(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Aurten, Nafarroako Gobernuak 425 ikuskapen egin ditu industria-instalazioetan asteazkena, 2014.eko abenduak 24


Ikuskapen gehienak elektrizitate- eta gas-sareetan eta igogailuetan egin dituzte, eta kopurua %84 igo da  


Industria Segurtasunari buruzko 3. Jardunaldi Teknikoko hizlariak. ( irudia handitu )

Orain dela gutxi egindako Industria Segurtasunari buruzko 3. Jardunaldi Teknikoan aditzera eman zutenaren arabera, Nafarroako Gobernuak, aurten, 425 ikuskapen egin ditu industria-segurtasuneko araudiak bete behar dituzten instalazioetan. Jardunaldi horretan Industria, Energia eta Berrikuntzako zuzendari nagusi Iñaki Morcillok parte hartu zuen.

Ikuskapen-kopuruak, beraz, %84 egin du gora 2013. urtetik. Izan ere, iaz 231 ikuskapen egin genituen, eta ikuskapenen %60an konponketa-eskariak egin behar izan zituzten. Aurten, ikuskatutako 232 instalaziok (%54k) jaso dituzte konpontzeko eskariak.

Aurten, 19 industria-instalazio motetan egin ditugu ikuskapenak. Eta konponketa-eskari gehien honako hauek jaso dituzte: behe-tentsioko instalazioek (27 eskakizun), gas-hartzaileek (22) eta igogailuek (21).

Jardunaldiko saioaren helburua zen sektoreko profesionalei 2014an industria-segurtasunaren arloan egindako jarduera nagusien berri ematea eta arlo horretako araudia gaur egun zertan den azaltzea. Guztira 60 ordezkari bertaratu ziren: elkargo profesionaletakoak (ingeniariak eta ingeniari teknikoak); instalazio-, mantentze- eta egiaztatze-enpresetakoak; kontrol-erakundeetakoak... 

Aldizkako derrigorrezko ikuskapenak

Bi informazio-kanpaina jarri ditugu martxan, industria-segurtasunaren arloan aldizka arauzko ikuskapenak nahitaez egin behar direla gogorarazte aldera. Zehazki, 4.500 zirkular bidali dizkiegu 100 kW baino gehiagoko potentzia duten behe-tentsioko instalazioak dauzkaten jabekideen erkidegoei. Kanpaina horri esker 2.197 instalazio legeztatu dira.

Gainera, 20 kW baino bero-potentzia handiagoa edo 12 kW baino hotz-potentzia handiagoa duten eta hamabost urte baino gehiago dituzten instalazio termikoak dauzkaten partikular eta enpresei 1.500 zirkular bidali dizkiegu.  Zirkular horien bidez jabeei gogoratu diegu eraginkortasun energetikoaren eta instalazio termiko osoaren ikuskapenak egin behar dituztela, nahitaez.

Jardunaldian, azkenik, instalazioak erregistratzeko sistema berri bat aurkeztu zuten; sistema horren bitartez izapide administratiboak erraztu eta arindu nahi dira. Zerbitzu hori 2015. urtearen hasieran jarriko da martxan, araudia onartu bezain laster; izan ere, araudia partaidetza-prozesuan dago orain, Gobernu Irekiaren Atarian. Mailaka egingo da, aurrena eraikinetako behe-tentsioko instalazio elektriko eta instalazio termikoetan, eta gero hozte- eta petrolio-instalazioetan (orain prestakuntza-fasean daude). Horien ondoren gainerako instalazioak sartuko dira, 2015. urtean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa