(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak 78 enpresa nafarri 24,3 milioiko laguntzak emango dizkie egindako inbertsioengatik asteazkena, 2014.eko azaroak 19


Diruz lagundutako proiektuek 359 lanpostu berri sortzea lortu dute 


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak hiru erabaki onartu ditu gaurko bilkuran; haien bidez, 78 enpresa nafarri (erdia baino gehiago nekazaritza-elikagaien enpresak) 24,3 milioi euroko laguntzak emango zaizkie egindako inbertsioengatik. Guztira, 143,1 milioi euroko aurrekontua da eta 359 lanpostu berri sortzea eragin dute.

langileak

Diruz lagundutako enpresen erdia baino gehiago nekazaritza-elikagaien sektorekoak dira.

Nafarroako Gobernuak hiru erabaki onartu ditu gaurko bilkuran; haien bidez, 78 enpresa nafarri (erdia baino gehiago nekazaritza-elikagaien enpresak) 24,3 milioi euroko laguntzak emango zaizkie egindako inbertsioengatik. Guztira, 143,1 milioi euroko aurrekontua da eta 359 lanpostu berri sortzea eragin dute.

Urte honetan zehar edo datorren urtean amaituko diren proiektuak dira. Laguntzak 2015. urtean zehar ordainduko dira.

Guztira, enpresa onuradunek 4.119 langileri ematen die lana eta 1.688,2 milioi euro fakturatzen dute. Egindako inbertsioekin, fakturazioa guztira 270 milioi euroan handitzea aurreikusten dute (% 16,43 gehiago) 1.942,4 milioiraino heldu arte, eta 4.478 lanpostu sortzea (% 9 gehiago).

Onuradunak sektoreen arabera

Onuradun diren 78 enpresetatik, 15 sortu berriak dira eta, gainerako kasuetan, ekoizpen-linea berriak ezartzeko proiektuak dira edo jadanik badiren industrietan prozesuetan hobekuntzak egitea. Tamainari dagokionez, 13 mikroenpresak dira, 33 enpresa txikiak, 24 ertainak eta, azkenik, 8 handi-ertainak jotzen dira (Europar Batasunak finkatutako maila da 251 eta 750 langile arteko nekazaritza-elikagaien industrietarako eta 50-200 milioi arteko fakturazioa dutenak).

Sektoreen arabera, 43 enpresa nekazaritza-elikagaien arlokoak dira eta 14,6 milioi euro batzen dute diru-laguntzetan. Europar Batasunak kofinantzatutako laguntza horiek, landa-garapeneko erkidegoaren politika-esparruan ematen dira; hark enpresa transformatzaileei eta nekazaritza-produktuen merkaturatzaileei diruz laguntzen die, sektoreko lehiakortasuna handitzeko xedearekin. Talde horretan sartzen dira, frutak eta barazkiak prozesatzeko industriak, prestatutako platerak eta jakiak, ardoak eta gaztak egitea, olioak, haragikiak eta abar egitea.

Inbertsioko beste 35 proiektuak, 9,76 milioi euroko laguntzekin, industria-sektore askotakoak dira, haien artean: ingeniaritza mekanikoa, makinaria, elektrizitatea egitura metalikoak… Kasu honetan, laguntzak eman dira 488/2009 Foru Aginduaren babesean, azaroaren 10ekoa, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Kontseilariarena, enpresa txiki eta ertainen (ETE) inbertsiorako diru-laguntzak hartzen dituztenak.

Laguntzen ziklo berria

Lehen lehendakariorde Lourdes Goicoecheak Gobernu-bilkuraren ondorengo prentsaurrekoan adierazi duenez, hemendik aurrera 2015-2017 urteetarako enpresetarako diru-laguntzak programatzeko beste aldi bat hasiko da; hura Nafarroako Gobernuak eta eragile ekonomiko nahiz sozial adierazgarrienek urriaren 3an sinatutako Jarduera Ekonomikoa eta Enplegua Suspertzeko Akordioaren ondorioa da.

Enpresako inbertsiorako laguntzak akordio horri lotutako irizpideetan sartuko dira; haren arabera, gogoratuko denez, 353 milioi euro erabiltzeko konpromisoa hartzen da enplegu- eta berrindustrializazio-politiketarako.

Gaur ere, hain zuzen, Gobernuak bere bilkuran berrikuntzarako lehen laguntza-deialdirako gastua baimentzea onartu da, industria sustatzeko programa horren barnean sartzen dena. Programa horretan 7,8 milioi euro erabiliko dira 2015 eta 2016 artean.

Deialdi berria datorren asteetan publiko egingo da eta lehiakortasuna sustatzea xede duten enpresa unibertsitate eta zentro teknologikoetarako izango da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Laguntza-koadroa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa