(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Nafarroako artxibo eta museoetarako jasotako objektu baliotsuen dohaintzak eskertu ditu astelehena, 2014.eko abenduak 1


Goicoechea lehendakariordeak eta Morrás kontseilariak omenaldi bat egin diete azken urtean egindako dohaintzen sustatzaileei


Transcripción textual del video

Foru Gobernuak omenaldi bat egin die azken urtean objektu baliotsuen dohaintzak egindako pertsonei, 2014ko Nafarroaren Eguneko ospakizunaren barnean aurreikusitako ekintzen barnean. Objektu horiek artxibo eta museo publikoetarako izango dira, Julio Caro Baroja museo etnologikorako, Karlismoaren museorako, Nafarroako Liburutegirako eta Nafarroako Errege Artxibo Orokorrerako, adibidez.

Ekitaldia Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan egin da eta honako hauek izan dira bertan: lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoechea; Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilari Javier Morrás eta Kulturako zuzendari nagusi Ana Zabalegui.

Taldeko argazkia

Goicoechea lehendakariordea, Morrás kontseilaria eta Zabalegui zuzendari nagusia omendutako dohaintza-emaileekin. ( irudia handitu )

Foru Gobernuak omenaldi bat egin die azken urtean objektu baliotsuen dohaintzak egindako pertsonei, 2014ko Nafarroaren Eguneko ospakizunaren barnean aurreikusitako ekintzen barnean. Objektu horiek artxibo eta museo publikoetarako izango dira, Julio Caro Baroja museo etnologikorako, Karlismoaren museorako, Nafarroako Liburutegirako eta Nafarroako Errege Artxibo Orokorrerako, adibidez.

Ekitaldia Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan egin da eta honako hauek izan dira bertan: lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoechea; Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilari Javier Morrás eta Kulturako zuzendari nagusi Ana Zabalegui.

Dohaintzan emandako balio historiko edo artistikoa duten objektuen artean nabarmendu behar dira: Santa Mª del Villar-ko markesak emandako argazki-artxibo eta artxibo dokumentala; 1785ean inprimatutako kaparetasuneko nobletasun-agiri bat; XVIII. eta XIX. mendeetako antzinako liburuen bilduma bat; Vianako García de Jalónen artxibo familiarra; 1873an, Mañeruko Santa Barbarako Ekintzako Remington-eskopetarako balak; edo Iruñeko Alfonso Carlos ospitaleko domina bat.


Lourdes Goicoechea

Goicoechea lehendakariordea, bere agerraldian. ( irudia handitu )

Beren "eskuzabaltasuna" aitortuz

Ekitaldian, Goicoechea lehendakariordeak pertsona horiei diploma bana banatu die; horrenbestez, Nafarroako Gobernuak "beren eskuzabaltasuna eta filantropia itzuli nahi die" haien ondare partikular edo familiarretik balio historiko edo artistikoko objektuak eskuzabaltasunez dohaintzan emateagatik.

Lourdes Goicoecheak bere agerraldian onartu duenez, dohaintza horien jatorrian ageri den "eskuzabaltasuna eta partekatzeko gogoa" "guztiok elkarrekin Nafarroaren Egun hau ospatzeko garaian sustatu beharreko bertute eta balioak dira".

"Bizi ditugun garai zail hauetan", jarraitu du esaten lehendakariordeak, "partekatzeko, lankidetzan aritzeko eta laguntzeko joerak dituzten jokabideak inoiz baino gehiago eskertu eta aitortu behar dira".

Bigarren aldia

Gogora ekarri behar da, Nafarroako Gobernuak pertsonek eta erakundeek objektu baliotsuak eskuzabaltasunez ematea aitortzen duen bigarren aldia dela, Foru Komunitateko artxibo eta museo publikoetarako diren objektuak, hain zuzen. Era honetako lehen omenaldia iaz egin zen, 2013ko Nafarroaren Egunaren ospakizunaren barnean.

Ekitaldian musika entzuteko aukera ere izan da Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleen eskutik. Honako ikasle hauek izan dira: Ane Rodríguez de la Cal, Corinna Jöbstl, Lorea Gurruchaga eta Juan Mari Ruiz, eta laukote horrek Nafarroako Ereserkia, P, Brant-en Andante piezak eta Lully-ren zeremonia turkiarrerako Martxa interpretatu ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa