(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

17 dokumentalek lehiatuko dute Punto de Vista jaialdian astelehena, 2014.eko abenduak 22


Orain arte proposamen berritzaileenak jasotzen zituen "La Región Central" atala izen hori bera hartzen duen Atal Ofizialen sartu da


Jaialdiko IX. Edizioko irudia, uharteei buruzkoa.

14 herrialdeetako bederatzi film luzek eta zortzi film laburrek osatuko dute Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren bederatzigarren edizioko Atal Ofiziala. Jaialdi hori Nafarroako Gobernuak antolatzen du Baluarte fundazioaren laguntzarekin. Jaialdiko aurtengo edizioa 2015eko otsailaren 10etik 15era egingo da, Iruñean.

Bertan, "La Región Central" atala Sail Ofizialean sartu da izen horrekin berarekin. Orain arte "La Región Central"-aren barnean jaialdiko proposamen berritzaile eta erradikalenak sartzen ziren.

Región Centrala izena Michael Snow kanadiarraren film esperimental batetik hartu zen, eta izen hori duen atala, lehiaketako film esperimentalenei lekua ematen zien behin-behineko atal modura sortu zen.

Carlos Muguiro eta Josetxo Cerdánen zuzendaritza artistikoaren gidaritzapean jadanik egindako zortzi edizioetan, La Región Centralen lana eta funtzioa Atal Ofizialean bertan ikusi ahal izango da; proposamen berri eta berritzaileenek ere jaialdiko atal horretan bere lekua izango dute, beraz.

La Región Central Atal Ofizialean sartuta, Jaialdiak azpimarratu nahi du atal paralelo baten beharra dagoeneko estalita geratu dela denboran, eta La Región Centralen barnean izan daitekeen proposamen oro beren balio osoarekin eta apustu irmoarekin sartuko dira Punto de Vistaren atal nagusian.

Hautatze-batzordeak 1.237 film ikusi ditu guztira, eta haietatik honako hauek aukeratu ditu La Región Central jaialdiko lehiaketa-atala osatzeko:

Proiektuak

Honako film luze hauek parte hartuko dute jaialdian:

Before We Go, 82 min
Zuzendaria: Jorge León (Belgika). Ekoizlea: Dérives Asbl.

El hombre congelado, 83min
Zuz.: Carolina Campo (Uruguai). Prod: Lobo Hombre.

Traces, 58 min.
Zuz. eta ekoizlea: Diego Gutierrez (Mexiko)

Le complexe de la salamandre, 80 min
Zuz.: Stephane Manchematin eta Serge Steyer (Frantzia). Ekoizlea: Mille et une films.

Lettres du Voyant, 40 min
Zuz: Louis Henderso(Frantzia). Ekoizlea: Le Fresnoy Studio.

Letters to Max, 103 min
Zuz.: Eric Baudelaire (Frantzia). Ekoiz: Poulet-Malassis.

Mambo Cool, 62 min
Zuz.: Chris Gude (Kolonbia). Ekoizlea: La Pesebrera.

Our Terrible Country, 85 min
Zuz.: Mohammad Ali Atassi (Siria). Ekoizlea: Bidayyat.

South To North, 110 min
Zuz.: Antoine Boutet (Frantzia). Ekoizlea: Les films du present.

Honako film labur hauek ere lehiatuko dute:

Blessed Be This Place, 29 min
Zuz.: Carl Olsson (Danimarka). Ekoizlea: The National Film School of Denmark.

Echo Chamber, 19 min
Zuz: Guillermo Moncayo (Kolonbia). Ekoizlea: Le Fresnoy.

Out, 17 min
Zuz.: Joan Antúnez (Espainia). Ekoizlea: Masterra Dokumental Sortzailearen Teoria eta Praktikan – Bartzelonako Universitat Autònoma (UAB).

Rainbow’s Gravity, 33 min
Zuz. eta ekoizlea: Kerstin Schroedinger eta Mareike Bernien (Alemania).

Solo te puedo mostrar el color, 25 min
Zuz. eta ekoizlea: Fernando Vilchez (Peru).

Super Unit, 20 min
Zuz.: Teresa Czepiec, Polonia. Ekoizlea: Krakow Film Foundation.

The Blazing World, 19 min
Zuz.: Jessica Bardsley (AEB).

Working To Beat The Devil, 27 min
Zuz.: Chu-Li Sewring eta Adam Gutch (Erresuma Batua).

Hautaketa Batzordea eta Epaimahaia

Hautaketa Batzordea honako hauek osatu dute: Oskar Alegria (jaialdiko zuzendari artistikoa), Koldo Almandoz (zinemagile eta kazetaria), Ozge Calafato (programatzailea eta idazlea), Alexei Dmitriev (zinemagile eta programatzailea) eta Guillermo G. Peydró-k (zinemagile, irakasle eta programatzailea).

Epaimahai Ofizialak ondorengo sari ofizialak banatuko ditu:

- Film onenaren "Punto de Vista" sari nagusia, 10.000 eurokoa. Epaimahaiak jaialdiko atal ofizialeko obra onenari emango dio, zenbat irauten duen edo nongoa den alde batera utzita.

- Zuzendaritza onenaren Jean Vigo saria, 5.000 eurokoa. Jean Vigoren irudia berariaz ohoratzen du, eta haren lana ondoen ordezkatzen dituen balio etiko eta formaleko filmak jasoko du.

- Film labur onenaren saria, 3.000 eurokoa. Saria 35 minutuko edo gutxiagoko film onenari emango zaio.

- Aipamen bereziak: epaimahaiak bi aipamen berezi ere eman ahalko ditu, dirurik gabekoak.

Hiru sari ofizialak film ezberdinek jaso behar dituzte; film edo zuzendari batek ezingo du ezaugarri horietako sari bat baino gehiago eskuratu.

Ondorengo sari bereziak ere ezarri dira:

- Film onenaren Ikusleen Sari Berezia, 1.500 eurokoa.

- Film onenaren Gazteen Saria, 1.500 eurokoa.

- Rencontres Cinématografiques de Cerbère-Portbou saria, 300 eurokoa eta astebeteko artista-egonaldia Cerbère-ko Le Belvédère du Rayon Vert hotelean. Sariaren irabazleak Rencontres Cinématografiques de Cerbère-Portbou-ren 2015eko edizioan parte hartuko du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa