(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Kirol Merezimenduaren Urrezko Domina Patxi Puñali eman dio egindako kirol-ibilbideagatik asteartea, 2014.eko abenduak 2


Beste 20 nafarrek beste hainbat zilarrezko domina jaso dituzte 25 urtez kirolaren sustapenean egindako lan altruistagatik


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Kirol Merezimenduaren Urrezko Domina eman dio Patxi Puñal futbolari ohiari gaur eguerdian. Azken denboraldietan eta aurten erretiratu den arte, Club Atlético Osasunaren kapitaina izan da Puñal; horrenbestez, "hark egindako kirol-ibilbide luzea" saritu nahi izan da, eta baita "zelaiaren barnean naiz handik kanpo beti eredu izana ere".

Patxi Puñal, Urrezko Dominarekin

Patxi Puñal, Urrezko Domina jaso ondoren; haren ondoan daude (ezkerretik eskuinera): Induráin, Catalán, Barcina Lehendakaria, Alli kontseilaria eta Arozarena. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Kirol Merezimenduaren Urrezko Domina eman dio Patxi Puñal futbolari ohiari gaur eguerdian. Azken denboraldietan eta aurten erretiratu den arte, Club Atlético Osasunaren kapitaina izan da Puñal; horrenbestez, "hark egindako kirol-ibilbide luzea" saritu nahi izan da, eta baita "zelaiaren barnean naiz handik kanpo beti eredu izana ere".

Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan egindako ekitaldian eta 2014ko Nafarroaren Egunaren ospakizunaren barnean, Barcina Lehendakariak zilarrezko 20 domina ere banatu dizkie beste hainbat nafarri, 25 urtez gutxienez Foru Komunitateko kirolaren sustapenean egindako borondatezko lanagatik; ohorezko hiru aipamen ere banatu dira.

Barcina Lehendakariak bere agerraldian azpimarratu duenez, Patxi Puñalen lorpen handiena bere jokabidea izan da. "Duintasun handikoa, langilea eta bere lekuan egoten dakiena zelaiaren barnean nahiz kanpoan"; horrekin batera, "Nafarroako gizartean lortutako errotze handia eta errespetua" nabarmendu du.

Bestalde, Patxi Puñalek Nafarroako Gobernuaren aitorpen hau eskertu du, eta familia eta adiskideei ere eskerrak eman dizkie "ibilbide guztian zehar emandako egonkortasunagatik"; azken hori, gainera "oso garrantzitsutzat" jo du. Puñalek Osasunari ere eskerrak eman dizkio "balio hauek eta nire kirol heziketa emateagatik".

Domina horien banaketa-ekitaldian honako hauek ere parte hartu dute: Gizarte Politiken kontseilari Íñigo Allik; Nafarroako Parlamentuko lehendakari Alberto Catalánek; Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuko zuzendari-gerente Pruden Indurainek; eta Kiroletako zuzendari nagusi Pedro Arozarenak.


Taldeko argazkia

Barcina Lehendakaria eta beste agintari batzuk omendutako guztien alboan. ( irudia handitu )

Kirol Merezimenduaren Urrezko Domina

Kirol Merezimenduaren Urrezko Domina alor horretan Foru Komunitatean ematen den sari gorena da. Oraingoan, Nafarroako Gobernuak domina honekin Patxi Puñal futbolari ohiaren ibilbidea saritu nahi izan du. "Osasunaren historian partida gehien jokatu duen kirolaria izan da, 500etik gora".

Gogora ekarri behar da, Puñalek 17 sasoi osatu dituela futbolari (1997-2014), eta ia beti Club Atlético Osasunan; talde horretako kapitain izan zen zenbait denboralditan. Leganés taldean ere lagata aritu zen bi denboralditan.

Haren lorpenen artean, Nafarroako Gobernuak honako hauek azpimarratu ditu: 2005. urteko Errege Kopako finala eta 2005-2006 denboraldian Txapeldunen Ligarako sailkapena; urte horretan, Osasunaren historiako sailkapen onena eskuratu zuen talde gorritxoak. Gainera, hurrengo sasoian, 2006-2007, taldeak UEFAko finalaurrekoetara heltzea lortu zuen.

Urrezko 20 domina

Nafarroako Lehendakariak zilarrezko 20 domina banatu ditu gaur eguerdian. Domina horiekin kirola beren borondatez 25 urtez gutxienez antolatzen nahiz dinamizatzen lagundu duten pertsonak saritu nahi dira. Haiei buruz, Yolanda Barcinak aipatu du "kirolaren zimenduak direla, pertsona askoren garaipenak eta une gozoak finkatzen diren sustraiak".

Domina hori honako hauek jaso dute:

-José Luis Alegrek, Peña Sport klubean 39 urtez egindako lanagatik..

-José Emilio Arrastiok, S.C.D.R. Anaitasuna eskubaloi eta mendiko ataletan 30 urte baino gehiagoz egindako lanagatik.

-Eduardo de Lorenzok, Futbol Federazioan hainbat zereginetan 30 urte baino gehiagoz egindako lanagatik.

-Rafael Echeverriak, Larraina Kirol Taldea eta Waterpolo Navarra waterpoloko taldeetan 29 urtez egindako lanagatik.

-José Luis Fernándezek, irristaketako Lourdes Kirol Taldean 30 urtez egindako lanagatik.

-José María Fernándezek, Ardoi Kirol Taldeko eski nahiz mendiko ataletan 26 urtez egindako lanagatik.

-Miguel Angel Garciak, Lizarra Txirrindularitza Taldean eta Gesto Txirrindularitzako Peñan 29 urtez egindako lanagatik.-Roberto Goikoak, Burlatako saskibaloia sustatzeko 26 urtez egindako lanagatik.-José Joaquín Jaurrietak, Hipikako Nafarroako Federazioan eta Añezcar hipika-klubean 29 urtez egindako lanagatik.

-Seun Jae Lee-k, Nafarroako taekwondoa sustatzeko 25 urte baino gehiagoz egindako lanagatik.

-Jesús Angel Martínezek, Tuteran emakumeen futbolaren eta beste modalitate batzuen alde 25 urte baino gehiagoz egindako lanagatik.

-Felipe Montavezek, Noaingo ezinduen futbolean eta beste kirol-zeregin batzuetan 29 urtez egindako lanagatik.

-Francisco Muñozek, Tuterako atletismoa sustatzeko 25 urte baino gehiagoz egindako lanagatik.

-María Asunción Pascualenak, Oberena Kirol Taldean igeriketa sustatzeko 25 urtez egindako lanagatik.

-Oscar Rebolék, hainbat kirol-klubetan saskibaloia eta waterpoloa sustatzeko 26 urtez egindako lanagatik.

-Francisco Javier Rodesek, Tuteran, Santa Ana Siglo XXI klubean xakea sustatzeko 30 urte baino gehiagoz egindako lanagatik.

-Jesús María Salasek, Tafallako Atletismo Taldean atletismoa sustatzeko 26 urtez egindako lanagatik.

-Carlos Francisco Soler-ek, Santa Ana Siglo XXI klubean xakea sustatzeko 30 urte baino gehiagoz egindako lanagatik.

-Joaquina María Urdanozek, zenbait taldetan eta Nafarroako Saskibaloi Federazioko Epaileen Batzordean saskibaloia sustatzeko 28 urtez egindako lanagatik.

-Ignacio Urrutiak, Tafallako Atletismo Taldean atletismoa sustatzeko 26 urtez egindako lanagatik.

Ohorezko Hiru Aipamen

Azkenik, Nafarroako Lehendakariak ere ohorezko hiru aipamen banatu dizkie honako hauei:

-Iruña Kirol Taldeari haren 75. urteurrenean, taldearen kirol-ibilbidea eta boleibol nahiz futboleko ataletan izandako arrakastak saritzeko.

-U.C.D. Burladési haren 50. urteurrenean, kirol eta hezkuntza arloan egindako lana eta pertsona asko Burlatan gizarteratzeko egindako lana saritzeko. -Antonio Lurgaini, txirrindularitzan lana eta kirol-jarduera bateragarri eginez osatutako ibilbide luzea saritzeko.

Musika-emanaldia

Kirol Merezimenduaren dominak banatzeko ekitaldian musika-emanaldi bat izan da José Luis Gómez, Teresa Zabalza eta Jokin Zabalzak osatutako hirukotearen eskutik. Nafarroako Ereserkia eta Erik Satie-ren "Coral Deportivo" eta "Canción" pieza herrikoia interpretatu ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa