(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako 220 familiek gurasoek zaindu ezin dituzten 246 adingabe hartzen dituzte gaur egun osteguna, 2014.eko azaroak 20


Haurren Eskubideen Eguna dela-eta, Alli kontseilariak haietako ordezkaritza bat hartu du Nafarroako Jauregian


Transcripción textual del video

Gizarte Politiken kontseilari Íñigo Allik 220 familien ordezkaritza bat hartu du gaur goizean Nafarroako Jauregian. Familia horiek babesik gabeko egoeran eta aldi baterako zaintzak behar dituzten 246 adingabe hartzen dituzte une hauetan.

Gaur, ostegunez Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna dela-eta ospatutako ekitaldi honekin, Alli kontseilariak familia horien eskuzabaltasuna eskertu nahi izan du Nafarroako Gobernuaren izenean, Familia horiek beren etxeetako ateak zabaltzen dituzte babesik gabeko adingabeak bertan aldi baterako hartzeko.

Taldeko argazkia

Alli kontseilaria Teresa Nagorerekin eta parte hartutako familiekin, Nafarroako Jauregian egindako harreran. ( irudia handitu )

Gizarte Politiken kontseilari Íñigo Allik 220 familien ordezkaritza bat hartu du gaur goizean Nafarroako Jauregian. Familia horiek babesik gabeko egoeran eta aldi baterako zaintzak behar dituzten 246 adingabe hartzen dituzte une hauetan.

Gaur, ostegunez Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna dela-eta ospatutako ekitaldi honekin, Alli kontseilariak familia horien eskuzabaltasuna eskertu nahi izan du Nafarroako Gobernuaren izenean, Familia horiek beren etxeetako ateak zabaltzen dituzte babesik gabeko adingabeak bertan aldi baterako hartzeko.

220 familia hartzailetatik, 140, hartzen dituzten 155 adingabeen familia zabalekoak dira (aitona-amonak, osaba-izebak…) eta 80k ez dute inolako ahaidetasunik beren etxeetan aldi baterako zaintzen dituzten 91 haurrekin.

Gogora ekarri behar da, Nafarroako Gobernuak "10 bat merezi dute" izeneko kanpaina abian jarri duela "la Caixa" Gizarte Ekintzaren eta Caja Navarra fundazioaren laguntzarekin. Kanpaina horren helburua babes gabeko adingabeak denbora zehatz baterako txeetan hartzeko prest dauden berrogeita hamar bat familia topatzea da.


Harrera

Kontseilaria familiek erakutsitako eskuzabaltasuna eskertzen. ( irudia handitu )

Hartutako familiak

Zehazki, Alli kontseilariak premiazko harrerak egiten dituzten bi familia hartu ditu, hau da, Nafarroako Gobernuko teknikariek behar duten denbora guztian adingaberen egoera aztertzeko eta hura jatorrizko familiara itzuli behar den edo egokiagoa den beste nonbaitera eraman behar den erabakitzeko; bi familia horiez gain, 11 urteko adingabe bat hartu duen beste familia batekin ere izan da Alli.

Leonardo Gainza eta Paula Vigor-ek 10-20 urte arteko lau seme-alaba dituzte, eta hiru adingabe premiaz hartu dituzte hiru bat hilabeterako. Gaur egun haur bat dute beren ardurapean.

Aldiz, José Joaquín Garralda eta Mª Eugenia Sancenaren familiak 2-20 urte arteko zazpi seme-alaba dituzte, eta bost adingabe izan dituzte hiru bat hilabetez. Etxe horretan berriki amaitu du bere egonaldia neskatila batek.

Alli kontseilariak Carmen Gracia Blancori ere harrera egin dio; emakume horrek ez du seme-alabarik eta duela zortzi hilabetetik 11 urteko neskatila bat etxean hartu du. Bakar-bakarrik arduratzen da adingabea zaintzeaz.

Harreran ere parte hartu dute, Nafarroako Familia eta Berdintasunerako Institutuko zuzendari-gerente Teresa Nagorek, bai eta Familia eta Haurrak eta Nerabeak Artatzeko zuzendariorde Agustín Oyaga eta erakunde horretako teknikariak ere.

Ez da adopzioaren baliokide

Familiako harrera aldi baterako neurri bat da, eta adingabearen babes eza eragin duen arrazoia desagertu arte erabiltzen da (arreta falta, utzikeria, tratu txarrak, gehiegikeriak…) eta hura, ahal bada, jatorrizko familiara itzultzen den arte. Kasuen arabera, harrera-familiako egonaldia hiru hilabetetik adingabeak adinez helduak diren arte luza daiteke ere.

Aipagarria da harrera ez dela adingabe horien adopzioaren baliokide. Are gehiago, haurrak beste familia batean egiten duen egonaldian bere jatorrizko gurasoak izaten jarraitzeaz gain, jatorrizko guraso horiek haurra bisitatuko dute araubide bati jarraiki.

Familia hartzaileek funtsezko baldintza batzuk bete beharko dituzte, esate baterako: familiakideei maitasuna eta laguntza emateko gaitasuna, ondo integratutako egitura izatea, arau sozialak eta balioak igortzeko gaitasuna izatea edo adingabea integratzeko ingurune egokia izatea (familia zabala, adiskideak, auzoa…). Gainera, familia hartzailearen motibazioa elkartasunean oinarrituta izango da eta ez gabezia afektibo edo ekonomikoetan.

Behar besteko heldutasuna eta egonkortasuna duten gizabanako edo bikoteak izan beharko dute ere, osasun ona, bizitza egonkorra eta behar adina baliabideak dituztenak. Beharrezkoa da Nafarroan bizitzea, adingabearen egoera berezietan salbu, babes-sistemako profesionalei laguntzeko jarrera erakustea, haurraren historia pertsonala errespetatzea eta haren familia biologikoarekiko harremanak onartzea.

Azkenik, beharrezkoa da familiek adingabea zaindu eta hezteko erantzukizuna onartzea, behar beste denbora izatea eta argi izatea azken helburua ez dela haurra adoptatzea.

Familia hartzaileentzako laguntzak

Familia-harrerak zailtasun batzuk izan ditzake, adibidez: adingabeen bizipenei aurre egitea, haien gurasoen bisitak edo familia-hartzaileek askatasunik ez izatea haurrekiko edozein erabaki hartzeko.

Arrazoi hori dela-eta, eta harrera-aldiak irauten duen bitartean, Nafarroako Gobernuak familia-hartzaileei laguntza teknikoa eta beharrezko prestakuntza eskaintzen dizkie, prozesua hasi aurretik nahiz amaitzean.

Gainera, hilero konpentsazio ekonomiko bat ematen zaie harrerako gastuak arintzeko eta baita aparteko beste batzuk ere, zerbitzu publikoek estali gabeko eta izan daitezkeen ebakuntza edo tratamenduei aurre egiteko.

Jardunaldia gaur arratsaldean

Bestalde, Nafarroako Gobernuak adingabe eta helduentzako jardunaldi bat egingo du gaur arratsaldean, 18:00etan, Iruñeko Kondestableko Jauregian. Jardunaldi horretan, familia bat izatearen garrantziaz arituko dira, batez ere babesik gabeko egoeran dauden haurrentzat. Sarrera doan da aretoa bete arte.

Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna dela-eta antolatutako jardunaldiaren barnean, Javier Urra psikologoak "Haurrek ez dute mugarik" izeneko hitzaldia emango du; Haurraren Eskubideen Adierazpenaren irakurketa musikala ere ikus-entzun ahalko da eta ipuin nahiz marrazkien eskola-lehiaketako sari-banaketa egingo da ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa