(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak higiezinak berrantolatzeko abiarazitako hirugarren fasea amaitu da urtean 164.000 euro aurreztuz

ostirala, 2014.eko abenduak 12


Barneko azken lekualdaketa ostiral honetan egin da Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bulegoetan eta, beraz, jendearentzako arretan ez du eraginik izango


enplegu-bulegoak

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko bulegoen irudi bat.

Nafarroako Enplegu Zerbitzua (NEZ) kudeatzeko barneko bulegoen lekualdaketarekin amaituko da ostiral honetan Foru Administrazioko higiezinak berrantolatzeko planaren hirugarren fasea. Hala, urtero 164.127 euro aurreztuko dira. 2010en ekintza horiek hasi zirenetik, lokaletako kostuak 2,6 milioi euroan jaistea lortu da.

Hirugarren faseko lekualdaketak 2013 eta 2014an egin dira, eta hamar bat lokal publikori eragin die. Azken aldaketak azaro eta abendu artean egin dira, eta Foru Administrazioko 321 langile mugiarazi dituzte.

Lehena, iragan hilabetean, Informatika eta Telekomunikazioetako Zuzendari Nagusiarena izan zen, haien unitateak Iruñeko Tomas Caballero parkeko Printzearen Gotorlekuan eta Burlatako Iturrondo industrialdean banatuta zeuden. Bertako langile guztiak (187) Sarrigurengo eraikinera pasa dira (Cabárceno kalea, 6), eta bertan dago TRACASA sozietate publikoa ere. Nafarroako Gobernuko NASUVINSA sozietate publikoaren higiezina alokairu-araubidean jarrita dago.

Hain zuzen, Nafarroako Gobernuarenak diren Printzearen Gotorlekuan libre geratutako lokalak Nafarroako Enplegu Zerbitzuak okupatu ditu (83 pertsona); zerbitzu horrek bulegoak Iruñeko Arcadio María Larraona kaleko 1. zenbakian zituen orain arte, alokairu-araubidean. Lekuz aldatutako unitateak barne-izaerakoak dira, ez daude jendearentzat zabalik. Aldaketak ez dio Yamaguchi Iruñeko Enplegu agentziari eragiten, Larraona kalean jarraitzen baitute jendeari arreta ematen.

Bestalde, abenduaren hasieran Karlos III. etorbideko 6. zenbakian zegoen Nafarroako Estatistika Zerbitzua (17 langile) Lizarra kaleko 7. zenbakian Gobernuak duen lokaleko solairu artera pasako da, alokairu-araubidean.

Azkenik, datozen asteotan, Lizarrako Enplegu Agentziako 6 langileak (Aralarko Mendilerroa plaza) Nafarroako Gobernuarena den Lizarrako epaitegien eraikineko 2. solairura pasako dira (Gallarda kalea, 2).

Hirugarren faseko beste zenbait aldaketa

Aldaketa horiez gain, hirugarren fase honetan zenbait alokairu desagertzea eragin duten kokapen berri horiek honako hauek izan dira:

- Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren Prestazio Sozialen Zerbitzua, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Elkarte, Fundazio eta Elkargo Profesionalen Negoziatua, biak ala biak alokairu-araubidean Iruñeko Erletokieta kalea, 2A behean zeuden, eta Navarrería kaleko 39. zenbakian (INAP) dagoen eraikineko lehen solairuko zati batera pasa ziren hurrenez hurren eta Karlos III. etorbideko 2. zenbakiko eraikineko lehen solairura, lokalaren alokairua eta komunitateko gastuak desagertuz.

- Langileak Kudeatzeko Zerbitzuaren Sustapen eta Aldi Baterako Kontratazio Atala eta Gizarte Prestazioen Zerbitzuko Osasun Laguntzako Atala, biak ere Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusikoak, Lizarra kaleko 7. zenbakian zeuden, solairu artean, eta handik Navarrería kaleko 39.ean dagoen eraikineko lehen solairura pasa dira. Hala, espazio bera partekatuko dute Gizarte Prestazioen Zerbitzuarekin eta lokala libre utzi dute bertan Estatistika Zerbitzua jar dadin.

- Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako Departamentuko Arkeologia Zerbitzua Kale Nagusiko 75. zenbakian, beheko lokal batean zegoen, alokairu-araubidean, eta Navarrería kaleko 39. zenbakiko eraikinera pasa da, bertan baitago Departamentuko zati handiena.

- Printzea Gotorlekuko eraikinaren bigarren solairuan dagoen Antolaketa eta Modernizazio Zerbitzua Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren eskuetan geratu da, haren lokaletan kokatu da, Navarrería kaleko 39. zenbakian.

Bulegoen sakabanatzea nabarmen murriztu eta alokairuak desagertzeaz gain, administrazioko erabilerarako azalera 1.602,97 m2-an murriztea lortu da.

Hirugarren fase hori Nafarroako Gobernuak 2010ean bere lokalak berrantolatzeko egindako plan orokor baten barnean sartzen da, Foru Administrazioaren kostuak gutxitzeko asmoz. Hiru faseetan egindako ekintzen bidez, 2.688.169 euro aurreztu dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa