(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lekarozko “Palacio de Arozteguía” turismo-eremua PSIS gisa izapidetzea baimendu da

asteartea, 2014.eko abenduak 16


Lurraldearen Antolamendurako Batzordeak ere PSISen aldaketa onartu du Galar Zendean industrialde bat jartzeko


LABen bilkura bat

Lurralde Antolamendurako Batzordearen bilkura bateko artxiboko argazkia.

Lurralde Antolamendurako Batzordeak Palacio de Arozteguía SLk sustatutako turismo, hotel, aisialdi eta kiroletako eremua PSIS gisa izapidetzearen aldeko txostenaren berri eman du gaur goizean. PSISen aldaketa onartu da ere, Galar Zendean industrialde bat jartzeko.

Lehenengo kasuan, planak hotel, kirol eta etxebizitzetarako eremu bat proposatzen du. Oso espezializatutako eskaintza bat hartzen du barnean, hotel-bainuetxe-spa batekin (135 logelarekin eta ekitaldiak antolatzeko espazioarekin), jatetxe bat, bederatzi zulotako golf-zelai bat, golf eta lorezaintzako eskolak, Lekarozko Palacio de Arozteguíaren ingurunean (Baztan ibarra), 45 hektareako gune batean.

Proiektuko printzipio orientatzaileak honako hauek dira: diseinuaren kalitatea, ingurumenarekiko eta kultur ingurunearekiko errespetua, bai eta tokiko elkarrekintzak sustatzea ere. Jarduteko sei ardatz estrategikoren baitan antolatzen da: turismoa, natura, kirola, osasuna, aisialdia eta kultura. Turismoari dagokionez, proiektuak Baztan eta Nafarroak duen erakargarritasuna bultzatu nahi du jadanik badiren erakargarritasun guztientzako osagarria izan dadin.

Galar Zendeako industrialdeko PSISen aldaketa

Bestalde, Galar Zendeako PSIS aldatzearen xedea Comarca-2 industrialdeko partzelak berriz antolatzea da, egungo eremuaren barnean, industrialdeko enpresa-jardueren hazkundea errazteko eta haiek ezarri nahiz finkatzeko aukerak erraztuz.

Helburu horiek lortzeko, aldaketaren alderdi erabakigarriak ondorengoak izan dira: erabilerak dagoen eskaerari egokitzea, aprobetxamendu eta gune berde publikoen azalerei eustea eta existitzen den industrialdeko antolamendu-irizpideak errespetatzea.

Aldaketak PSISen 1, 11, 15, 16, 17 eta 18 etxadietako partzeletan jardutea planteatzen du, honako aldaketa hauek proposatuz:

a) 11.1 partzelari itsatsita, 8. eta 11. etxadien artean dagoen berdegunean, industria-erabilerako partzela berri bat proposatzen da, 11.0 izenekoa, 11. etxadia zabaltzen uzten duena.

b) P-1.1 eta P-1.2 partzeletako erabilera balio anitza 16 lorategi, industriako partzelara pasatzen da, eta haiek industria-erabilerako partzela bihurtzen dira.

c) Industria, lorategiko erabilerako 18. partzela bi industria-partzelatan bihurtzen da, 9.6 eta 9.7, 9. etxadiko gainerako partzelek dituzten antzeko ezaugarriekin

d) 16. eta 17. partzeletako plantako okupazioa zabaltzen da eta, 12.1arekin batera, partzela horietan aparkalekuetarako azalera mugatzen da.

e) 15.4.4 partzelako gehieneko okupazioa eta eraikigarritasuna handitzen da, hura guztia behe-solairura pasatuz, eta bertako lerrokatzeak aldatzen dira, haiek zabalduz; hala, eraikigarritasun berria gauzatzeko malgutasuna handiagoa izango da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa