(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernua Nafarroaren zaindariaren ohorez egindako elizkizunean izan da, Xabierren asteazkena, 2014.eko abenduak 3


Nafarroako banda eta abesbatzek aldi berean emandako 83 kontzertuk eta beste herrialde batzuetako elkarteen folklore-jaialdi batek osatu dituzte Nafarroaren Egunaren ekitaldiak


Segizioa

Nafarroako Gobernua Xabierko Gazteluko basilikatik ateratzen, mazolariak aurrean dituztela. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Yolanda Barcina Lehendakaria buru zela, San Frantzisko Xabier Foru Komunitateko zaindariaren ospakizuna dela -Xabierko basilikan gaur egindako elizkizunean parte hartu du. Haren heriotzaren 462. urteurrena bete da, eta elizkizuna Francisco Pérez Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako gotzainak eman du.

Meza 09:45ean hasi da Foru Gobernuko kideak bertan zirela: Nafarroako Parlamentuko lehendakari Alberto Catalán; Nafarroako Gobernuko ordezkari Carmen Alba; eta Xabierko alkate María José Guindano, beste agintari batzuen artean. Tradizioak agintzen duen moduan, agintarien segizioa basilikan sartu da arma-erregea eta mazolariak aurretik zirela. Sarreran nahiz irteeran, Nafarroaren Ereserkia interpretatu da, "Erreinurako sarrerarako Martxa" izeneko musika-konposizioa.

Mezan, Iruñeko artzapezpikuak San Frantzisko Xabierren bizitza eta obrari buruz hitz egin du, haren karitatezko obrak eta besteentzat lan egin izana azpimarratuz. Francisco Pérezek Francisco aita santuak duela egun gutxi Europako Parlamentuan, Estrasburgon, emandako diskurtsoa ere aipatu du. "Beldurra urrundu" eta beharra dutenei laguntzeko eskatu zuen, eta gure gizarteak "maitasunaren zibilizazio" bat behar duela. Gainera, artzapezpikuak iragarri du Vatikanoak Xabierkoaren Urtea eman duela 2015ean Xabieraldien 75. urteurrena ospatzen dela eta

.
Artzapezpikua eta Barcina

Barcina Lehendakaria, elizkizunean. ( irudia handitu )

Musika-emanaldiak

Programatutako musika-emanaldiei dagokienez, 12:30ean, Burlatako kultur etxeak Nafarroako beste herrialde batzuetako elkarteetako folklore-jaialdia hartu du. Zehazki, Ekuador, Nikaragua, Errusia, Kolonbia, Nigeria, Peru eta Argentinako taldeak aritu dira.

13:00ean (Iruñeako Miserikordia Etxeko salbu, 12;00etan izan dena), doako 83 kontzertu hasi dira aldi berean, Nafarroako beste hainbat abesbatza eta musika-banden eskutik. Nafarroaren Ereserkiarekin hasi dira eta jarraina beren berariazko programak interpretatu dituzte.

Aurtengo berrikuntza da kontzertu liriko bat programatu dela San Jorgeko Civivoxen (Iruña). Han, lau bakarlarik, Andrea Jiménez sopranoak, Leticia Vergara mezzosopranoak, Eduardo Zubicoa tenoreak eta Pablo Azpeitia baritonoak, Daniel Gutiérrez piano-jotzaileak lagunduta eta Óscar Salvoch narratzailea izanik, Nafarroari lotutako opera eta zarzuelen piezak interpretatu dituzte.

Guztira, kontzertuetan 3.340 artistak parte hartuko dute.

Azkenik, ekitaldi ofizialen artean, abenduaren 15ean, astelehenarekin, Nafarroaren Eguna ospatuko da Madrilen, eta bertan izango da Barcina Lehendakaria. Ekitaldia 20:00etan hasiko da Lázaro Galdiano fundazioaren auditorioan, han Lehendakariak ohiko harrera egingo die Madrilen bizi diren politika, enpresa eta arteetako ordezkari nafarrei, eta Frantzisko Xabier Saria banatuko du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa