(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak erabiltzaile gorrei zeinu-mintzaira errazten dien bideo-interpretazioko sistema bat ezarri du asteartea, 2014.eko abenduak 9


Esperientzia pilotua Tuterako Reina Sofía ospitalean hasiko da, Nafarroako Pertsona Gorren Elkartearen eta CNSE fundazioaren laguntzarekin


Zapata, Ibarrola eta Díaz, hitzarmena izenpetzeko unean. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak zeinu-mintzarako bideo-interpretazioko sistema bat ezarriko du Tuterako Reina Sofía ospitalean, alde batetik, pertsona gorren informazio eta komunikaziorako aukera errazteko, eta bestetik, talde horrek osasun-arloan dituzten aukeren berdintasunaren alde egiteko.

Horretarako, gaur goizean Nafarroako Osasunbideko zuzendari-gerente Cristina Ibarrolak lankidetza-hitzarmen bat izenpetu du Komunikazioko Oztopoak Kentzeko CNSE fundazioaren lehendakari Concepción Díaz Robledo-rekin eta Nafarroako Pertsona Gorren Elkarteko lehendakari Jesús Zapatarekin.

Esperientzia pilotu bat da eta, hari esker, gorrak eta entzuleak diren pertsonak beraien artean komunikatu ahalko dira zeinu-mintzairako bideo-interpretearen bidez. Bi hilabetez iraungo du, eta tarte horretan arlo medikuan zer erabilera izan duen aztertuko da; epe hori amaitzen denean, Osasunbideko beste zentro batzuetara zabaldu edo ez ere aztertuko da.

SVisual izeneko plataforma halako ezaugarriak dituen gure herrialdeko lehena da, eta erabiltzaileei gorrak edo entzuleak diren beste pertsona batzuekin urrutiko komunikazioa denbora errealean izaten errazten die, aukeratzen duten komunikazioa-modalitatean.

Gorrak diren 14.500 pertsona daude Nafarroan

Nafarroan gorrak diren 14.500 pertsona bizi dira, haietatik 13.300ek 45 urte baino gehiago dituzte, eta kalkulatzen da % 46 analfabetoak edo beren ikasketak amaitu ez dituztela. Normalean, testu-mezuak erabiltzen dituzte komunikatzeko edo interprete baten mende geratzen dira. Azken hamarraldietako egoera sozio-kulturalean teknologia berriak sortu izanak aukera berriak sortu ditu komunikazio-oztopoak kentzeko eta talde horrek informazioa jasotzeko aukera handitzeko.

Alde horretatik, Komunikazioko Oztopoak Kentzeko CNSE fundazioak SVIsual izeneko bideo-interpretazioko zerbitzua abian jarri zuen 2009. urtean, erakunde publiko nahiz pribatuek herritarrei eskaintzen dizkieten telefono-zerbitzua eta aurrez aurreko zerbitzuak gorrak direnek ere erabiltzeko aukera bermatzeko. Horrenbestez, gorrak edo entzumen-ezintasuna duten pertsonak eta entzuleak diren pertsonak beraien artean komunika daitezke zeinu-mintzairaren bideo-interpretearen bidez, horretarako bideokonferentzia erabiliz

.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa