(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Aurizberri, Barañain, Martzilla, Noain eta Vianako liburutegi publikoak Estatuko lehiaketa batean saritu dituzte

osteguna, 2014.eko azaroak 27


Haur eta gazteen literaturako 180 tituluk osatutako sorta bateko saria ematen zaie, 50.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietako liburutegietan irakurketa sustatzeko


Barañaingo liburutegiak “Afrikatik mugitzen gara” kanpaina antolatzen du.

Aurizberri, Barañain, Martzilla, Noain eta Vianako liburutegiek XV. María Moliner Irakurtzera Animatzeko Kanpainaren sariak jaso dituzte. Ekimen hori Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak, Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioak (FEMP) eta Coca-Cola fundazioak antolatzen du, eta, haren bidez, udal-liburutegiek erabiltzaileentzako doako jarduerak antolatzen egindako ahalegina saritzen da.

Sari horrekin zentro horiei haur eta gazteen literaturako 180 tituluk osatutako sorta bat ematen zaie honako proiektu hauengatik: "Gurpil gaineko irakurketak" (Aurizberriko liburutegia), "Hamar urtez Afrikatik mugitzen…Barañainen" (Barañaingo liburutegia), "Martzillako liburutegi publikoa: elkargune bat" (Martzillako liburutegia), "Irakurtzearen balioa (erantsia)" (Noaingo liburutegia) eta "Liburutegi publikoan, denetarik denentzat!" (Vianako liburutegia).

XV. María Moliner Irakurtzera Animatzeko Kanpainak 12.00 euroko sari bereziak eman dizkie Soto del Barcoko Ildefonso Fierro Ordóñez (Asturias), Jaramako El Pilar de Fuente el Saz (Madril) eta Torre Pachecoko (Murtzia) liburutegiei.

Aurizberriko Liburutegi Publikoa: "Gurpil gaineko irakurketak"

1997. urtetik, Aurizberriko liburutegiak Berragu izeneko etxez etxeko liburu-maileguaren zerbitzua ematen du. Aezkoa, Artzi, Erro, Luzaide, Auritz eta Aurizberriko 400 erabiltzaile baino gehiagok beren etxeetan bertan alea jasotzeko abantaila dute. Hamazazpi urte baino gehiagoz funtzionatzen ari den onura horrek liburutegiko zerbitzuen erabilera erraztea du xede geografikoki oso sakabanatuta eta zahartutako biztanleria duen zonalde batean.

Mailegu-proiektuak Berragu izena hartu zuen, eta izen horrek Aurizberriko mendi bati egiten dio erreferentzia. Banakako erabiltzaileen etxeez gain, liburu-maileguak ere zerbitzua honako hauei ere ematen die: udalerrietako eskolei, Irati Irratiari edo Ama Ibañeta adinekoen egoitzari. Talde horiek aldi berean 50 ale hartzeko aukera dute, bai eta ikus-entzunezko 25 euskarri edo aldizkari ere. Liburutegiak ibilbideak finkatu ditu eta astean behin, Mari Mar, liburuzainak, lau ibilbide osatzen ditu udalerri bakoitzean materiala uzteko: hilean 250 bat kilometro.


Noaingo liburutegiak 2013an abiarazi zuen ekimen hau eta, haren bidez, zentroa kultura eta elkartasuneko toki bihurtu zen.

Barañaingo Liburutegi Publikoa: "Hamar urtez Afrikatik mugitzen"

2014. urte honetan Barañaingo liburutegiak "Afrikatik mugitzen gara" elkartasun-jardunaldien hamargarren edizioan parte hartu du era aktiboan. Ekimen hori liburutegi horrek jarri zuen abian 2005ean, eta udalerriko hainbat talde nahiz elkartek parte hartzen dute bertan, bai eta zenbait udal-zerbitzuk ere.

Jardunaldien ekitaldi nagusia urtero ekainean antolatutako erabilitako liburuen azokatxo solidarioa izaten da, eta jardunaldi horiek helburu bikoitza dute: alde batetik, Nakupenda Africa elkarterako funtsak biltzea; egoitza udalerri horretan duen GKE da, eta Afrikako hainbat herrialdetako lankidetza-proiektuei laguntzen die. Bestetik, herrialde horietako errealitate eta arazoen gainean herritarrak sentsibilizatu nahi dira. Arrazoi hori dela-eta, denbora horretan guztian, hitzaldiak, mahai-inguruak, egile afrikarren nobelei buruzko irakurketa-klubak, zine-forumeko zikloak, heldu nahiz haurrentzako narrazio-saioak, kontzertuak… antolatu dira.

Hasiera batean, salgai jartzen dira: bigarren eskuko liburuak, Udalaren tailerretan egindako zeramikazko objektuak, bigarren eskuko jostailuak (guraso elkarteek egiten dute), eta proiektuetan lan egiten duten (horietarako dirua biltzen da) Guraso Zuriek beraiek emandako eskulangintza afrikarreko objektuak. Pixkanaka beste erakunde batzuk gehitu zitzaizkien, esaterako: Barañain Auditorioa eta Musika Eskola, eta arratsalde guztian kontzertu eta erakustaldiak egiten dituzte jendea azokatxora erakartzeko. Ludotekek txikienentzako jokoak antolatzen dituzte, auzoko gazte-taldeek rap-a abestuz edo hip-hopa dantzatuz parte hartzen dute, edo paperezko errotatxoak eginez (Santa Maria parrokiko katekesi-taldeak arduratzen dira); haiek doan banatzen dira eta kanpainaren ikur bihurtu dira. Iaz, gainera, Alaitz institutuko ikasleek txikienei ipuin afrikarrak kontatzeko eskaini zuten beren burua. Finean, liburutegiak antolatutako ekimen txiki bat da, eta herritarrek bertan parte hartzea lortu du.

Martzillako Liburutegi Publikoa: "Elkargune bat"

Martzillako liburutegi publikoak, "Liburutegi publikoa, elkargune bat" proiektuarekin, hainbat jarduera egiten du normalean: eskolako bisitak, ipuin-kontalariak, irakurtzeko klubak, lehiaketak, irakurtzeko gidak, liburutegi-igerilekua, tailerrak… Liburutegi hau bera anfitrioi izan da berriki IV. Nafarroako Liburutegi Publikoen Irakurketa Kluben Topaketan.

Noaingo Liburutegi Publikoa: "Irakurtzearen balioa (erantsia)"

Noaingo Liburutegiak 2013an ekimen bat abian jarri zuen eta, haren bidez, liburutegia gune solidario batean bihurtu nahi zen. Horretarako, era zehatzagoan laguntzea erabaki zuen bere herrikideen zio bereziei babesa emanez; hala, dohaintzen bidez emandako liburuak euro batean saldu zituen, eta bildutako dirua urtero hautatuko zen proiektuari emango zitzaion. 2013an, Dravet Sindromearen Fundazioa izan zen proiektua; fundazio horrek lana gogor egiten du gaitz hori duten haurren eguneroko bizimodua (eta etorkizuna) ez dadin hain gogorra gertatu eta itxaropen handiagokoa izan dadin. 2014an irakurtzeko balioa (erantsia), Nafarroako Autismoaren Elkarterako izango da.

Irakurtzeko balioaren (erantsia) asmoa ekonomikoa baino zabalagoa da: gure hurbileneko ingurunearen errealitatea herritarrei hobeto ulertaraziko dien gai bat ikusaraztea. Kultur Etxearekin koordinatuta, ekimen honek lortu du denbora honetan guztian liburutegiko instalazioek proiektu horiek hedatzen laguntzea, eta pertsona askok ekintza solidario horien berri izatea eta haietan parte hartzea.

Vianako Liburutegi Publikoa: "Liburutegi publikoan, denetarik denentzat!"

Vianako Liburutegi Publikoak irakurtzera animatzeko egindako proiektuak "Liburutegi publikoan, denetarik denentzat!" du izena, eta irakurtzera animatzeko 30 ekintzek osatzen dute, adibidez: haurrentzako ipuin-kontalariak, eskolako bisitak (urtarriletik ekainera astean behin, urritik abendura ere), hiru argazki-erakusketa eta liburu bitxien beste bat (Lizarrako museoetako liburutegietatik), helduentzako irakurtzeko iradokizunak (bi zentro interesgarri ia hilabetero), zinema-lehiaketa bat, helduentzako literaturako beste bat, haur-irakurketarako beste bat, eta bertan erabiltzaileen partaidetza funtsezkoa gertatzen ari da arrakasta izan dezan.

Proiektuaren barnean dago ere, erabiltzaileen arteko komunikazioa Facebook eta blog-aren bidez, berrikuntzak dakartzan hileroko buletin-banaketa eta Vianako saltoki nahiz erakundeetan banatutako efemerideen egutegi bat ere.

Animazio-proiektua egiteko, honako hauen laguntza jaso da: Vianako Udala (turismo-bulegoa, gazte-zentroa…), Vianako osasun-zentroa, Vianako Ricardo Campano HI, Del Caminoko DBHI eta Erentzun ikastola, Lizarrako museoak (Gustavo de Maeztu, Karlismoarena eta Etnologikoa), eta Vianako hainbat elkarte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa