(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako 7 enpresa teknologikok beren proiektuak aurkeztu dituzte Estatuko inbertitzaileen foro batean

osteguna, 2014.eko azaroak 20


NEOTEC INNVIERTE Foroan gaur parte hartutako Espainiako geografia guztiko 16 enpresen ia erdia dira, Goicoechea lehendakariordeak inauguratu duen foroa


Goicoechea lehendakariordea, NEOTEC foroaren irekiera-ekitaldian. ( irudia handitu )

Gaur egun garapeneko lehen faseetan dauden oinarri teknologikoko 7 enpresa nafar NEOTEC INNVIERTE Foroaren 13. edizioan parte hartzen ari dira gaur, Iruñean. Inbertitzaileekin egindako Estatuko ekimen bat da, Espainiako eta nazioarteko arrisku-kapitaleko enpresak dira bereziki eta baita berrikuntzari lotutako beste inbertitzaile eta ordezkari instituzionalak ere.

Enpresek beren ideia berritzaileak aurkeztu dituzte, beren enpresa-proiektua garatu eta finkatzeko beharrezko finantzaketa lortzeko xedearekin.

Guztira, bilkuran Espainia osoko 16 enpresa parte hartzen ari dira, eta haien jarduera IKT, arlo biosanitario eta beste teknologia batzuetan oinarritzen dira. Enpresa horiek aurtengo edizio honetara aurkeztutako 68 proiektuen artetik (21 nafarrak ziren) aukeratu ziren. Hautaketan, garatzeko eta hazteko zer ahalmen duen aintzat hartu da, zuzendaritza-batzordearen gaitasuna eta garatu behar dituzten produktu edo zerbitzuen berrikuntza-maila.

Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (GTIZ) sustatutako eta Nafarroako Gobernuak nahiz Sodenak antolatutako foroa gaur, egun osoz egingo da CEINen egoitzan; irekiera-ekitaldian, lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasuna, Industria eta Enpleguko kontseilari Lourdes Goicoecheak esku hartu du, eta baita Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako idazkari nagusi María Luisa Poncelak ere.

Goicoechea lehendakariordeak egindako agerraldian, azpimarratu du "foru honetan Nafarroak zer partaidetza handia izan duen eta baita bertako zenbat proiektu hautatu diren ere; izan ere, 7, hautatuen erdia ia, Foru Komunitatekoak dira". Goicoecheak enpresa nafarren dinamismoa nabarmendu du eta kanpo-finantzaketa lortzeko duen "ahalmen handia"; horrekin batera, beren negozio-planen kalitatea eta berrikuntzarako gaitasuna goraipatu ditu. Gogoratu behar da, NEOTEC Foroaren aurreko edizioetan, 2 proiektu nafar baino ez zirela aurkeztu, eta bietako bat ere ez zutela hautatu.

Bestalde, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako idazkari nagusi María Luisa Poncelak nabarmendu duenez, "urtero NEOTEC INNVIERTE Forora etorritako enpresek historikoki erakutsi dute, dituzten ezaugarri eta espiritu berritzaileagatik inbertitzaileen kapitala jasotzeko egokiak direla. Izan ere, gaur arte aurkeztutako 196 konpainia teknologikoetatik, % 30 inguru inbertitzaileek babestu dute eta, batez beste, milioi bat euro lortu dute urtebete baino lehen Foro bakoitza antolatzen denetik".

Hautatutako 7 enpresa nafarrak

Aipatu denez, aurtengo forora Nafarroako 21 proiektu aurkeztu dira, eta haietatik 7 hautatu dira izan daitezkeen inbertitzaileen aurrean beren planak aurkez ditzaten. Oinarri teknologikoa duten 7 enpresa nafar dira eta izaera berritzaile handikoak: New Music Now, laneko sistema integrala garatu eta merkaturatzeaz arduratzen da tabletetan partitura digitalak dituzten musikarientzat; Gogotick-ek mugikorretarako zerbitzua ematen du, eta haiekin erabiltzaileek doako aplikazio bat jaitsi eta bezeroek ekitaldiak pertsonalizatzeagatik ordaintzen dute; Geoactio-Alestis Consulting-ek irtenbide teknologikoak garatzen ditu eta haiek hainbat sektoretako konexio nahiz mugikortasunera bideratuta daude; Gettin Robotika forjaketa eta galdategiaren sektorean robotizatutako zelulak garatzeaz eta ezartzeaz arduratzen da; IDEN Biotechnology-n teknologia eta irtenbide aurreratuak (bioteknologia) garatzen dituzte nekazaritza-ekoizpenaren kalitatea eta errendimendua hobetzeko; Innoup Farma-k sendagaiak eta osasun-produktuak ikertu eta garatzen ditu nanoteknologia erabiliz; eta Formune, bioteknologia-enpresa bat da, eta infekzio biralei eta minbiziari (cervixeko minbizia) aurre egiteko txerto terapeutikoak garatzeaz arduratzen da.

NEOTEC INNVIERTE Foroa

NEOTEC INNVIERTE Foroa oinarri teknologiko berritzailea duten enpresetarako da, hasierako garapen-faseetan eta hazten ari direnak ("start up"), eta kapitala behar dutenak beren prototipoaren garapena amaitzeko, beren produktua hobetzeko edota merkatuan sartzeko, edo beren enpresa-ikuspegiari buelta bat emateko. Start-up izenekoak sortu berriak diren enpresa teknologikoak dira, eta haien negozio-ereduak hazkunderako aukera handiak izan ditzake. Horretarako, beharrezkoa da, hasierako faseetan bereziki, inbertitzaileen babesa izatea, konpainia horien kapitalizazioari laguntzeko prest daudenak, eta horrek konpainia finkatzen eta hazten lagunduko du.

Orain arteko edizioetan, NEOTEC INNVIERTE Foroa erreferentzia bihurtu da berrikuntza-arloan enpresa berritzailearen garapenaren alde emandako laguntza-akordioak lortzeko emandako laguntzagatik. Izan ere, gaur arte aurkeztutako 196 konpainia teknologikoetatik, haietako % 30 inguruk beren kapitala zabaltzea lortu dute beren proposamenak aurkeztu ondoren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa