(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Aurizko osasun-zentroak kolon eta ondesteko minbizia garaiz detektatzeko programari aurten emango dio amaiera osteguna, 2014.eko abenduak 4


50 eta 69 urte arteko bostehun bat lagunek programan parte har dezakete, sendatze-tasa % 90era igotzen duen prebentziozko test erraz bat eginez


Programaren kartela.

Aurizko osasun-zentroak kolon eta ondesteko minbizia garaiz detektatzeko programari aurten emango dio amaiera eta, hari esker, 50 eta 69 urte arteko zonaldeko bostehun bat biztanlek ekimen honetan parte hartzeko gonbidapenak jasoko dituzte datozen egunotan.

Aurizko udalerriarekin batera, honako hauetako herritarrei ere igorri zaizkie gonbidapenak: Abaurregaina,Abaurrepea, Aria, Erro, Garaioa, Garralda, Orbaizeta, Orbara, Orreaga, Luzaide eta Hiriberri-Aezkoa

Zonaldeko herritar guztien parte-hartzea errazteko, Aurizko osasun-zentroaz gain, Aribe, Erro eta Luzaideko kontsultak ere prestatuko dira, eta laginak jasotzeko zentro bihurtuko dira.

Gonbidapena jasotzen dutenean, parte hartu nahi duten pertsonek parte hartzeko txartelak Aurizko osasun-zentroan dagoen kutxan utzi ahalko dituzte, edo bestela, mediku-kontsultako langileei zuzenean eman kontsulta-ordutegian. Nolanahi ere, programari zuzenean ere jakinaraz diezaiekete, 848 234 498 telefono-zenbakira dei eginez, mezu elektronikoz precolono@navarra.es edo posta arruntez bidaliz (txartela aurre frankeatuta daude jadanik).

Lehen gutun horri erantzuten ez dutenek, oroigarriak jasoko dituzte, eta haietan 2015eko otsail eta martxoko programan parte hartzeko eskatuko zaie.

Azterketa test erraz batekin egiten da, etxean bertan, eta haren helburua, minbizi-mota hori balego, hasierako faseetan detektatzea da; horri esker, sendatze-tasa % 90era igoko zen.

50.000 pertsona inguru gonbidatu dira dagoeneko programa parte hartzera

Programa duela urtebete abiatu zenetik, 50.000 bat pertsona gonbidatu dira programan parte hartzera, hau da, Foru Gobernuak ekimen honetan esku hartzea eskatutako 50-69 urte arteko 166.00 nafarren % 30 inguru. Haren helburua, izan daitezkeen kolon eta ondesteko tumoreak hasierako faseetan detektatzea da. Gogora ekarri behar da, Foru Komunitatean, kolon eta ondesteko minbiziak eragiten dutela heriotza gehien emakumeen artean, eta gizonen artean, bigarren postuan dago, biriketako minbiziaren atzetik. Urtero, 500 bat kasu gehiago detektatzen dira eta 200 bat pertsona hiltzen diren urtean gaitz hori dela-eta.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa