(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Elkarrizketa Sozialerako Kontseilua osatu da ostirala, 2014.eko abenduak 19


Gobernuak eta eragile ekonomiko nahiz sozial adierazgarrienek osatutako organo horrek, hitzarmen soziala kohesio- eta aurrerabide-faktore moduan instituzionalizatzen du


Bilkura

Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluaren bilkura, Yolanda Barcina buru dela. ( irudia handitu )

Nafarroako Elkarrizketa Sozialerako Kontseilua osatu zen atzo arratsaldean. Kontseilu hori, Foru Komunitateko eragile ekonomiko nahiz sozial adierazgarrienen eta Administrazioaren arteko elkargune, partaidetza eta negoziatzeko organo hirukoitza da.

Elkarrizketa Sozialerako Kontseilua organo instituzional egonkorra da, Foru Komunitateko Administrazioaren barnean langile- nahiz enpresari-taldeari dagokien interes orokorrak, komunak, sektorialak eta sektoreen artekoak sustatu eta babesteko. Bertan garrantzi berezia izango du honako hauen negoziazio eta hitzarmenari buruzko guztiak: arlo ekonomiko eta sozialak, lan arloak eta gizartearen bizi-kalitateari eragiten dioten interes orokorreko gai guztiak.

Atzoko bilkurarekin 22/2014 Foru Legea, azaroaren 12koa, betetzen da; haren bidez, Nafarroako Parlamentuak kontseilu hori sortzea adostu zuen, eta hura osatzeko hilabeteko epea finkatu.

Kontseilua honako hauek osatzen dute: Nafarroako Gobernuko Lehendakari Yolanda Barcina eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilari Lourdes Goicoechea dira Administrazioaren ordezkariak. José Antonio Sarria lehendakaria izan da Nafarroako Enpresarien Konfederazioko ordezkaria, eta sindikatu adierazgarrienen aldetik, Nafarroako UGT eta CCOO sindikatuetako idazkari nagusi Javier Lecumberri eta Raúl Villar. Nafarroako Lehendakaria da kontseiluaren lehendakaria, eta bozkarik gabeko idazkari-lanak, berriz, Lan Zerbitzuko zuzendari Javier Zubicoak egingo ditu.

Bere batzordeen bidezko Kontseiluaren funtzionamendua

Elkarrizketa Sozialerako Kontseilua bildu egingo da lehendakariak hala eskatuta, eta bertan Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluko Batzorde Iraunkorrak aurrez aho batez adostutako gaiak aztertuko dira. Tarteko organo horri dagokio, Nafarroako elkarrizketa sozialari lotutako gaiei buruzko proposamenak igortzea, kontseiluaren beraren funtzionamendua edo Foru Komunitaterako garrantzitsua den beste edozer gai. Nafarroako Gobernuko bi ordezkari izango ditu eta erakunde parte-hartzaile bakoitzetik, beste bi.

Gai zehatzak jarraitzeko, batzorde bereziak sortzeko aukera dago. Zehazki, hiru sortzea onartu da:

Lan Harremanetan eta Negoziazio Kolektiboan Espezializatutako Batzordeak negoziazio kolektiboa bultzatuko du lan-baldintzen aurrerapena arautu eta bermatzeko tresna moduan. Batzorde horrek Nafarroako hitzarmen kolektiboak era ordenatu nahiz sistematikoan adierazi eta publiko egin nahi ditu. Nafarroako Lan Epaitegia sustatuko du gainera, gatazkak konpontzeko espazioa izan dadin.

Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Akordioaren Jarraipena egiteko Batzorde Espezializatuak, iragan urrian Nafarroako Gobernuak eta eragile sozial adierazgarrienek sinatutako akordioaren betearazpena ebaluatuko du. Bertan, Gobernuak ondorengo konpromisoa hartzen du: hurrengo hiru urteetan 545,5 milioi euro erabiltzea enplegu-politika abian jartzeko eta ekonomia nahiz industria bizkortzeko neurriak hartzeko.

Mendekotasun Sektoreko Lanbide Egiaztapenean Espezializatutako Batzordeak talde horretako langileen lan-egoera ebaluatuko du; haiek, legez, laneko egiaztapen bat izan behar dute 2016. urtetik aurrera beren funtzioak betetzeko. 2010. urtetik, Nafarroako Gobernuak 1,353 langile egiaztatu ditu dagoeneko, eta, hala, Nafarroa sektoreko langileen kualifikazioa aurreratuen duen komunitateetako bat bihurtu da. Batzorde bereziak neurri zehatzak finkatuko ditu egiaztapena 2015ean talde guztira zabal dadin.

Azkenik, Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluak Nafarroako Gobernuari parlamentuko izapidea has dezan agindu dio Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Akordioan jasotako neurriek 2015eko aurrekontutik dirua jaso dezaten. Gainera, agiria onartu da eta, bertan, neurri bakoitza, aurrekontu-zuzkidura eta ebaluazio-adierazleak adierazten dira.

Akordio horren neurrietako bat kontseilua bera sortzea da, eta haren gainean onartutako legeak (Nafarroako Parlamentuak onartu zuen azaroaren 6an) aurrekontu-esleipen bat diru-laguntza izendun moduan finkatzen du, 2015erako 900.000 eurokoa dena. Aurrekontu horren helburua enpresa eta sindikatuetako erakundeek Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluaren eta beste zenbait organo instituzionalen barnean egindako jarduera instituzionala ordaintzea da.

Bestalde, izendun partidarako beharrezko aurrekontuko aldaketak Parlamentura bidaliko dira han onar daitezen: hala, erabilgarri dagoen azken zenbatekoak ez du ekarriko Kontseilua osatutako erakundeek azken urteotan jasotako kopurua handitzea. Alde horretatik, gogora ekarri behar da, erakunde horiek 2015erako kalkulatutako azken zenbatekoa 2014koa baino % 4 txikiagoa izango dela.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa