(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcinak premiazkotzat jotzen du eragile ekonomiko eta sozialekin lortutako ituna maila politikora eramatea asteazkena, 2014.eko abenduak 3


Nafarroako Eguna dela-eta egindako agerraldi instituzionalean, Lehendakariak esan du egungo egoerak "irtenbide arduratsuak eta iraunkorrak eskatzen dituela adabakien ordez"


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Nafarroako Eguna dela-eta egindako agerraldi instituzionalean adierazi du, "dagoeneko premiazkoa dela" indar politikoak "adostasunak eta akordioak lortzeko gai izatea", Foru Gobernuak berriki eragile ekonomiko eta sozial adierazgarrienekin sinatu duen moduan.

"Hori da jarraitu beharreko bidea" erantsi du Lehendakariak, "egoera honek irtenbide arduratsu eta iraunkorrak eskatzen baititu adabakien ordez. Neurri horiek adostasun zabalean oinarritu behar dira eta, besteak beste, ustelkeria desagerraraziko dute".

2014ko Nafarroaren Eguna

Barcina Lehendakaria, Alberto Catalán eta Lourdes Goicoechearen artean, ekitaldian. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Nafarroako Eguna dela-eta egindako agerraldi instituzionalean adierazi du, "dagoeneko premiazkoa dela" indar politikoak "adostasunak eta akordioak lortzeko gai izatea", Foru Gobernuak berriki eragile ekonomiko eta sozial adierazgarrienekin sinatu duen moduan.

"Hori da jarraitu beharreko bidea" erantsi du Lehendakariak, "egoera honek irtenbide arduratsu eta iraunkorrak eskatzen baititu adabakien ordez. Neurri horiek adostasun zabalean oinarritu behar dira eta, besteak beste, ustelkeria desagerraraziko dute".

Yolanda Barcinak egindako agerraldian onartu du egungo egoera "zaila izaten ari dela eta aurre egiteko erronka handiak direla"; haien artean, langabezia. Alde horretatik, Lehendakariak langabeei ziurtatu die Nafarroako Gobernuak·"bere energia eta borondate guztia jartzen duela haiei laguntzeko eta beren egoera gainditzeko".

Nafarroako lehendakariak azpimarratu duenez, "azaroan gorakadatxoa izan arren, gaur 3.772 langabe gutxiago dago Nafarroan duela urtebeteko datuen aldean, eta jadanik urte arteko beherakada hamalau hilabetez jarraian gertatu da". Barcinak beste adierazle batzuk ere aipatu ditu, eta haiek "Nafarroaren ekonomian joera-aldaketa bat dagoela baieztatzen dute"; eta "nazioarteko ezegonkortasunaren zoriaren mende, 2015ean hazkunde handiena jasango duen Europako komunitateetako bat izango garela diote".


2014ko Nafarroaren Eguna

Kultura Departamentuko egoitzako patioaren ikuspegi orokorra. ( irudia handitu )

Arrazoi hori dela-eta, Yolanda Barcinak Nafarroako herritarrei eskatu die ez daitezela "batzuk sinetsarazi nahi diguten" ezkortasunean murgildu, "hainbestetan erakutsitako" duten lanerako gautasuna, sakrifizioa eta ahalegina erabil dezatela, eta "bidea zabaltzea eskatzen ari diren gazteen ideiak nahiz energiak" ondo har ditzatela.

Nafarroako kooperantea gogoan

Nafarroako Urrezko Domina Foru Komunitateko industrializazioaren sustatzaileei emateko ekitaldian, Barcina Lehendakariak Mugarik Gabeko Medikuen kooperantea gogoan izan du, Malitik aberriratutakoa Ebola gaitzarekin infektatu egon zitekeelakoan; Lehendakariak nafar guztien "maitasuna, errespetua eta miresmena" igorri dizkio.

Kooperanteari buruz, Lehendakariak esan du "gure lurraldeko misiolari, kooperante eta boluntario guztien historia miresgarria" jarraitzen duela, eta haiek "beren ahalegin guztia eskaini dietela behar handiena dutenei, Nafarroaren irudi solidario eta konprometituta emanez".

Azkenik, Yolanda Barcinak gogora ekarri du, Nafarroako Lehendakaria izanik herritarrei zuzentzen zaien azken aldia izango dela gaurkoa; "jaiotzez edo bihotzez" nafarrak diren eta Foru Komunitatetik at bizi diren guztiei agur bat bidali die ere, eta baita beste herrialde batzuetatik etorritako pertsonei ere, "gure lur honetara etorri direnak lan egiteko eta etorkizun bat lantzeko; hala, gure lurra garatzen eta aurrera egiten lagunduko dute". ·


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa