(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako herritar helduen % 60k ez du gomendatutako jarduera fisikorik egiten ostirala, 2014.eko azaroak 28


Osasun Departamentuak 50 urtetik aurrera ariketa fisikoa sustatzeko kanpaina bat abian jarriko du, gaixotasun kronikoak prebenitu eta tratatzeko nahiz osasuna hobetzeko


Transcripción textual del video

Osasun Departamentuak kanpaina bat abian jarriko du 50 urtetik gorakoen artean ariketa fisikoa sustatzeko, gaixotasun kronikoak prebenitzeko asmoz, eta haiek jasaten dituztenen osasuna hobetzeko. Gaur egun, 15-69 urte arteko nafarren % 60k ez du ariketa osasungarriari buruzko gomendioak betetzen.

"Muévete" ("Mugi zaitez!") proiektua da, eta Nafarroako Osasun Publiko eta Lan Osasuneko Institutuak (ISPLN) egin du Lehen Mailako Arretaren laguntzarekin. Proiektua gaur goizean aurkeztu dute Osasun kontseilari Marta Verak, ISPLNko zuzendari-gerente Mª Soledad Arangurenen eta bertako Osasuna Sustatzeko buru Mª José Pérez Jarautak.

Kanpainako kartela.

Osasun Departamentuak kanpaina bat abian jarriko du 50 urtetik gorakoen artean ariketa fisikoa sustatzeko, gaixotasun kronikoak prebenitzeko asmoz, eta haiek jasaten dituztenen osasuna hobetzeko. Gaur egun, 15-69 urte arteko nafarren % 60k ez du ariketa osasungarriari buruzko gomendioak betetzen.

"Muévete" ("Mugi zaitez") proiektua da, eta Nafarroako Osasun Publiko eta Lan Osasuneko Institutuak (ISPLN) egin du Lehen Mailako Arretaren laguntzarekin. Proiektua gaur goizean aurkeztu dute Osasun kontseilari Marta Verak, ISPLNko zuzendari-gerente Mª Soledad Arangurenen eta bertako Osasuna Sustatzeko buru Mª José Pérez Jarautak.

Haiek guztiek azaldu dutenez, ariketa fisikoak onuragarriak dira adin guztietako osasun fisiko eta mentalerako; gaixotzeko arriskua murrizten du eta patologia kardiobaskularren, arnasketako patologien bilakaera, eta diabetesaren, hipertentsioaren edota minbiziaren bilakaera ere hobetzen ditu, gaixo eta senideek duten uste osoaren aurka, hau da, jarduera fisikoak beren prozesua okertu ahal dezakeela.

Bestalde, 2011-2012ko Estatuko Osasun Inkestako (ENS) datuek erakusten dute 15-69 urte arteko Nafarroako biztanleriaren % 60k ez duela inolako jarduera fisikorik egiten eguneroko bizitzan (lanean eta aisialdian) edo modu arinean egiten duela soilik (oinez ibili); emakumeetan, ehuneko hori % 66ra igotzen da. Horri erantsi behar zaio biztanle gehienentzat lana egoneko jarduera bat dela (15 urtetik gorakoen % 10k bakarrik egiten du ahalegin fisikoa eskatzen duen lana); eta egoneko bizitza areagotu egin da (% 32,3, gaur egun).

"Mugi zaitez!" proiektua

Esparru horretan, "Mugi zaitez!" proiektua osasuntsu edo gaixotasun kronikoak dituzten 50 urtetik gorako pertsonentzat da, biztanle-segmentu horretan gomendatutako ariketa fisikoa handitzeko asmoz, hau da, egunero edo ia egunero azkar ibiltzea 30 minutuz gutxienez (10 minutuko txandetan egin daiteke), eta muskulu-talde nagusien indarrezko, malgutasuneko eta oreka lantzeko ariketak egitea, astean bi egunez eta 30 minutuz.

Orain abiatuko den proiektuak 2015ean jarraituko du, eta erakunde publiko, osasun nahiz kiroletako profesionalek, udal-erakundeek eta bestelakoek egindako hainbat ekimen osatuko ditu. Hala, hiru jarduera-ildo abian jarriko ditu:

1.- Biztanle-talde honi informazioa eman eta haiek sentsibilizatzea, eguneroko bizitzan ariketa egitera animatzen duten materialak argiratu eta hedatuz: ¡Muévete! Mugi zaitez! leloa duten 36.000 liburuxka eta kartel argitaratu dira, eta osasun-zentro, udal-zerbitzu, erakunde sozial eta pazienteen elkarteetan banatuko dira. Halaber, Osasun Departamentuko webgunearen bidez, material horek eskuratu ahalko dira, bai eta tutoretzako bideoak ere indar, malgutasun eta oreka gordetzeko ariketa fisikoa egiteko etxean.

2.- Bizi garen ingurunea adierazteko ekintzak, igogailua duten eraikin publikoetan eskaileren erabilera sustatzea, esate baterako: ¡Muévete! Mugi zaitez! "oinatzak" jartzea lurrean igogailua duten udal-eraikinetako sarreran, eta eskailerak hasten diren lekuraino eramaten dutena; eskailerak hasten diren lekuetan kartelak jartzea, haiek igotzera animatuz; igogailuetan plakak jartzea, eta azken horietako leloetan igogailuen eta eskaileren erabileraren arteko aldea aipatzen da.

3.- Osasun-profesionalekin jarduerak, osasun-zentroetakoekin bereziki, pertsona bakoitzari eta egoera bakoitzerako ariketa fisiko egokiaren agindua hobetzeko. "Ariketa fisikoaren agindua Lehen Mailako Arretan" agiria egitea eta banatzea sartzen da, eta baita Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren "Aktiba zaitez, gomendatu osasuna" online ikastaroa ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa