(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foruzaingo, Polizia Nazional eta Iruñeko Udaltzaingoaren plan berezia Eguberrietan ebasketak eta lapurretak izan ez daitezen asteartea, 2014.eko abenduak 9


Ia ehun bat agentek parte hartuko dute kaleetan eta merkataritza nahiz aisialdiko guneetan zaintza areagotzeko dispositiboan


pilaketak

Zaintza pertsonak pilatzen diren tokietan areagotuko da.

Polizia Nazionala, Foruzaingoa eta Iruñeko Udaltzaingoa elkarlanean ariko dira prebentziozko lau plan abian jartzeko datozen Eguberrietan. Lokaletan, etxebizitzetan eta haien eranskinetan ebasketak eta lapurretak ez izateko planak dira.

Horretarako, kale, merkataritza nahiz aisialdiko guneetako zaintza eta poliziaren presentzia areagotuko dute. Kanpaina abenduaren 10etik urtarrilaren 10era egingo da, eta hiru polizietako 93 agentek parte hartuko dute bertan.

Iruñeko alkate Enrique Mayak, Gobernuko ordezkari Carmen Albak eta Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilari Javier Morrásek aurkeztu dituzte gaur goizean poliziek prestatutako prebentziozko planen xehetasunak.

Horrenbestez, honako hau lortu nahi da: ebasketa eta lapurreten delinkuentzia prebenitzea; polizien arteko koordinazioa hobetzen duten jarduera-protokoloak finkatzea; poliziaren presentzia areagotzea eta bizilagun, merkatari eta segurtasun pribatuarekin informazioa trukatzea; eta herritarrek nahiz merkatariek duten sentipena hobetzea. Lau planek polizien ekintza-sorta bat deskribatzen dute delitu gehien egiten den zonalde, ordu-tarte eta asteko egunen arabera, eta baita haiek prebenitzeko neurriak abian jartzea ere.

Ebasketak prebenitzea

Saltokietako ebasketak prebenitzeko planak, ebasketako delitu eta falta gehien egiten den merkataritza-tokietan polizia gehiago izatea aurreikusten du, horretarako uniformea eta kaleko arropa jantzitako polizia asko jarriz, bai eta saltokietako arduradunekin nahiz segurtasun pribatuko langileekin komunikazio ona izatea ere.

Hogeita hamabi poliziek parte hartuko dute, guztira, Iruñeko kaleetan egingo den plan horretan.

Bestalde, aisialdiko lokalak, tabernak eta dantzalekuak dauden tokietan polizia gehiago jarriko da, asteburuetako gauetan bereziki; izan ere, une horietan gertatzen dira ebasketako delitu eta falta asko, jende asko dabilela baliatuz.

Hiru polizietako hamahiru agente kaleko arroparekin ibiliko dira delitu gehien gertatzen den tokietan.

Prebentzio-plana indarra erabiltzen den etxebizitzetako lapurretarako

Era honetako delituetan espezializatutako talde kriminal mugikor bat baino gehiago desegin bada ere aurten, Iruñeko polizia ezberdinek jarduten duten puntu nagusietako bat izaten jarraitzen du.

Hori dela-eta, polizia gehiago jarriko da, zuhurtzia handiarekin, delitu gehieneko tokietan; CNPren Poliziaren Esku Hartzeko Unitateak egindako geldikako kontrol-dispositiboak indartuko dira.

Hiru polizietako hamasei agente etxebizitzetako indarkeriazko lapurreten prebentziozko plan hori egikaritzeko ariko dira lanean buru-belarri.

Aldiz, lokaletan eta etxebizitza eranskinetan indarkeriazko lapurretak ez izateko prebentzio-dispositiboa, delitu-tipologia hori gehien dagoen hiriko tokietan patruilatzeak ugarituz bideratuko da, prebentzioa sustatuz eta geldikako kontrol-dispositiboak ezartzeko, era horretako lapurretak egiten ari diren ibilgailu nahiz pertsonak hautemate aldera. Guztira, hamasei polizia-agentek egikarituko dute Plan hori.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa