(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Laneko Ikuskatzailetzak lan-arriskuen prebentzioko kontrola handituko du 2015ean

asteartea, 2014.eko azaroak 25


Laneko Ikuskatzailetza eta Gizarte Segurantzako Nafarroa-Estatua batzordea datorren urterako jarduerak planifikatzeko bildu da


Laneko Ikuskatzailetza Batzordearen bilkura. ( irudia handitu )

2015ean zehar, Laneko Ikuskatzailetzak lan-arriskuen prebentzioko arloan ikuskatzeko jarduerak handituko ditu sektore guztietan gaur egun dagoen jarduera ekonomikoaren areagotzearekin bat etorriz; berrikuntza modura ere, kontrolak egingo ditu adingabekoen lan-baldintzetan, nekazaritza-sektorean eta osasun-sektoreko arrisku biologikoetan.

Laneko Ikuskatzailetzak eta Gizarte Segurantzako Lurralde Batzordeak gaur egindako bilkuran hartutako erabakietako bat da hori. Batzorde hori Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioko eta Nafarroako Gobernuko ordezkariek osatzen dute. Nafarroako Gobernuko Ordezkaritzan bildu dira 2014n egindako lanaren balantzea egiteko eta 2015eko jarduera planifikatzeko.

Batzorde honen ikuskatzeko jarduera lau gaitan banatzen da: lan-arriskuen prebentzioa; enplegua eta lan-harremanak; Gizarte Segurantza; ekonomia irregularra eta atzerritarren lana.

Ekonomia irregularraren gaineko zaintza areagotzea

Halaber, ekonomia irregularren eta atzerritarren lanaren gaineko jarduerak areagotzea aurreikusten da, aitortu gabeko lanari eta gezurrezko enpresen sorrerari aurre egiteko, honako helburu honekin: langileen lan-eskubide eta sozialen hondatzeari aurre egiteko, Gizarte Segurantzako diru-sarreren murrizketari, eta beren lege-betebeharrak betetzen dituzten enpresa ekintzaile nahiz autonomoekiko lehiakortasun desleialari aurre egiteko.

Bestalde, iruzur-egoerak ekiditeko Gizarte Segurantzaren arloan planifikatutako jarduerarekin jarraituko da: okerreko erregimenak sartzea; erakundearekiko zorrak dituzten enpresak; oinordekotzak, enpresa-taldeak eta azpikontratazioak; gizarte-segurantzako prestazioak; okerreko bajak kontrolatzea; infra-kotizazioak hitzarmen kolektiboak ez aplikatzeagatik edo okerreko hobariak…

Azkenik, lan-harremanen esparruko jarduerak murriztea aurreikusten da, egun izapidetutako Enplegu Erregulazioko Espediente gutxiago egotearen ondorioz, eta ikuskatzeko egintza lan-kontratazioko kontrolean handituko da haren hainbat modalitatetan. Emakume nahiz gizonen arteko berdintasun-arloko jarduerei eusten zaie eta baita soldata eta lan-denboraren arloko erreklamazioei ere.

2014ko balantzea

2014an zehar, gezurrezko 11 enpresa hauteman eta baliogabetu dira, arau-hausteko 511 akta egin dira, langabezia-prestazioetan batez ere (262 enpresei eta 249 langileei), 1.672.931 €-ko zehapen-proposamenarekin eta 1.047.148 €-ko prestazio-itzulketarekin. Gainera, 1.368 alta baliogabetu dira Gizarte Segurantzan eta 991.067 € gutxitu da berankortasunean.

Ekonomia irregularrean, aipagarria da ikuskatzeko jarduerak areagotu egin direla Estatuko Segurtasun Indarren laguntzarekin (baterako 856 jarduera 2014ko azaroaren 14an; 2013 guztian, 647 egin ziren eta 464, 2012 guztian).

Batzordekideak

Bilkura Nafarroako Gobernuko Lan eta Arriskuen Prebentzioko zuzendari nagusi Imelda Loreak zuzendu du. Gainera, Foru Gobernutik ere Lan Zerbitzuko zuzendari Javier Zubicoa izan da. Batzordeko kidea da ere, Nafarroako Osasun Publiko eta Lan Osasuneko Institutuko zuzendari-gerente Soledad Aranguren.

Estatuko Administrazio Zentralaren aldetik, bertaratu dira: Gobernuak Nafarroan duen ordezkari Carmen Alba; Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioko Kudeaketari Laguntzeko zuzendariorde nagusi Soledad Ramos García; GSINeko eta Diruzaintza Orokorreko lurralde-zuzendari Mª Isabel Catalán eta José Félix Músquiz, hurrenez hurren; bai eta Laneko Ikuskatzailetzako lurralde-zuzendari Guillermo Dachary ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa