(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak tresna bat prestatu du ikasleen balioen garapen-maila neurtzeko ostirala, 2014.eko abenduak 12


Irakasle eta familien eskura dagoen agiriak bizikidetza, ikasketa, ongizate pertsonal eta familiarra eta konpromiso sozialari laguntzen dien balioak aztertzen ditu


Transcripción textual del video

Hezkuntza Departamentuak adierazle-sistema bat jarri du Nafarroako irakasle eta familien esku. Hari esker, Lehen Hezkuntzako (6-12 urte) ikasleen artean balio eta ohitura onen garapen-maila ebaluatu ahalko da, haiek hobetu eta perfekzionatzeko asmoz.

Agiriak eskola-bizikidetza, lana eta ikasketa, ongizate pertsonal eta familiarra eta konpromiso soziala sustatzen dituzten jokabideak aztertzen ditu.

Ikasleak gelan

Haurrak ikasgelan.

Hezkuntza Departamentuak adierazle-sistema bat jarri du Nafarroako irakasle eta familien esku. Hari esker, Lehen Hezkuntzako (6-12 urte) ikasleen artean balio eta ohitura onen garapen-maila ebaluatu ahalko da, haiek hobetu eta perfekzionatzeko asmoz.

Agiriak eskola-bizikidetza, lana eta ikasketa, ongizate pertsonal eta familiarra eta konpromiso soziala sustatzen dituzten jokabideak aztertzen ditu, eta ostiral aurkeztu dute Hezkuntzako kontseilari José Iribasek, Ebaluazio Ataleko buru Ángel Sanzek eta José Antonio Marina filosofo, pedagogo eta idazleak elkarrekin emandako prentsaurrekoan. Marinak, hain zuzen, balioetan oinarritutako hezkuntzari buruzko hitzaldia eskainiko du gaur arratsaldean, Iruñean.

Jendearentzat zabalik izango den ekitaldia 17:30ean hasiko da Iruñeko Planetarioan, eta bertan adierazleen sistema aurkeztuko da. Sistema horren helburua, irakasle nahiz familientzako erreferentzia "erabilgarri" bihurtzea da, adingabekoak balioetan oinarritutako heziketa izan dezaten.

Hezkuntzako txosten batzuek agerian utzi dute balio horiek lantzea zer garrantzitsua den, eta haien artean daude: errespetua, iraunkortasuna eta gainditzeko ahalegina, etsipenari aurre egitea, eskuzabaltasuna eta konpromisoa. Iribas kontseilaria PISA 201 txostenaz aritu da, eta txosten horretako emaitzek agerian utzi dute ikasketei gehiago eta gutxiago ekiten dieten ikasle nafarren arteko 60 puntu inguruko aldea.

Bestalde, José Antonio Marinak tresnak duen izaera "berritzailea eta apartekoa" azpimarratu du, adierazleak "funts teoriko oso indartsuan" oinarritzen direla esatean, eta "hezkuntza-gaietan orain egiten ari den ikerketa onena" jasotzen du. "Nafarroa abangoardian dago oso" hezkuntza-gaietan, ikasketa errazteko nahiz arazo sozialak eta jokabide-arazoak prebenitzeko, ziurtatu du.

Hezkuntza Departamentuak material osagarria jarriko du ikastetxeen esku agiri hori garatu eta aplikatzeko 2014-2015 ikasturtean.

Ohitura- eta balio-motak

Ohiturak eta balioak lau kategoriatan banatzen ditu agiriak, eta haietako bakoitzaren garapen-maila bost mailaren baitan finkatzen du (gutxienekoa, txikia, ertaina, ertain-handia eta handi-egokia).

Bizikidetza eta eskola-bizitza errazteko jokabideen artean, pertsonekiko eta arauekiko errespetua aipatzen dira, objektuak eta ingurunea zaintzea (ikastetxeko altzariak, norberaren eta ikaskideen materialak, ingurumena…) eta ikastetxeko ikaskide, irakasle eta langileekiko adeitasun eta enpatia, oro har.

Lana eta ikasketa errazten diren balioen barnean, honako hauek zerrendatzen dira: antolaketa eta plangintza (erabil daitekeen denboraren, zereginen eta materialen banaketa egokia), interesa eta arreta (helmugak jartzeko gaitasuna eta haiek lortzeko baliabideen gainean hausnartzea…), jarraitutasuna, iraunkortasuna eta erantzukizuna.

Ongizate pertsonala eta familiarra errazteko gaitasunei buruzko epigrafean, autoestimua eta nork bere buruan duen segurtasuna sartzen dira, besteenganako konfiantza, oreka emozionala eta autokontrola.

Azkenik, pertsonekiko eta gizartearekiko konpromisoa errazteko ohituren artean, ondorengoak zehazten dira: elkartasuna, eskuzabaltasuna eta altruismoa (gainerakoei lagundu eta haiek zaintzea); lankidetza, laguntza eta gizarte-konpromisoa (guztion onura lortzeko laguntza ematea); proaktibitatea eta baikortasuna (ekimena hartzeko prest izatea eta ustekabekoei aurre egin eta haiek gainditzeko), eta justiziarako prestutasuna.

Irakasle eta familientzako aurkezpena

Agiria irakasleei eta familiei aurkezteko, Hezkuntza Departamentuak balioetan oinarritutako Hezkuntzari buruzko jardunaldi bat antolatu du jende guztiarentzat, 17:30ean, Iruñeko Planetarioan.

Ekitaldian José Antonio Marina filosofo, pedagogo eta idazleak "Balioetan oinarrituta heztea: gizartea, familia eta eskola" izeneko hitzaldia eskainiko du. Jarraian, adierazle-sistema aurkeztuko da eta, jarraian, mahai-inguru bat egingo; bertan, ikastetxeetako ordezkariek eta ikasgeletan eta familietan balioak sustatzen lan egiten duten ekimenek beren jardueraren berri emango dute.

Mahai-inguru horretan parte hartuko dute Faltzesko Doña Álvara Álvarez ikastetxe publikoko María José Cortések, eta hark "Irakaskuntza-Zerbitzu Solidarioa" programari buruz hitz egingo du; Iruñeko Santo Tomás-Dominicas ikastetxeko orientatzaile Puri Induráinek "Heziketa Arduratsua" ekimena azalduko du; Magaly Marrodán ama eta prestatzailea, berriz, Familia Eskolak programaren gainean ariko da.

Aurrez, goizean, lan-saio bat egin da Hezkuntza Departamentuko teknikariekin balioetan oinarritutako hezkuntzari buruz ere. Saio horretan, José Antonio Marinak hezkuntzan balio nahiz ohiturek zer garrantzi duten adierazteko hitzaldi bat eman du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa