(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lizarrako García Orcoyen ospitaleak saria jaso du Oftalmologian itxarote-zerrendekin amaitzeagatik

osteguna, 2014.eko azaroak 27


Morrás kontseilariak zentro horri 8. Zerbitzu Publikoen Kalitatearen Saria emango dio Nafarroako Bikaintasunaren Egunaren barnean, eta ekitaldi horretan Iribas kontseilariak ere parte hartuko du


Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilari Javier Morrásek 8. Zerbitzu Publikoen Kalitatearen Saria emango dio gaur arratsaldez Lizarrako García Orcoyen ospitalari Oftalmologiako itxarote-zerrendetan egindako kudeaketagatik. Izan ere, giza baliabideak eta aurrekontuak areagotu gabe, itxarote-zerrendak murriztu ditu, lehen kontsultan nahiz ondorengoetan, eta baita ebakuntzetan ere, eta itxarote-zerrenda horiek desagertzeraino heldu da.

Hala, ondorengo kontsultei dagokienez, itxarote-zerrendan 1.768 pertsona zeuden 2013ko otsailean, saritutako proiektua ezartzen hasi zenean. Egoera horrekin hitzorduak 14-17 hilabetez atzeratzen ziren adierazitako kontsulta-datarekiko. Planaren neurriak aplikatu ondoren, urte horretako abenduan itxarote-zerrenda 323 pertsonatara jaitsi zen, hau da, hasieran baino % 80 gutxiago, eta 2014ko apirilean zerrenda hori ezabatu zen, eta paziente guztiak adierazitako datan izango zuten kontsulta. Bestalde, lehen kontsultetako itxarote-zerrenda 10 egunekoa da.

Ebakuntzak egiteko itxarote-zerrendan, haietako gehienak begi-lausoen ebakuntzarako ziren; 2012ko otsailean 442 pazientek osatzen zuten zerrenda, neurriak aplikatzen hasi zirenean, eta zifra hori erdira jaitsi zen, 215 paziente, urte horren amaieran; 2013ko ekainean, berriz, 51 paziente baino ez zeuden. Aipagarria da kirurgia-prozesuan esku-hartzen duten zerbitzuek egoki funtzionatzeko (oftalmologia, harrera, anestesia, operazio-gelako erizaintza, laborategia…) beharrezkoa dela itxarote-zerrendan paziente batzuk izatea, berrogeita hamar inguru.

Itxarote-zerrenda horiek jaitsi dira giza baliabideak eta aurrekontuak areagotu gabe. Horretarako, zenbait neurri hartu dira, esate baterako: espezialisten artean paziente kronikoen berrazterketa-denborak adostea dituzten patologien arabera; pazienteen zerrenda berrazterketak egiteko denboren arabera mailatzea (sei hilabete, bederatzi edo urtebete) eta itxaroteko gehieneko denbora bat zehaztea tarteen arabera; oftalmologiarako operazio-gela gehiago ematea lan-ordutegiaren barnean ("peonatutako" deirik egin gabe); eta Harrera Zerbitzuarekin hilean behin biltzea kontsultak hitzartu aurretik, denbora errealean zer atzerapen dauden ikusteko eta hautemandako disfuntzioak ikusirik berehala jardutea.

Azkenik, itxarote-zerrendak kudeatzeko proiektu honen barnean, zentro horretako Oftalmologia Atalak hiru ikastaro antolatu ditu, 44 saio kliniko antolatu ditu beste batzuekin batera, eta beste prestakuntza-ekintza batean ere parte hartu du. Ekimen horiek honako hauei buruzkoak izan dira: teknologia berriak, glaukoma, kirurgiako tresneria, lehen mailako arreta, pediatriako larrialdiak, besteak beste.

Zerbitzu Publikoen Kalitatearen Sariaren banatze-ekitaldia gaur arratsaldean egingo da Nafarroako Bikaintasunaren Egunaren ospakizunean. Barañain Auditorioan egingo da, 19:00etatik aurrera. Nafarroako Bikaintasunaren Fundazioa erakunde publikoak antolatutako ekitaldi horretan, honako hauek ere parte hartuko dute: Osasunbideko zuzendari-gerente Cristina Ibarrolak eta Hezkuntzako kontseilari José Iribasek; azken honek 2014ko Nafarroako Bikaintasunaren Saria banatuko du.

Zerbitzu Publikoen Kalitatearen Saria

Zerbitzu Publikoen Kalitatearen Sariarekin –aurten zortzigarren edizioa beteko du–, Nafarroako Gobernuak beren zerbitzuak hobetzeko nabarmendu diren erakunde, unitate eta erakunde publikoak aitortu eta saritu nahi ditu.

Aipatu denez, oraingoan saria García Orcoyen ospitaleak lortu du "Oftalmologiako atal bateko itxarote-zerrenden kudeaketa eta emandako prestakuntza" proiektuagatik.

Gainera, epaimahaiak, Funtzio Publikoko zuzendari nagusi Gregorio Eguílaz buru duela, Iruñeko Udalaren Gerentziari accesit bat eman dio, "Formatu elektronikoko fakturen kudeaketa integrala" ekimenagatik. Haren bidez, toki-erakunde horrek fakturen % 88 formatu elektronikoan jasotzea lortu du, eta haren izapide guztia paperik gabe egitea. Horren ondorioz, hornitzaileei ordaintzeko batez besteko denbora murriztu da (28 egunetik behera), eta izapidetutako espedienteen % 56 elektronikoak izatea.

Aurtengo edizioan ere beste lau hautagaitza aurkeztu ziren. Honako hauek: Mendien Ataleko Basozaintza Atala "Informazio Geografikoko Sistemen Inplementazioa Basozaintzako eguneroko lana" proiektuarekin; Burlata LHko IB "Aurrez aurreko irakaskuntza-ikasketaren kalitatearen hobekuntza Moodle eta Google Apps erabiliz" proiektuarekin; Nafarroako Osasun Publiko eta Lan Osasuneko Institutuaren Lan Epidemiologia, Ikerketa eta Osasun Ebaluazioko Atalaren ondorengo proiektua: "Nafarroako lan-osasuneko gertakari zentinelak jakinarazteko sarea"; eta Hezkuntzako Prestakuntza eta Kalitate Atala, "Sare formako laino bat: irakasleen etengabeko prestakuntzako lankidetzako kudeaketa" proiektuarekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa