(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sustapen Departamentuak 270.000 euro erabiliko du 2018ra arte bide-segurtasuneko azterketak egiteko asteartea, 2014.eko abenduak 23


Istripuak pilatzen diren zatiak hautematea, elkarguneetako seinaleak hobetzea edo zolaren itsaspena aztertzea bilatzen du, besteak beste


Autobia

Leitzarango A-15 autobia.

Nafarroako Gobernuak, Sustapen Departamentuaren bidez, 270.000 euro erabiliko du 2015-2018 aldirako Foru Komunitateko errepide-sarearen bide-segurtasuneko hainbat azterketa egiteko. Urte anitzeko gastua izango da, eta urtero 67.500 euro banatuko da.

Horretarako, Obra Publikoen zuzendari nagusiari lanak kontratatzeko baimena eman zaio; haren zuzendaritza Sustapen Departamentuko funtzionario baten esku geratuko da, eta etorkizunean egin beharreko jarduerak zuzenduko dituen informazioa jasotzea du xede.

Lan horien barnean, honako jarduera hauek egingo dira: istripuak pilatzen diren bide-zatiak hautematea (TCA), hobetzeko ahal handia duten bide-zatiak hautematea (TAPM) eta baita motorzaleek istripu gehien dituzten bide-zatiak hautematea ere (TCAM); istripu-mailaren bilakaera aztertzea eta aurreko jarduerek zer eraginkortasun izan duten aztertzea; azterketan identifikatutako TCA bakoitza zehaztasunez analizatzea, hala badagokio; eta fauna basatia harrapatzearen ondoriozko istripu-mailen gune arriskutsuak identifikatzea; bai eta zolaren itsaspen-azterketa egitea ere sareko bide-zati kritikoenetan.

TCAen azterketa zehatzari eta bide-segurtasunaren azterketa egiteari dagokionez, honako hau da helburua: errepideko zer egoerek izan dezaketen eragina istripuetan. Horretarako, haietako bakoitza eta beren egoera zehatz-mehatz aztertzen da (galtzada-irteerak, oinezkoak harrapatzea, lehentasuna ez errespetatzea…), bai eta kasu bakoitzerako errepideak zer ezaugarri dituen ere.

Zehazki, ikuskatzen diren alderdiak ondorengoak dira: balizak, seinaleztapen bertikala eta horizontala, euste-sistemak, zeharbideak (gidariak hirialdeko pasabidea egoki ulertzen duen eta abiadura murrizteko elementuak behar bezala funtzionatzen duten), elkarguneak (diseinua, ikuspena, sarbideak), ibilbideak edo bideko errodadura-geruzaren egoera, azterketa modu berezian egingo diren alderdiak.

Bihurguneak, elkarguneak, aurreratzeak eta CRT

Aipatu denez, lanek ondorengo hiru elementuak zehatz-mehatz aztertuko dituzte: bihurguneak, elkarguneak eta aurreratzeak. Lehenengo kasuan, bihurgune bakoitzaren baldintza geometrikoek zer baldintza duten aztertuko da eta haien gaineko seinaleztapena egokia den, hurbiltzeko eta ibilbideko abiadura kalkulatuz; bigarrengoan, elkarguneen ezaugarriak aztertuko dira (lehentasun-informazioa, seinaleztapena, aurre-seinaleztapena, ibilbideen baieztapena eta helmugak adierazteko taulak).

Aurreratzeetan, dagoen ikuspena behar bestekoa den egiaztatuko da maniobra segurtasun-baldintzetan egiteko. Seinaleztapenean, ondo jarrita dauden ikusiko da, plantan nahiz altxaeran, altueran eta biderako distantzian, bai eta elementu bertikal nahiz horizontalen arteko koordinazioa ere, baliza egokia eta bideko erabiltzeek zer babes-maila duten seinaleztatzeko taula eta zutabe handien kasuan.

Aurreko guztiaren osagarri, azterketak galtzadaren itsaspen-azterketa bat egitea ere jasotzen du; horretarako, CRT izenekoa (Zeharkako Marruskaduraren Koefizientea) lortuko du; hura erdietsiko da, euri handiko baldintza imitatzen duen proba batekin, ura entsegu-gurpil bati proiektatuz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa