(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ogasunak “osasun zentimo”-aren milioi bat euro itzuliko du bihar asteazkena, 2014.eko azaroak 26


217 zergaduni egindako itzulketa horrekin, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak iragan otsailean baliogabetutako zerga-kuotak osorik bueltatzen hasiko da


Nafarroako Ogasunak 217 zergaduni 926.752  euro itzuliko dizkie bihar. Zenbateko hori haiek baliogabetutako Hidrokarburo jakin batzuen Txikizkako Salmenten gaineko Zergaren bidez sartutako kopuruei dagokie, "osasun-zentimo" moduan ezagutzen dena.

Nafarroako Gobernuak IVMDH (Hidrokarburo jakin batzuen Txikizkako Salmenten gaineko Zerga) itzultzen hasteko konpromisoa hartu zuen azaro honetan, jasotako lehen espedienteak berraztertu ondoren. Prozesuak abenduan itzultzeko bigarren fase batekin jarrai dezan aurreikusten da eta 2015 guztian zehar zabaltzea, ikusirik eskaerak izapidetu eta berraztertzea zer zailtasun tekniko duen.

Itzuli beharreko kuotak kalkulatzeko, Nafarroako Ogasunak aplikazioko irizpide orokorrak jarraitu ditu, Zerga Administrazioaren Estatuko Agentzia ere erreferentziatzat hartzen duena. Hau da, zergagatik ordaindutako kuoten itzulketa osoa.

Orain arte, Nafarroako Zerga Ogasunak itzultzeko 20.000 eskaera baino gehiago jaso ditu. Zati handiena telematikoki jaso dira,xede horretarako argitaratutako gidak gomendatzen duenez. Nolanahi ere, kopuru garrantzitsu bat paperean aurkeztu da, eta horrek haren izapidea zailtzen eta moteltzen du. Nafarroako Zerga Ogasunak gogorarazten du, itzulketa gauzatzeko espediente bakoitza berraztertu behar dela izan daitezkeen bikoiztasunak hautemateko edo emandako kontsumo-datuetan justifikazio-faltak hautemateko. Baldintza horiek aintza hartuta ere, aurrez jadanik egindako aurreikuspenari eusten zaio, hau da, itzuli beharreko azken kopurua 20 milio inguru izatea.

Nafarroako "osasun-zentimoa"

Foru Komunitatean, Espainiako gainerako tokietan bezala, "osasun-zentimoa" 2002ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen (24/2001 neurri fiskalen legearen bidez onartu zen, eta ondoren Hitzarmen Ekonomikoaren bidez erabaki). 10 urte baino gehiagotan, Nafarroan IVMDHren "tarte orokorra" bakarrik aplikatu da eta ez tarte autonomikoa.

2012ko maiatzaren 11n Nafarroako Gobernuak onartu zuen IVMDHren "alde autonomikoa" defizitaren helburua betetzeko neurrietako baten modura sartzea ere. 2012ko uztailaren 1ean indarrean sartutako 10/2012 Foru Legeak (ekainaren 15ekoa) onartu zuen. Nafarroan finkatutako tarte autonomikoa legeak une horretan utzitako gehienekoaren erdia zen. Zehazki, gasolina, erabilera orokorreko gasolio eta kerosenoko litro bakoitza 0,024 eurorekin kargatzen zuen, Erabilera bereziko gasolioaren eta berogailuaren kasuan 0,006 euro kargatzen zen litroko, eta fuel-olioarenean, euro bat tona bakoitzeko. Taxilari eta salgaien nahiz bidaiarien garraiolarien kasuan, erabilera bereziko gasolioa zerga horretatik kanpo geratu zen haien jarduerari ez eragiteko.

Abenduaren 26ko 21/2012 Foru Legearen bidez, zenbait zergaren aldaketari eta beste zerga-neurri batzuei buruzkoa, Hidrokarburoen Zergan IVMDH sartzea onartu zen. EBeko Justizia Auzitegiaren epaia ezin da aplikatu lege hori 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera bildutako kuotei.

2014ko urtarrilaren 1ean indarrean sartutako abenduaren 28ko 38/2013 Foru Legearen bidez, zenbait zergaren aldaketari eta beste zerga-neurri batzuei buruzkoa, Hidrokarburoen Zergaren karga autonomikoa kendu zen.

2014ko otsailaren 27an, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epai batek Hidrokarburo jakin batzuen Salmentaren gaineko Zerga legez kanpokoa adierazi zuen; epai horrek protokolo bat finkatzera behartu zuen zergadunek aurkeztutako kuotak itzultzeko.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa