(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 80.000 bat euro erabili ditu Aurizberriko bide-sare eta jolas-eremu baterako

ostirala, 2014.eko azaroak 21


Haren helburua udalerriko kultur eta natur balioak sustatzea da


Nafarroako Gobernuak guztira 79.813 euro erabili ditu Aurizberrin bide-sare eta jolas-eremu bat sortzeko, udalerriko kultur eta natur balioak sustatzeko asmoz.

Gaur goizean egindako azpiegitura horien inaugurazioan, Landa Garapeneko zuzendari nagusi Juan Pablo Rebolé izan da.

Bide-sarearen sorreraren helburua udalerriari miliario (galtzada erromatarren elementuak), bunker eta estelatan oinarritutako kultur eta naturako turismo-zerbitzua ematea da. Horretarako, beste ekintza batzuen artean, komunikazioko bide zaharrak berreskuratu dira (Sorogaingo bidea, adibidez), Nafarroako natur bideen sarean sartuko dena; lurrak egokitzeko obrak (sastrakak eskuz kentzea eta inausketak); eta ekipamenduak, informazio-taulekin eta seinale bertikalekin.

Jolas-eremuari dagokionez, Aurizberriko kultur eta natur balioei erreferentzia egiten zaien gaikako zonaldea da. Hainbat zatitarako elementuak jarri dira haur eta helduentzat, ur-gune nahiz gune biosasungarriekin. Zehazki, haurren gunean, segurtasunezko lurzorua, material perimetrala eta harea duen gune bat jarri dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa