(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak auzi-errekurtso bat aurkeztuko du Gipuzkoako errepideen seinaleengatik
asteazkena, 2014.eko abenduak 17


Foru Komunitateko ezkutua duten eta foru-lurraldeko turismoko tokiak iragartzen dituen kartelak kentzea eskatuko du kautelazko neurri modura


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtso bat jartzea erabaki du gaurko bilkuran, Nafarroako ezkutua eta Foru Komunitateko tokiak dituen errepideak seinaleztatzeko kartelak jartzeagatik.

Gobernuak EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkeztuko du errekurtsoa, eta auzitegiari kautelazko neurri moduan eskatuko dio, gaia argitzen den bitartean, aipatutako seinaleak ken edo estal ditzatela.

Gobernuak gogoratu du azaroaren 26an jakin zuela Gipuzkoako errepideetako seinaleetan Nafarroako ezkutua azaltzen zela beste lurralde batzuetakoekin batera, eta haietan guztietan "Euskal Herria-Basque Country" irakur zitekeela. Gainera, AP-15eko taula batean foru-lurraldeko turismoko erakargarritasun batzuk iragartzen dira, Plazaolako bidea, Aralar eta Iruñeko zitadela, esate baterako. Jarduera horiek aldundi horrek Udalbiltzarekin izenpetutako hitzarmenaren barnean sartzen dira.

Nafarroako Gobernuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtso bat jartzea erabaki du gaurko bilkuran, Nafarroako ezkutua eta Foru Komunitateko tokiak dituen errepideak seinaleztatzeko kartelak jartzeagatik.

Gobernuak EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkeztuko du errekurtsoa, eta auzitegiari kautelazko neurri moduan eskatuko dio, gaia argitzen den bitartean, aipatutako seinaleak ken edo estal ditzatela

Gobernuak gogoratu du azaroaren 26an jakin zuela Gipuzkoako errepideetako seinaleetan Nafarroako ezkutua azaltzen zela beste lurralde batzuetakoekin batera, eta haietan guztietan "Euskal Herria-Basque Country" irakur zitekeela. Gainera, AP-15eko taula batean foru-lurraldeko turismoko erakargarritasun batzuk iragartzen dira, Plazaolako bidea, Aralar eta Iruñeko zitadela, esate baterako. Jarduera horiek aldundi horrek Udalbiltzarekin izenpetutako hitzarmenaren barnean sartzen dira.

Gobernuko erabakian adierazten denez, jarduera horiek "Nafarroako identitateari ez diote kasurik egiten, Foru Eraentza Birrezarri eta Hobeagotzeko 13/1982 Lege Organikoak aitortutakoa, beren erakundeen eskumenak ez dituzte ezagutzen eta konstituzioarekiko leialtasun-printzipioari huts egiten diote". Gainera, Estatuak errepideen seinaleztapenean dituen eskumenak urratzen dituztela uste du.

Alde horretatik, gogorarazi du Konstituzio Auzitegiak 94/1985 epaian jadanik legez kanpokotzat jo zuela Eusko Jaurlaritzak Nafarroako ezkutua erabili izana.

Horregatik guztiagatik, Nafarroako Gobernuaren iritziz, seinaleak "legez kanpokoak eta konstituzioaren aurkakoak dira", eta Nafarroaren errealitate instituzional eta foru-araubidean eskua sartzen dela uste du; hori ikusirik, era jurisdikzionalean erreakzionatzea erabaki du jardueren aurka eginez dagokion administrazio-auziaren bidez.

Gainera, kautelazko neurri modura, jarritako seinaleak kentzeko edo estaltzeko eskatzen du, AP-15ean jarritakoa bereziki, bertan Nafarroako tokiak iragartzen baitira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa