(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak enpresen I+G sustatuko du 8 milioi inguruko diru-laguntzak emanez asteazkena, 2014.eko abenduak 17


ETEei lagunduko zaie bereziki, eta beren proiektuen kostuen % 50erainoko laguntza jaso ahalko dute


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 2015ean 7,8 milioi euro erabiliko du Nafarroako enpresen I+G sustatu eta pizteko, ETEetan bereziki, beren lehiakortasuna areagotzeko asmoz eta, hala, aberastasuna eta kalitatezko enplegua sortzeko.

Laguntza-programa honen xehetasunen berri gaur izan du Gobernuak bere ohiko bilkuran, eta programa horrekin Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Akordioan jasotako neurri ekonomikoak abian jartzen dira. Akordio hori iragan urrian sinatu zen eragile sozial adierazgarrienekin.

7,8 milioietako laguntza horrek orokorrean 24 milioi euroko inbertsioa ekarriko duela kalkulatzen da (inbertsio pribatua + laguntza publikoak), Europar Batasunaren arauak betez. Arau horiek eskualdeei gomendatzen diete berrikuntzarako beren laguntzak honako era honetan antola ditzatela: diruz laguntzen den euro bateko inbertsio pribatuko 2 euro sortzea.

Ikertzaileak.

Nafarroako Gobernuak 2015ean 7,8 milioi euro erabiliko du Nafarroako enpresen I+G sustatu eta pizteko, ETEetan bereziki, beren lehiakortasuna areagotzeko asmoz eta, hala, aberastasuna eta kalitatezko enplegua sortzeko.

Laguntza-programa honen xehetasunen berri gaur izan du Gobernuak bere ohiko bilkuran, eta programa horrekin Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Akordioan jasotako neurri ekonomikoak abian jartzen dira. Akordio hori iragan urrian sinatu zen eragile sozial adierazgarrienekin.

7,8 milioietako laguntza horrek orokorrean 24 milioi euroko inbertsioa ekarriko duela kalkulatzen da (inbertsio pribatua + laguntza publikoak), Europar Batasunaren arauak betez. Arau horiek eskualdeei gomendatzen diete berrikuntzarako beren laguntzak honako era honetan antola ditzatela: diruz laguntzen den euro bateko inbertsio pribatuko 2 euro sortzea. Programa Eskualde Garapeneko Europako Funtsak kofinantzatuko du % 50ean, Nafarroako 2014-2020 aldirako EGEF Programa Eragilearen bidez.

ETEek I+Gean egindako inbertsioetarako laguntzak % 50eraino handitu dira

Berrikuntza garrantzitsuena aurreko deialdiekin alderatuz, laguntzen gehieneko portzentajea handitu izana da: ETEetan % 30etik % 50era igo da, eta enpresa handietan, % 10etik % 25era. Horrenbestez, ETEek lortuko dute laguntzen bolumen handiena, haietan pilatzen baita enpleguaren zati handiena eta bertan baitago berrikuntzarako behar handiena.

Deialdiko beste berrikuntzetako bat laguntzak emateko prozesua da, lehiaketa bidezkoa izango dena; hau da, aurkeztutako proiektuen alderaketa bat egingo da lehentasun-ordena bat ezartzeko, ondorengo irizpideen arabera: garrantzi teknologikoa, berrikuntza-maila, memoriaren kalitatea eta kokapena Nafarroako sektore estrategikoetan (espezializazio adimenduna): energia berriztagarriak, nekazaritzako elikagaiak, biomedikuntza eta industria-teknologia.

Azterketa horren ondoren, laguntzen portzentajea enpresaren tamainak erabakiko du: handia, % 10; ertaina, % 20; txikia, % 25; eta mikroenpresa, % 30. Portzentaje hori igoko da enpresen arteko lankidetza sustatzen duten I+Geko proiektuetarako (% 5-15); I+Garen zati bat unibertsitate edo teknologia-zentroekin kontratatzen dituztenentzat (% 5-15); gizon eta emakumeen arteko presentzia orekatua dutenentzat (% 2); eta ezinduak diren langileak dituztenentzat (% 1-3).

Gehienez ere 250.000 euro jaso ahalko da, eta laguntzak proiektu bat baino gehiagorako eskatu ahal izango dira. Proiektuan zuzenean lanean ari diren langileen gastuak ordaintzeko erabiliko da, materialak ordaintzeko (lehengaiak eta beste hornidura batzuk), ekipoak eta patenteak amortizatzeko, bai eta unibertsitate, teknologia-zentro eta beste enpresa batzuekin dauden kanpoko lankidetzetarako.

Deialdia NAOean argitaratuko da abenduan, eta data horretatik aurrera, enpresek hilabete izango dute beren eskaerak aurkezteko. Telematikoki egin beharko dute nahitaez, Nafarroako Gobernuko Interneteko atariko zerbitzu-katalogoari dagokion fitxaren bitartez (www.navarra.es).

32 milioiko diru-laguntzak eman dira legealdi honetan berrikuntzarako

Laguntza hauekin, Nafarroako Gobernuak enpresen I+G sustatzeko eta haien lehiakortasuna handitzeko egiten ari den apustuari jarraipena ematen dio. Enpresen jarduera berritzaileari laguntza ematea da kontua eta, krisia izan arren, laguntza horri eutsi zaio azken urteotan. Hala, 2012. urtean, atzeraldiaren urte txarrena, Nafarroan 350 milioi euro inbertitu zen I+Gean , eta ia 5.000 lagun zeuden alor horretan lanean.

Gogoratu behar da, legealdi honetan, 32 milioi eurotik gorako laguntzak banatu direla enpresako 565 proiektutan. Gainera, Gobernuak 2015-2017 aldian industrializazio-arloko jarduera-programarako erabiliko duen 226 milioi eurotatik, ia heren bat berrikuntzarako izango da.

Datu horiek adierazten dute Nafarroa I+Gean gehien inbertitzen duen bigarren komunitatea dela, Madrilen atzetik, lankidetza publiko-pribatuari esker.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa