(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Mugairiko Kontserbazio Zentroko errepideen kontserbazio integrala 14,9 milioitan esleitu da 2018ra arte ostirala, 2014.eko abenduak 5


Construcciones Mariezcurrena, SL da enpresa esleipenduna


Errepideak

Errepide bateko ibilgailuak.

Nafarroako Gobernuak Mugairiko Kontserbazio Zentroko errepideen kontserbazio integrala Construcciones Mariezcurrena enpresari 14,9 milioi euroan esleitu dio (BEZa barne) 2018ra arte. Enpresa horrek eskaintza onena aurkeztu zuen % 8,20ko jaitsierarekin eta, kasu honetan bezala, gehieneko gastua dagoen kontratuetan, horrek esan nahi du, aurrekontu berarekin obraren portzentaje hori gehiago egiten dela.

Zentro horrek errepideetako 395 kilometro estaltzen ditu, eta haien artean dago N-121-A errepidea (Iruñetik Frantziara, Belatetik), eta zati horretan zirkulazio handia izan ohi da. Horrek, bidearen ezaugarriei eta inguruko klimatologiari erantsita, kontserbazio egokia izatea beharrezkoa egiten du erabiltzaileak segurtasun osoz ibil daitezen.

Mantentze-lanetan arreta berezia eskatzen duten beste elementu batzuk tunelak dira. 12 daude egun, eta guztiak kontuan hartuta, 7,9 kilometro osatzen dute Mugairiko zentroaren mende dauden bideetan.

Errepideak kontserbatzeko kontrol-zentroak

Nafarroako bide-sareak dituen 3.828,84 kilometroetatik, 111,95 autobideak dira; 220,71 autobiak; 25,60 bikoiztutako bideak; 50,77 prestazio handiko errepideak; 232,34 interes orokorreko sarekoak; 1.021,04 Foru Komunitatearen interesko errepideak eta 2.166,43 kilometro toki-errepideak. Errepide-sare hori mantentze-lanetarako zazpi kontserbazio-zentrotan banatuta dago: Iruña, Agoitz, Tafalla, Tutera, Lizarra, Irurtzun eta Mugairi, orain esleitu berri den kontratua.

Gainerako zentroek 2015eko urtea 2011n sinatutako 2012-2015 aldiari dagokion zenbatekoekin estalita dute. Zehazki, datorren urtean zenbateko hauek erabiliko dira: 2,9 milioi Iruñean; 3,9 Agoitzen; 2,6 Tafallan; 2,8 Tuteran; 2,4 Lizarran eta 3,5 milioi Irurtzunen (arrunta eta autobiak). Guztietan, kontserbazioa enpresa nafarrei esleitu zaie.

Kontserbazio Zerbitzuari ondorengo funtzioak agintzen zaizkio: Nafarroako errepide-sarearen kontserbazio integrala; Sarearen ustiapen eta babesa; baimenak eta zehapen-espedienteak izapidetzea; Nafarroako Errepide Katalogoa eta Ibilaldien Inbentarioa kudeatzea, bai eta haiek eguneratzea ere, eta bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion beste funtzio batzuk.

Nafarroako bide-sarearen mantentze-lana sistema misto baten bidez egiten da, eta bertako lanak enpresa pribatuek egiten dituzte, kontserbazio edo berariazko obren kontratuen esleipendunak, dagokien lehiaketa publikoa egin ondoren. Obren kudeaketa eta kontrola funtzionario teknikoek egiten dute beti.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa