(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Aralar mendilerroa Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu dute astelehena, 2014.eko abenduak 29


Nafarroako Gobernuak ere kudeaketa plana onetsi du, 14.658 hektareako natura gune horren osotasun ekologikoa bermatzeko


Mugaketa-mapa, erakundeak barne ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, aste honetako astelehenean, Aralar mendilerroa Kontserbazio Bereziko Eremutzat izendatzen duen foru dekretua onartu du; mendilerro hori osatzen dute Aralar Mendia izenez ezagutzen denak, Aratz, Arakil, Albizu, Arruazu, Bakaiku, Betelu, Etxarri Aranatz, Ergoiena, Uharte Arakil, Irañeta, Lakuntza eta Larraun udalerriei dagokien lur-eremu batek eta 53 eta 63 zenbakidun elkarrekiko larreek.

Aralar mendilerroan Nafarroako dibertsitate biologikoa ordezkatzen duten habitat naturalak eta basa landaredia eta fauna aurki daitezke; horietako batzuk desagertzeko arriskuan edo mehatxupean daude beraien banaketa-eremu naturalean, beste batzuk desagertuta daude banaketa-eremu naturalean edo oso azalera txikia hartzen dute.

Dekretu horren bitartez, dagokion kudeaketa plana ere onartu da, habitat, espezie, prozesu ekologiko edo elementu natural eta kultural horien kontserbazio egoera egokiari eusteko edo berreskuratzeko beharrezko neurriak jasotzen dituena, natura gune horren osotasun ekologikoa zaintzeko helburuz.

Neurriok diseinatzerako orduan, kontuan hartu dira exijentzia ekonomiko, sozial eta kulturalak, eta egungo erabilerak eta aprobetxamenduak gizartearen eskari berriei erantzungo dieten beste batzuekin era harmoniatsuan bateratzen saiatu da, hala nola, aisialdia eta astialdia, ingurumen-hezkuntza edo ikerketa bezala jarduerekin.

Aralar mendilerroarekin, Kontserbazio Bereziko 21 Eremu daude dagoeneko Nafarroan.Orain arte, honakoek jaso dute izendapen hori: Aritzakun-Urritzate-Gorramendi; Larra-Aztaparreta; Ileon mendilerroa eta Burgiko Arroila; Orreaga-Iratiko basoa; Mikel Deunaren mendilerroa; Arrigorrieta mendilerroa eta Ezkaurre Haitza; Larrondo-Lakartxela; Salazar Ibaia; Bidasoa Ibaia; Orabidea Erreka eta Arxuriko zotal-ikaztegia; Bertizko Jaurerria; Belate; Alduide Mendia; Urbasa eta Andia; Baztan Ibaia eta Artesiaga Erreka; Irati, Urrobi eta Erro ibai-sistemak; Eska eta Binies Ibaiak; Valdorbako Mendiak; Peñadil, Montecillo eta Monterrey; eta Ultzama eta Basaburuako hariztiak.

14.658 hektareako gunea

Aralar mendilerroa Nafarroaren ipar-mendebaldeko muturrean dago eta 14.648 hektareako azalera hartzen du.

Iparraldean, Azkaraten, Gipuzkoarekin muga egiten du, Malloaketik Alliraino pasatuz. Handik, Ekialdeko mugak NA-7500 errepidearekiko paraleloan egiten du aurrera, Etxeberriraino. Hegoaldeko muga, berriz, Arakil ibaiak egiten du, Egiarretatik Etxarri Aranatzeraino; eta Mendebaldean, Etxarri Aranatz eta Bakaiku udalerrien arteko mugaren ondoan egiten du aurrera, mugatik Malloakeraino jarraituz.

Azalera ia guztia landare formazio naturalek eta erdi naturalek okupatzen dute.

Pagadiak dira Aralarko basorik bereizgarrienak, azalera handia hartzen baitute; pagoen ondoren, haritzak dira nagusi. Hariztietako batzuek garrantzi berezia dute, biodibertsitaterako balio handia duten tamaina handiko zuhaitz zaharrak daudelako.

Halaber, zuhaitz espezie arraroak ere badaude; nabarmentzekoak dira, besteak beste, hagin basoak, Putxerrikoa kasu, Nafarroako handienetakoa da eta; baita gaztainadi zaharrak ere, Irañetakoa, Iribaskoa eta Intzakoa, esaterako; edo mendi-hegaletako haltzadiak, Malloakekoak, esaterako.

Aralarren batasunaren intereseko sastrakadi eta bazkaleku azalera handiak dauzka, nekazaritzako eta abeltzaintzako erabilera tradizionalei lotutakoak; hor ditugu, esaterako, otabera-sastrakadiak edo txilardiak.

Faunari dagokionez, eremu harkaiztsuetako hegazti komunitate garrantzitsua dauka, hala nola, ugatzak, sai zuriak, sai arreak, arrano beltzak, belatz handiak eta belatxinga mokogorriak.

Basoko faunari dagokionez, aipatzekoa da, besteak beste, moko ertainaren eta okil beltzaren presentzia; sagu-zahar barietate ugari eta mirotz zuria, mirotz urdina, pirripioa, txinboa, artzandobi papargorria eta berdantza miarritza ere aurki ditzakegu; ugalketarako habitat gisa erabiltzen dituzte espazio irekiak. Anfibioei dagokienez, bereziki garrantzitsua da igel arinaren eta gailurretako uhandrearen presentzia.

Geologikoki, Urbasa eta Andia eta Lokiz mendilerroekin batera, Nafarroako unitate karstiko nagusienetakoa da Aralar; unitate horri lotutako ur-baliabide garrantzitsuak dauzka, baita ingurumenari, arkeologiari eta paleontologiari dagozkion interes bereziko balioak dituzten leize eta lurrazpiko kobazulo multzo bikaina ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa