(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Legasako (Bertizarana) araztegi berriak Bidasoa ibaiaren tratamendua osatzen du asteartea, 2014.eko abenduak 2


Esparza kontseilariak Nafarroako Gobernuak egindako instalazioa bisitatu du, eta guztira mila erabiltzaile inguru dituen Oronoz-Mugairi, Oieregi eta Narbarteri ere zerbitzua ematen die


Esparza kontseilaria, erdian, teknikariekin eta beste agintari batzuekin. ( irudia handitu )

Legasako (Bertizarana) araztegi berriak Bidasoa ibaiak jasotzen duen hondakin-uren tratamendua osatzen du. Gaur goizean Landa Garapen, Ingurumen, eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparzak bisitatutako instalazioak guztira mila biztanle inguru dituzten Oronoz- Mugairi (Baztan), Oieregi eta Narbarteko (Bertizarana) udalerriei ere zerbitzua ematen die.

Ekitaldian parte hartu dute ere: Toki Administrazioko zuzendari nagusi Francisco Pérezek; Legasako Kontzejuko lehendakari Laura Andresenak; Oieregiko Kontzejuko lehendakari José Nosellasek; Narbarteko Kontzejuko lehendakari Itziar Iriartek; Bertizaranako alkate José María Echartek; Baztango alkate Garbiñe Elizegik eta Oronoz-Mugairi Kontzejuko alkate Pablo Santerbasek.


Esparza kontseilaria araztegiak nola funtzionatzen duen ikusten. ( irudia handitu )

Aixtondoko parajean kokatuta, azpiegitura horrek udalerri horietako isuriari erantzuten dio. 2012aren amaieran hasitako lehen fase batean, Legasa eta Narbarteko udalerriak lotu ziren araztegira. Bigarren batean, aurtengo martxotik aurrera egindakoa, gainerako udalerriak. Zenbaitetan, lotura kolektore batzuk erabiliz egin da: Oronozko iparraldeko hondakin-urak 358 metro luzeko igorgailu baten bidez bideratzen dira, hegoalderako, berriz, 126 metroko beste bat eraiki behar izan da. Oieregin, isuria Tipulatzeko auzoraino eraman behar izan da 439 metro luzeko kolektore batekin. Puntu horretatik, eta 82 metroko beste eroanbide baten bidez, urak ponpaketa-putzu baten bidez eramaten dira araztegiraino.

Egungo instalazioa egunean 437 metro kubiko tratatzeko prestatuta dago, eta emari handieneko unetan, ekaitza dagoenean adibidez, egunero 1.049 metro kubiko ere hartzen ditu. 3,4 milioi euro balio du, kopuru horren % 20 Nafarroako Gobernuak finantzatu du eta % 80, berriz, saneamenduko kanonarekin. Kanon hori herritar guztiek ordaintzen dute NILSA, (Navarra de Infraestructuras, Locales, SA) Gobernuaren enpresa publikoak kudeatutako ur-ordainagiriaren bidez. Sozietate horrek 10 hilabete iraun duen obra ikuskatu du, eta instalazioen mantentze-lanaz ere arduratzen da.

Bestalde, orain arte Narbarte eta Legasari zerbitzua ematen zioten putzu septikoak eraitsi egin dira; amortizatuta geratu dira hamabost urtez baino gehiagoz funtzionamenduan izan ondoren.

Ibaian behera, Oitz-Donamaria eta Doneztebeko instalazioek Bidasoak jasotako isuriak garbitzen ditu aspalditik, Nafarroako Kantauri isurialde nagusia dena.

Aipatu behar da ere, 2013an 85.677.217 litro hondakin-ur tratatu zela guztira. Legasakoaz gain, azken 20 hilabeteotan obrak egin dira Ablitas, Arrieta (Artzi), Bakedano (Ameskoabarren), Espartza Zaraitzu, Ezkaroze, Irurre (Gesalatz), Jaurrieta, Arrada (Murillo el Cuende), Erripa (Gorza), Uztarroze eta Bidankozen. Gogoratu behar da, iragan azaroaren 17an Eslabako araztegia inauguratu zela; 133 pertsonari zerbitzua ematen die eta biztanle gutxiko udalerrietan egindako azpiegitura hidraulikoan egindako ahaleginaren eredu da.

Araztegiak bisitatzeko aukera

Legasa, Nafarroako araztegia guztiak bezala, NILSAren hezkuntza-eskaintzaren barnean sartzen da. Izen-emateak eta informazio-eskaera edozein pertsonak, ikastetxek edo elkartek egin dezake, www.nilsa.com webgunearen bidez. Bisitak aditu baten laguntzarekin egiten da beti; izan ere, nolabaiteko arriskuak dituen instalazioak dira eta segurtasun-protokolo oso zorrotzak dituzte.

Guztira 29.452 pertsonek parte hartu dute programa honetan 1999. urtean abian jarri zenetik. 2013ko irailetik aurtengo ekain artean arreta emandako taldeetatik, 203k gaztelaniaz hautatu zuten jardueretarako, 96k euskara eta 4k ingelesa. Erriberan jasotzen dira bisita gehien, eta haren atzetik dator iparraldea. Kanpoaldeko jarduerak dira eskaera handienekoak, ibaiko tailerrak eta araztegietarako bisitak, esaterako. Gainera, parte-hartzaileek jasotako prestakuntza balioesten dute bisita amaitzean. Alde horretatik, aipatu behar da iaz ikastetxeetako irakasle nahiz ikasleen batez besteko balorazioa 4,5 puntu izan zela (gehienez 5 puntu eman daitezke ).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa