(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 45.570 euroko diru-laguntzak banatu ditu 2014an eskulangintzako enpresen artean osteguna, 2014.eko abenduak 11


Laguntza horiekin ekipamenduaren hobekuntza, prestakuntza eta beren produktuen sustapena bultzatu nahi dira


Eskulangintzako 56 enpresa ageri dira gaur egun Turismo eta Merkataritzako Zuzendari Nagusiko Erregistroan.

Nafarroako Gobernuko Turismo eta Merkataritzako Zuzendaritza Nagusiak, 2014. urtean, guztira 45.570 euro banatu ditu Nafarroako eskulangintzako enpresetarako diru-laguntzetan, bi deialdi publikotan banatuta: lehena, era honetako enpresen azpiegiturak eta ekipamendua hobetzeko, eta bigarrena, eskulangintzako produktuen merkataritza-sustapena bultzatzeko merkatuan, bai eta sektoreko enpresen prestakuntza espezializatua ere.

Azpiegiturak hobetzeko deialdia

28.000 euroko lehen deialdia era horretako enpresen azpiegiturak eta ekipamendua hobetzeko zen, 2013ko abenduaren 1aren eta 2014ko azaroaren 30aren artean egindako inbertsio-proiektuen bidez. Ekimen horrekin, Nafarroako eskulangintzako enpresen tailerrak nahiz ekipamenduak modernizatzen lagundu nahi da, beren lehiakortasuna areagotzen eta haien egiturak zein kudeaketa hobetzen.

Esta convocatoria ha concedido ayudas a tres de las cuatro solicitudes presentadas, por un importe global de 7.466,35 euros. Las tres subvenciones se han asignado a la segunda línea de ayudas referida a la adquisición, montaje e instalaciones de maquinaria y útiles.

La convocatoria exigía realizar una inversión mínima de 2.000 euros y concedía el 50% de la inversión realizada. Dos de los 3 solicitantes han obtenido el máximo de subvención, establecido en 3.000 euros.

Convocatoria para impulsar la promoción comercial y la formación

Deialdi horrek aurkeztutako lau eskaeretatik hiruri eman die laguntza, 7.466,35 euro guztira. Hiru diru-laguntzak laguntzen bigarren lerroari eman zaizkio, hau da, makina eta tresnen erosketa, muntaketa eta instalazioei buruzkoa dena.

Deialdiak gutxienez 2.000 euroko inbertsioa egitea eskatzen du eta egindako inbertsioaren % 50 ematen zuen. 3 eskatzaileetatik bik diru-laguntza handiena erdietsi dute: 3.000 euro.

Merkataritza eta prestakuntzaren sustapena bultzatzeko deialdia

Turismo eta Merkataritzako Zuzendaritza Nagusiak bigarren deialdi bat sustatu du honako helburu honekin: merkatuko eskulangintzako produktuen merkataritza-sustapeneko lanak bultzatzea, 2013ko irailaren 1etik 2014ko irailaren 30a bitarte egindako azoketan parte hartuz. Ekimen horrek ere sektoreko enpresen prestakuntza espezializatua sustatzen du. Eskulangintzako 16 enpresek jaso dituzte laguntzak kontzeptu horietarako, 38.104,90 euro guztira.

Deialdi horrek enpresa horien sustapeneko jarduera txikiagoa egiaztatu du 2014an, azoka gutxiagoetara doazela eta hurbilago dituztenetara 2013. urtearekin alderatuz; urte horretan 48.000 euroko laguntzak eman zitzaizkien 22 enpresei.

Azoketan parte hartzeko, izena emateko, espazioak alokatzeko, stand-a muntatzeko eta materiala garraiatzeko gastuen % 50 diruz lagundu da. Azokak atzerrian izan badira, eskulangintzako enpresa bakoitzeko pertsona baten bidaia eta ostatua finantzatu dira, gehienez ere 1.500 eurorekin azoka bakoitzeko, eta 5.800 eurorekin enpresa eta diruz lagun daitekeen aldi bakoitzeko. Kontzeptu horretan, 33.350,654 euroko laguntzak eman dira.

Zabalkundean, laguntzak eman dira katalogoak, liburuxkak eta antzeko materiala argitaratzeko, iragarkiak sartzeko publizitate, komunikazio eta informazioko hedabideetan, eta webguneak ezartzeko; diru-laguntza gastuaren % 50ekoa da, eta gehienez ere 2.000 eurokoa. Kontzeptu horretan, 4.531,76 euroko laguntzak eman dira.

Gainera, eskulangileek perfekzionatze profesional eta enpresa prestakuntzako ikastaroetan parte hartzeko, % 50eko diru-laguntza jaso dute; 222,50 euroko laguntzak izan dira, garrantzi gutxiko datua dena.

Nafarroako eskulangintzako enpresak

Eskulangintzako 56 enpresa ageri dira gaur egun Nafarroako Eskulangintzako Enpresen Erregistroan. Izen-ematea borondatezkoa eta doan da, nahiz eta bertan izena emanda izatea nahitaezkoa den diru-laguntzen deialdietan parte hartzeko.

Enpresa horien % 90 inguru pertsona bakar batek osatzen dute; eskulangilearen lanbidea jarduera profesional moduan egiten dute (autonomoen araubidean) enpresa-jarduera moduan egin beharrean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa