(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak historiako interes-tasa txikienean lortu du finantzaketa
ostirala, 2014.eko azaroak 28


Bi zorpetze-eragiketa egin dira % 2,03ko interesa-tasarekin eta 9 urteko epemugarekin


jauregia

Nafarroako Jauregiko fatxadaren irudia.

Nafarroako Gobernuak bi eragiketa egin ditu azken bi egunotan bere zorraren zati bat berriz finantzatzeko eta 2014rako baimendutako defizitaren zati bat estaltzeko, 1992an zor-jaulkipenak egiten hasi zirenetik interes-tasa txikienekin.

Zehazki, 121 milioi euroko zor-jaulkipena egin da eta 15 milioi euroko mailegu bat kontratatu. Eragiketa horietan Estatuko lau banketxek parte hartu dute.

121 milioi euroko zorra hiru finantza-erakunderi ezarri zaie, epemuga 2023ko azaroa izanik eta % 2,033ko tasarekin. Aldiz, banku-mailegua 9 urteko epemugarekin hartu da eta % 1,983ko interes-tasarekin.

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak jakinarazi duenez, eragiketa "oso ona" jo daiteke, finantza-kostuak "orain arte Foru Komunitatean lortutako txikienak baitira epe luzeko jaulkipen batean". Horrek erakusten du "finantza-merkatuek Nafarroan zer konfiantza duten". Finantza-kostu txikia lortzeaz gain, Nafarroa hornitzaileei bizkorren ordaintzen dien komunitatea da, Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioak berriki argitaratu zuenez, eta "adierazle horiek Nafarroako Gobernuak zer finantza-kaudimen duen agerian uzten dute", adierazi dute Departamentuko ordezkariek.

Gogora ekarri behar da, ekainean Standard & Poor's (S&P) kalifikazio-agentziak Nafarroaren kreditu-kalifikazioa "BBB+" a "A –"-ra igo zuela. Agentziak berak dioenez, nota horrek argi erakusten du "Nafarroak finantza-konpromisoak betetzeko gaitasun handia duela"; hala ere, esan du, Nafarroako ekonomia "aurkako baldintza ekonomikoen eta egoeren aldaketen mende dagoela oraindik".

S&P agentziak egindako txostenak azpimarratzen zuen Nafarroak bi mailetako diferentzialari eusten diola Espainiak lortutakoaren aldean. Agentziaren arabera, hori gertatu da Foru Komunitateak "jarrera esportatzailea" duelako eta industria "lehiakor eta dibertsifikatua"; horrez gain, "finantza-kudeaketako historia ona du" eta baita "kreditu-kultura sendoa ere". Azkenik, S&P agentziak bere estatu konstituzional nahiz autonomia fiskal bereziaren kudeaketak Nafarroan zer eragin ona izan duen ere aintzat hartzen zuen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa