(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa, 24 eguneko batez bestekoarekin, bere hornitzaileei epe barruan ordaintzen dien komunitate bakarra da asteazkena, 2014.eko azaroak 26


Ministerioak jakitera eman duen txostenaren arabera, 73 eguneko Espainiako batez bestekoak, Foru Komunitatearen denbora hirukoizten du


Transcripción textual del video

Nafarroa bere hornitzaileei epearen barnean ordaintzen dien Foru Komunitate bakarra da, Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioak egindako txostenaren arabera. Txoten horretan azpimarratzen denez, Foru Komunitatea, 23,94 eguneko batez bestekoarekin, kontratuen legeak finkatutako mugaren 6,06 egun azpitik dago, hau da, Espainiako batez bestekoaren herena da (72,89 egunetan finkatuta dago).

eraikina

Foru Ogasunaren eraikina.

Nafarroa bere hornitzaileei epearen barnean ordaintzen dien Foru Komunitate bakarra da, Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioak egindako txostenaren arabera. Txoten horretan azpimarratzen denez, Foru Komunitatea, 23,94 eguneko batez bestekoarekin, kontratuen legeak finkatutako mugaren 6,06 egun azpitik dago, hau da, Espainiako batez bestekoaren herena da (72,89 egunetan finkatuta dago).

Administrazio Zentralak administrazio publiko guztien (Estatua, Gizarte Segurantza, Autonomia Erkidegoak, eta Toki Korporazioak) ordaintzeko batez besteko aldiaren datuak (PMP) lehen aldiz argitara eman ditu, eta datu horiek aldizkakoak izango dira hemendik aurrera, gardentasunaren printzipioa aplikatuz. Txostenaren helburua da, herritarrek eta hornitzaileek jakin dezaten erakunde bakoitzak legeak agindutako gehieneko epea betetzen duen edo ez. Administrazioek datu horien berri emateko betebeharra uztailaren 25eko 635/2014 Errege Dekretuan finkatuta dago.

Ministerioko datuak

Ministerioak jasotako iraileko datuen arabera, Nafarroaren ordainketa-aldiaren batez bestekoa 23,04 egunekoa da; indize horrek adierazten du, egiaz ordaindutako fakturen (36,31 eguneko batez bestekoa Foru Komunitatean) ordainketa-denboraren eta oraindik ordaintzeke dauden fakturen (22,11 egun) "antzinatasuna"-ren arteko batez besteko haztatua

Zifra horien arabera, Nafarroa da fakturak 30 egunetan ordaintzen duen eskualde bakarra, eta Espainiako batez bestekoaren oso azpitik dago (72,89 egun). Foru Komunitatearen ondoren, ordaintzen puntualenak EAE (34,09 egun), Kanariak (37,38 egun) eta Galizia (41,34 egun) dira. Beste muturrean Aragoi dago; zordun handiena da, 107,53 eguneko batez bestekoarekin.

Ministerioaren txostenaren arabera, bederatzi autonomia erkidegok (Andaluzia, Balear Uharteak, Gaztela Mantxa, Katalunia, Aragoi, Extremadura, Murtziako Eskualdea eta Valentziako Erkidegoa) berankortasun-alorreko araudiaren atzerapen handieneko epea gainditzen dute; epe hori 30 egunekoa da kontratuen legean (hau da, faktura aurkezten denetik 60 egun) ezarritako epea amaitzen denetik (beste 30 egun).

Aurrekontuen Egonkortasun eta Finantza Iraunkortasunari buruzko Legearen arabera, betetzen ez duten administrazioek, alde batetik, hilero hornitzaileei ordaintzeko erabiliko duen baliabideen berri emango dute; bestetik, bere PMPa murrizteko gastu, diru-sartze edo kobrantza eta ordainketak kudeatzeko beharrezko neurriak hartu beharko dituzte. Eta ez betetzen jarraituz gero, Estatua fakturen kargu egingo da, eragindako lurralde-administrazioaren finantzaketa-sistematik atxikiz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa