(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Iberdrolak Berako zentral hidroelektrikoa lagapen bidez eskuratzeko akordioa lortu dute ostirala, 2014.eko abenduak 5


Bidasoako ibai-espazioa hobetzeko eta arrain-fauna kontserbatzeko GURATRANS proiektu europarraren barnean sartzen da


Ezkerretik eskuinera: Izaga, Ryan, Eciolaza eta Pérez. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernua eta Iberdrola Renovables akordio batera iritsi dira Berako zentral hidroelektrikoa lagapen bidez eskuratzeko, Bidasoa ibaian, ibai-espazioa hobetzeko eta arrain-fauna kontserbatzeko helburuarekin, Uraren Zuzentarau Esparruak, Habitaten Zuzentarauak eta Uholdeen Zuzentarauak adierazitako printzipioei jarraiki. Akordioa honako hauek izenpetu dute: Nafarroako Gobernuko Ingurumen eta Uraren zuzendari nagusi Andrés Eciolazak, eta Iberdrolako ordezkari Roberto Izagak, iparraldeko Iberdrola Renovables negozioaren arduradunak, eta Eduardo Ryanek, Nafarroako Iberdrolako ordezkariak. Ur Zerbitzuko zuzendari César Pérezek ere parte hartu du ekitaldian.

Beste elementu batzuen artean presa txiki edo oztopo batez osatutako Berako zentrala, Iberdrolarena da, gaur egun erabili gabe zegoen eta GURATRANS Europako proiektuaren barnean elementu interesgarritzat jotzen zen, honako hau lortzeko xedearekin: aldeen arteko hurbilketa bat eginez, oztopo fisikoak kentzeko ahaleginean aurrera egitea ibaiaren jarraitutasuna eta bertako ekosistema hobetzeko.

Bidasoa eta haren ibaiadarren arteko lotura berrezarri

Iberdrolak Nafarroako Gobernuari egindako lagapenak esan nahi du, Ingurumen eta Uraren Zuzendari Nagusia azken hamabi urteotako lanaren lerroetako batean aurrera egitea: Bidasoa ibaiaren eta haren ibaiadarren arteko luzetarako lotura berrezartzea.

Zentrala osatzen duten elementu guztiek (presa txikia, ubidea eta makinen eraikina) "Bidasoa Ibaia" Garrantzi Komunitarioko Tokian dago; hura, Kontserbazioko Gune berezi izendatu zen iragan uztailean, 51/2014 Foru Dekretuaren bidez. Haren Kudeaketa Planaren helburu operatiboetako bat "uretako korridorean dauden oztopoak irazkortzea" da, eta aurreikusitako jardueren artean jasotzen da, Nafarroako Gobernua egiten ari den "Bidasoako arroan presak irazkortzeko eta eraisteko neurriekin jarraitzea".

Nafarroako Gobernuko Ondare Zerbitzuarekin datozen asteotan gauzatuko den akordio horren izenpetzea, duela urtebete jabeak (Iberdrola Renovables Energía) eta inguruko beste eragile batzuk hurbiltzeko eta inplikatzeko hasitako bitartekotza-prozesu baten emaitza da: elkarteak, udala, bai eta Kantabrikoko Konfederazio Hidrografikoa; horrekin batera, presa txikiak kentzeko aukeren gainean egindako prospekzioko azterketak egin izanaren emaitza da ere. Akordio horri esker, eta proiektuak dituen xede sozial eta ingurumenekoengatik, Iberdrola Renovables Energíak Nafarroako Gobernuari zentral txikiari lotutako finka euro bateko prezio sinbolikoan eskualdatzeko aukera eskaini zion, bai eta jabari publikotik at dauden instalazioak ere.

Izenpetze horrekin, beste etapa bat hasten da eta bertan eraisteko eta aztertzeko egikaritze-proiektuarekin amaitu behar da, erantsitako instalazioetarako aukerako beste erabilera batzuen gaitasun eta bideragarritasunari buruzkoa.

Jarduera Guratrans "Pirinioetako mendebaldeko mugaz gaindiko ibaietako kudeaketa integral eta parte-hartzailea" Europako proiektuan jasotako erreferentziazko esperientzien barnean dago. Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroa fundazioarekin (CRANA) batera, parte hartzen duen proiektuak honako xede hau du: mugaz eta eskualdez gaindiko kudeaketan aurrera egitea eta, hari esker, Araxes, Bidasoa, Leitzaran, Nivelle eta Urumea ibaietako baliabide hidrikoen koordinazio hobea eta kontrol handiagoa izan ahalko da; horrekin batera, toki-esparruan jardunbide egokien esperientziak sustatzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa