Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Laguntzak jasotzeko epea, 14.000 euro enpresako, urtarrilaren 7an amaituko da
Nafarroako Gobernuak laguntza-deialdi bat abian jarri du Nafarroako ETEek kanpo-merkataritzako teknikarien kontratazioa finantzatzeko. Deialdi horrekin, haien esportazio-prozesuak erraztu nahi dira, Nafarroako enpresa-sarearen nazioartekotzearen alde eginez.
Nafarroako 2013-1016 II. Nazioarteko Planaren barneko ekintza berri horrekin, enpresa bakoitzak 14.000 euroko diru-laguntza jasoko du pertsona bat urtebeterako gutxienez kontratatzeko. Eskaera egiteko epea asteazken honetan, hilak 24, hasiko da, eta urtarrilaren 7an amaituko. Deialdiaren oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialen argitaratu dira gaur (abenduaren 23ko NAO, 249. zk.).
Laguntzak eskuratzeko, ETEek beren helbide fiskala Nafarroan izan beharko dute, eta baita nazioartekotzeko proiektu sendo bat ere. Enpresak berak aukeratuko du posturako pertsona egokia eta, horretarako, Talentuaren PIN Bankura jo dezake; Nafarroako Gobernuaren datu-base bat da hura, eta nazioarteko profila duten profesional nafarrak biltzen dira bertan.
Hautagaiei dagokienez, oinarriek finkatzen dute Espainiako nazionalitatekoa edo Europar Batasuneko kide den estaturen batekoa izan beharko dutela; enpresan lan egin ez izana kontratua egin baino sei hilabete lehenago, eta enpresarekin inolako familia-loturarik ez izatea (kontratatzailea autonomoa den kasuan salbu).
Kontratua lan-izaerakoa izango da, lanaldi osokoa, urtebetekoa gutxienez, eta enpresaren esportazio-jarduerari lotutakoa. Diru-laguntzaren emakida jakinarazten denetik, hurrengo hilabetearen barnean hasiko da.
Deialdi hori ekonomia eta enpleguaren jarduera suspertzeko akordioan jasotako neurrien barnean dago. Akordio hori iragan urrian sinatu zen, eta 545,5 milioi euroko inbertsioa jasotzen du.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen