(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Manuel Hidalgo kazetari, idazle eta zinema-gidoilariak 2014ko Frantzisko Xabierkoa Saria jasoko du ostirala, 2014.eko abenduak 5


Yolanda Barcina Lehendakariak abenduaren 15ean banatuko du saria, sortu zenetik seigarrena, Madrilen egingo den ekitaldi batean


 Manuel Hidalgo saritua

Manuel Hidalgo iruñearrarentzat da VI. Frantzisko Xabierkoa Saria. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Manuel Hidalgo Ruiz kazetari, idazle eta gidoilari iruñearrari eman dio 2014ko Frantzisko Xabierkoa Saria. Foru Komunitatetik kanpo beren jarduera egiten duten pertsona edo erakundeei ematen zaie sari hori, eta Nafarroa Espainiako nahiz nazioarteko gizartearen aurrerabide, ongizate eta perfekzionatzeari laguntzen dion komunitate moduan proiektatzen dute

Frantzisko Xabierkoa Sariaren seigarren edizioa da aurtengoa, eta aurreko urteetan honako hauei eman zitzaien: Pablo Hermoso de Mendoza burtzikariari (2009), Pedro Ábrego sukaldariari (2010), Ignacio Zoco futbolari ohiari eta María Ostiz abeslariari (2011), Foru Gobernuak Madrilen duen ordezkari Salvador Estébanezi (2012), eta psikologo eta Madrilgo Komunitateko Adingabeen Defendatzaile ohi Javier Urrari (2013).

Foru Komunitateko Lehendakari Yolanda Barcinak banatuko du saria datorren astelehenean, hilak 15, Madrilgo Lázaro Galdiano fundazioaren auditorioan egingo den ekitaldi batean.

"El Mundo"-ren sortzaile eta zuzendari-laguntzaile ohia

Hidalgo iruñearra da, lau hamarraldi baino gehiagoko ibilbidea egin du kazetari, zutabegile, zinema-kritikari, nobelagile, saiakera-idazle eta filmetako gidoilari lanetan.

Haren kazetaritza-jarduera iritzi-arloan oinarritu da funtsean eta, bereziki, kulturarenean; hainbat argitalpen sortu eta zuzendu ditu, "El Mundo" egunkariaren barnean batez ere; egunkari horren sortzaile eta zuzendariaren laguntzaile izan zen zazpi urtez.

Zinemaren barnean, milaka kritika argitaratu ditu egunkari nahiz aldizkarietan; besteak beste, Berlanga, Saura, Fernán Gómez zinemagileei buruzko liburuak –gaur egun erreferentziazko obrak direnak–; hitzaldiak eta ikastaroak eman ditu Espainiako eta atzerriko unibertsitate eta erakundeetan; zuzendari gazteen proiektuetako tutore izan da; nazioarteko hainbat jaialditako epaimahaikide; eta zinemagile ospetsuek zuzendutako sei filmen gidoiak idatzi ditu: haietako batengatik, Gonzalo Suárezen "El portero", Egokitutako Gidoi Onenaren Sarirako izendatu zuten Goya Saritan.

Zinema eta nobela

Gainera, IX. Julio Alejandro Saria irabazi zuen argitaragabeko gidoi batengatik, Ana Díezekin batera idatzitakoa, Espainiako eta Latinoamerikako laurehun bat profesionalen artean. Zinemarekin duen harreman horretan, Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiako kide ere bada, eta baita European Film Academy-koa ere.

Idazle-lanetan, hogei liburu baino gehiago argitaratu ditu, eta beste askotariko gaietako hainbat taldetan parte hartu du. Sei nobela eta ipuin-liburu bat argitaratu ditu. Haren bi narraziok pantailarako egokitu dira eta beste bat antzerkira; horrez gain, Nobelako Logroñoko Lehen Saria lortu zuen "Lo que el aire mueve" obrarekin, eta haren zenbait kontakizun AEBetako unibertsitateetan aztertzen dira.

Gehien hedatutako bere nobeletako bat, "Días de agosto", Auritz-Burgueten inspiratutako irudizko lurralde batean gertatzen da. Udalerri horrekin haurtzarotik lotura estua du. Halaber, "Navarra" liburua idatzi du RBA-National Geographic-erako eta "Navarra. Una invitación al futuro", Nafarroako Gobernuak argitaratutakoa.

Horregatik guztiagatik, haren ibilbide profesional aipagarriagatik eta haren obran Nafarroak proiektatzen duen irudi onagatik, Nafarroako Gobernuari egokia iruditu zaio VI. Frantzisko Xabierkoaren Saria Manuel Hidalgori ematea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa