(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak eta Pirinio Atlantikoek Belagua inguruan errepideak garbitzeko beste protokolo bat sinatu dute ostirala, 2014.eko abenduak 19


Akordioa gaur goizean gauzatu dute Sustapen kontseilariak eta Kontseilu Orokorreko lehendakariak


Elurra kentzeko makina

Elurra kentzeko makina.

Nafarroako Gobernuak eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak errepideak garbitzeko beren zerbitzuak koordinatuko dituzte NA-137 errepidean eta dagokion zati frantsesean, 132. departamenduan, Belagua-Pierre Saint Martin zatian. Akordioa gaur goizean sinatu dute Sustapen kontseilari Luis Zarraluquik eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko lehendakari Georges Labazee-k; bi erakundeetako hainbat ordezkari izan da ekitaldi horretan.

52 kilometro luzeko bidea da, eta haietatik 26 kilometro Izaba eta Nafarroako muga artekoak dira, eta beste 26 Pirinio Atlantikoetako 132. departamenduko errepideari dagozkio, Arette eta muga artean. El Ferial eta La Contienda (Nafarroa) eta La Pierre Saint Martin (Frantzia) eski-pistetara sartzeko (eskiatzaile asko izaten dira bertan) errepidea garbitzeko elkarlanean aritzea da kontua, horretarako elurra kentzeko makinak eta makina turbo fresadoreak erabiliz,

Nafarroako Gobernuak dituen elurra kentzeko ekipoek Erronkarin eta Izaban izango dute beren operazio-basea, nahiz eta base gehigarri bat izango den elurretako bi turbo fresadoreekin 47,440 kilometroan, Juan Vitoren bentan. NA-137 bide-zatian ariko dira lanean 33,480 kilometroaren (Izaba) eta mugaren artean (58,990 kilometroa); Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorraren ekipoak ez badaude, lurralde frantseseko garbiketa lanaz ere arduratuko dira Arette-ko pistetaraino, kanpainaren azken fasean.

Bestalde, Frantzia aldeko elurra kentzeko ekipoak Arette-n izango dute beren basea, La Pierre de Saint-Martín eski-estazioan, eta bide horretako zati frantsesean ariko dira lanean. Ekipo frantsesak, Nafarroako Gobernukoen laguntzarekin, baterako garbiketa-lanak egingo dituzte mugatik (58,99 kilometroa) «El Ferial»-eraino (54,5 kilometroa), eta egoerek hori egiten uzten dutenean.

Eguneroko mobilizazioa

Elurra kentzeko makinak egunero mugituko dira 07:00etatik 19:00ak arte. Protokolo horren arduradunek, errepidea zer egoeratan dagoen elkarrekin ebaluatuko dute egunero eta errepideak irekitzeko baldintzak erabakiko dute ere.

Errepidea zer egoeratan uzten den, horri buruzko informazioa, Errepideak Kontserbatzeko Kontrol Zentroari igorriko zaio, eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko errepideak kontserbatzeko zentroari. Nolanahi ere, meteorologia-baldintzek edo errepidearen egoerak bi ordezkarien arteko harreman pertsonala eragotziko balute, haien arteko informazioa eta koordinazioa telefonoz egin ahalko da.

Eguneko meteorologia-baldintzak oso txarrak direla-eta, Nafarroako Gobernuaren eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorraren neguko bidezaintza-ekipoek errepidea irekita ezin badute utzi, zirkulazioaren segurtasun-baldintzak ezin bermatuz, errepidea erabat edo zati batean itxiko da.

Nafarroako Gobernuak. Errepideak Kontserbatzeko Kontrol Zentroaren bidez, Paueko Errepide Zentroari jakinaraziko dio posta elektronikoz, NA-137 errepidea zer egoeratan dagoen Izaba eta muga artean (Nafarroa). Informazio hori egunero igorriko da 08:00etan, eta beti eguneratuko da, baldin eta errepidetik pasatzeko egoerak aldatzen badira. Halaber, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak, Paueko Errepide Zentroaren bidez, Errepideak Kontserbatzeko Kontrol Zentroari lurralde frantseseko errepidearen egoeraren berri emango du posta elektronikoz, muga eta Arette / La Pierre Saint-Martín eski-estazioaren artean.

Nafarroako Gobernuak, Izaban, NA-137ko 33,550 kilometro-puntuan jarritako informazioa aldagarriaren taula erabiliz, errepidearen egoerari buruzko informazio eguneratua izateko konpromisoa hartzen du, Nafarroan nahiz Frantziako lurraldean (Arette / La Pierre de Saint-Martín eski-estazioraino). Gainera, Nafarroako Gobernuak informazio hori bere web-orriaren bidez emango du, eta bertan azaltzen da errepideen egoera.

Neguko Bidezaintza protokoloa 2014ko n 21ean sartu zen indarrean, eta 2015eko apirilaren 30era arte luzatuko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa