(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Geoatariak Foru Komunitateko aireko irudi eguneratuak eskaintzen ditu dagoeneko astelehena, 2014.eko azaroak 24


Aurtengo udan Sustapen Departamentuak egindako oinarrizko ortoargazkiarekin bat datoz


Hegazkina

Ortoargazkia lortzeko erabilitako hegazkina. ( irudia handitu )

Sustapen Departamentuak 2014ko Nafarroako oinarrizko ortoargazkia argitaratu du, hau da, aurtengo udan Foru Komunitatean lortutako azalerako aireko irudi eguneratuak, eta tratatuak izan direnak efektu geometrikoak zuzentzeko.

Oinarrizko ortoargazki hori, beste urte batzuetan argitaratutako bizkorraren bertsio zehatz eta landuagoa da, eta SITNAren (Nafarroako Lurralde Informazio Sistema) hedapen-kanaletan eskuragarri dago, Nafarroako Geoatarian eta IDENAn, hain zuzen.

Argitaratutako irudiek Foru Komunitateko lurraldearen informazio eguneratua ematen dute, eta hura erabiliko ahalko dute, Nafarroako Gobernuak nahiz obra zibil, hirigintza, katastro edo baso-kudeaketa eta baliabide agronomikoei lotutako gaietan interesa duten pertsonek. Halaber, ortoargazkia Nekazaritzako Bermearen Espainiako Funtsak (FEGA) erabiliko du Nekazaritzako Politika Bateratuak (NPB) Nafarroan ematen dituen laguntzetarako.

Ortoargazkiaren ekoizpena eta kontrola Sustapen Departamentuak egin du Estatuko Geografia Institutuaren laguntzarekin. Irudiak lortzeko, hegazkin bat eta azken belaunaldiko kamera bat erabili dira, Nafarroako Geodesia Activa Sareko 12 estazio egonkorrak eta informazio-kopuru handia epe laburretan prozesatzen uzten duen azpiegitura informatiko bat. Lan horiek Tracasa enpresa publikoak egin ditu.


Ortoargazkia

Bideko Autobiak (A-12) Errioxarekin bat egiten duen loturaren ikuspegia, Vianan. ( irudia handitu )

Xehetasun teknikoak

Irudiak honako hauek erabiliz lortu ahal izan dira: Vulcanair Observer P68 TC hegazkina, Leica ADS80 SH82 ekorketako kamera digitala, PAV80 plataforma giroestabilizatua, eta irudiak zuzentzeko software-a, zehazki hartualdi, erliebe eta proiekzio konikoko inklinazioaren efektu geometrikoak .

Irudien orientazioa aireko triangelaketa batean oinarrituz egin da, eta lurrean neurtutako laguntza-puntuak nahiz hegazkineko nabigazio-sistemaren informazioa erabiliz, Nafarroako Geodesia Activa Sareko (NGAS) datuekin doituta

Aireko triangelaketaren ondoren, ortoproiekzio-prozesua egin da, eta fase horretan LiDAR teknologiatik lortutako lurreko eredu digital bat erabili da. Datuak Leicaren ALS60 sentsoreak 2011-2012 urteetan hartu ditu (1 pto/m2-ko dentsitatea) eta edizio estereoskopikoarekin eguneratu dira 2014ko hegaldi fotogrametrikoan oinarrituz. Sortutako ereduak 2 metroko sare-pasabide bat du eta 0.5 metro baino gutxiagoko zehaztasuna.

Lortutako azken produktua Foru Komunitateko lurralde guztiaren ortoargazki jarraitu bat da RGBIr raster formatuan. 50 cm-ko bereizmen espaziala du eta pixel bat baino gutxiagoko zehaztasun geometrikoa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa