(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa aukeratu dute estatuan liburutegien eragin ekonomiko eta sozialari buruzko ikerketa bat egiteko

asteazkena, 2014.eko abenduak 24


Beste herrialde batzuetan egindako azterlanen arabera, liburutegiek sortzen duten balioa mantentze-lanen kostua baino handiagoa da


Nafarroako Liburutegi Nagusiaren irudia.

Nafarroako liburutegi-sistema aukeratu dute estatuan liburutegiek zer eragin ekonomiko eta sozial duten eta herritarrek liburutegiei zer balio ematen dieten jakiteko azterlan pilotua egiteko.

Ikerlan horretan, hainbat adierazleren bitartez, liburutegietako zerbitzuek zer balio ekonomiko duten zehaztuko dute: maileguak, jarduera kultural eta artistikoek, jarduera kulturalak egiteko lekuek, programa kultural eta ikastaroek, haurrentzako jarduerek eta abar.

Zerbitzu horiek ekonomikoki kuantifikatze aldera Estatu Batuetan, Australian eta Erresuma Batuan azken hamar urteetan egin dituzten azterlanen arabera, balio hori liburutegietako mantentze-lanen kostua baino handiagoa da.

Nafarroan egingo duten ikerlana Liburutegien Lankidetza Kontseiluak sustatu du. Kontseiluan liburutegien alorrean eskumena duten administrazio guztiak daude ordezkatuta, eta Espainiako liburutegien eragin ekonomiko eta soziala agerian jartzeko adierazleak zehazten aritu dira azken bi urteetan. Hala, metodologia hori Nafarroako liburutegi-sisteman aplikatuko dute orain, esperimentu moduan.

Azterlana egiteko serie estatistikoak baliatuko dituzte, liburutegien, ekonomiaren, demografiaren eta gizartearen ingurukoak. Nafarroako 14 urtetik gorako biztanleei galdeketa ere egin nahi diete, eta liburutegietara joaten diren herritarren datu eta iritziak bilduko dituzte.

Datu horiekin guztiekin adierazle-multzo bat sortuko dute, liburutegiek Nafarroako gizartean zer eragin duten ebaluatzeko. Berrogei adierazle baino gehiago zehaztu dituzte, eta itzulkin ekonomikoarena da adierazgarriena (ingelesez ROI, Return On Investment), liburutegiek sortzen dituzten diru-irabaziak neurtzen baititu, egindako gastua kontuan hartuta.

Espainian, FESABIDek (Liburutegi Elkarteen Federazioak) egin zituen lehendabizi era horretako azterlanak, Bartzelonako probintziako udal-liburutegietan, hain zuzen ere. Ikerketa horien arabera, liburutegietako zerbitzuen itzulkin ekonomikoa 2 eta 3 euro artekoa da, inbertitutako euro bakoitzeko.

Adierazleei dagokienez, beste batzuk liburutegiek gizarte-gaietan, berrikuntzan, garapenean eta giza baliabideetan izan dezaketen eragina aztertzen dute, adibidez. Azterketaren emaitzak hurrengo udazkenean izango ditugu eskura.

Ikerketa gauzatzeko, Hezkuntza Ministerioko Liburutegien Koordinaziorako Zuzendariordetza Nagusiak eta Nafarroako Gobernuko Liburutegi Zerbitzuak akordio bat sinatu dute. Koordinazioaz eta idazkaritza teknikoaz German Sanchez Ruiperez Fundazioa arduratuko da, liburutegien eta irakurketa publikoaren inguruko azterlan ugari egin dituen erakunde independente bat.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa