(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako nekazariek eta abeltzainek urteko 102 milioi euro jasoko dituzte NPBren ordainketa zuzenetan, 2020a arte astelehena, 2014.eko abenduak 29


Lau milioi euroko igoera suposatzen du, abeltzaintza estentsiborako eta esnetarako behiengatiko berariazko laguntza berriei esker; horixe izan da Nafarroaren aldarrikapen nagusienetako bat


Transcripción textual del video

Astelehen honetako saioan izan du Nafarroako Gobernuak Nekazaritzako Politika Bateratuaren ordainketa zuzenen plan berriaren berri; plan horri esker, Foru Komunitateko nekazariek eta abeltzainek urteko 102 milioi euro inguru jasoko dituzte 2015. eta 2020. urtea bitartean. Ekitaldi bakoitzeko, beraz, 4 milioi euro pasa gehiago jasoko dute, 2013an jasotakoarekin alderatuta, urte hartan 97,7 milioi euro jaso baitzituen Nafarroak.

Ekilore saila

Ekilore saila

Astelehen honetako saioan izan du Nafarroako Gobernuak Nekazaritzako Politika Bateratuaren ordainketa zuzenen plan berriaren berri; plan horri esker, Foru Komunitateko nekazariek eta abeltzainek urteko 102 milioi euro inguru jasoko dituzte 2015. eta 2020. urtea bitartean. Ekitaldi bakoitzeko, beraz, 4 milioi euro pasa gehiago jasoko dute, 2013an jasotakoarekin alderatuta, urte hartan 97,7 milioi euro jaso baitzituen Nafarroak.

Gogoratu behar da, pasa den abenduaren 19an, Ministroen Kontseiluak, NPBren azken erreforman onetsitako neurriak Espainian aplikatzeko sei Errege Dekretu onartu zituela; horietako lau 2015ean indarrean sartuko den ordainketa zuzenen araubide berriekin lotutakoak dira.

Zentzu horretan, gaur goizean bertan, Jose Javier Esparza Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Kontseilariak batzarra egin du UAGN, EHNE eta UCAN nekazaritzako erakundeekin, onartutako eredua aztertu eta eredu horrek Nafarroan izango duen eragina baloratzeko.

 

Laguntzen sistema berriak 35.705 milioi euroko aurrekontua dauka Espainian, 2020. urtera arte; kopuru hori 2007-2013 aldian ordaindu denaren berdintsua da.

Hala ere, Foru Komunitateko nekazariek eta abeltzainek jasoko duten kopurua zertxobait igotzea lortu du Nafarroak.

 

Aldi horretan, honako ordainketetan oinarrituko dira laguntzak: oinarrizko ordainketaren araubidean (2015eko urtarrilaren 1etik aurrera, ustiategiagatiko ordainketa zuzena ordeztuko du), araubide horretara bideratuko delarik aurrekontuaren erdia baino gehiago; klimarako eta ingurumenerako jardunbide onuragarrietarako ordainketak (berdetzea edo greening), oinarrizko ordainketarako eskubideak aktibatu nahi dituzten ekoizleek bete behar dituzten neurriak jasotzen dituena (aurrekontuko partidaren % 30); nekazaritzako jarduerari ekiten dioten nekazari gazteentzako ordainketa osagarria (% 2); zailtasun bereziak dituzten sektoreentzako ordainketa osagarriak, batez ere, abeltzaintzari bideratuta (aurrekontuaren % 12,08); eta nekazari txikientzako laguntzeko araubide sinplifikatua (1.250 eurora arte jasotzen dituzte laguntza zuzenetan).

Orain, nekazari eta abeltzain nafarrek, 2015eko martxoan aurkeztu beharko dituzte eskabide berriak eta urrian jakingo dute zenbat eskubide berri eta ze kopurutakoak jaso dituzten; baita, gutxi gorabehera, zenbateko horiek, 2020. urtera arte, ze gorabehera izango dituzten ere.

Ordainketa zuzen bidezko laguntzen kopuru horiei, Landa Garapeneko Programaren bitartez iritsiko diren laguntzak gehitu behar zaizkie, 320 milioi eurokoak, guztira (136,5 milioi euro Europar Batasunak jartzen ditu eta 183,5 milioi Nafarroako Gobernuak).

Berritasun nagusiak

NPB plan berriaren berritasun nagusiak ondorengoak dira:

-Nekazari aktibo izaera eta nekazaritza-jardueraren exijentzia.
2015. urtetik aurrera, ordainketa zuzenak eskuratu ahal izateko, beharrezkoa izango da onuradunak "nekazari aktiboak" izatea. Oro har, nekazaritzako diru-sarrera guztien, gutxienez, % 20, zuzeneko ordainketak ez diren nekazaritzako beste diru-sarreretatik eskuratzen duten nekazariak edo abeltzainak bakarrik izango dira onuradunak. Hala ere, Europar Batzordearen eskariz, baldintza hori bete ez arren, benetako nekazaritza-jarduera dutela edo beraien lurretan benetako mantentze-lanak egiten dituztela frogatzen dutenek ere izango dute laguntza horiek eskuratzeko aukera.

Bazkarako larreak deklaratzen dituzten abeltzainen kasuan, abeltzaintzako ustiategirik ez dutenei ez zaie oinarrizko ordainketarako eskubiderik emango, orain gertatzen denaren kontrara.

Gainera, aitortutako azalera ustiategiko abelburu kopuruarekin bat etorri beharko da (larre hektarea onargarri bakoitzeko, gutxienez, 0,20 unitate abelburu heldu).

 

-Oinarrizko ordainketarako eskubideak esleitzea:
  aste honetako asteazkenean, abenduak 31, iraungiko dira ustiategiagatiko ordainketa bakarrerako eskubideak. 2015. urtetik aurrera esleituko dira oinarrizko ordainketarako eskubide berriak; eskubide horiek, 2013. eta 2014. kanpainetan onuradun bakoitzak aitortutako hektarea onargarri kopuru txikienarekin bat etorriko dira.

-Klimarako eta ingurumenerako jardunbide onuragarriak (greening)  
nekazariek eta abeltzainek, gaur egungo beraien eskubideengatik jasotzen dituzten ordainketen bi heren inguru finkatuko dira oinarrizko ordainketarako eskubide berri gisa. Gainerako herena baldintzapeko laguntza "berde" gisa emango da; laguntzaren zati hori jasotzeko, nekazariek eta abeltzainek ingurumenari dagozkion hainbat eskakizun gehigarri bete beharko dituzte, laboreen dibertsifikazioarekin, larreak mantentzearekin eta ustiategiaren zati bat "interes ekologikoko azaleretara" bideratzearekin lotuta, landu gabe utziz edo nitrogeno finkatzaile diren laboreetarako erabiliz.

Eskualdekatzea: Oinarrizko ordainketaren araubidea aplikatzeko, Espainiako nekazaritza-lurzorua nekazaritzako antzeko gaitasuna duten 50 "eskualdetan" banatu da; Nafarroak horietako 12 dauzka.

Eskualde bakoitzean, dagokion eskualdearen batez bestearekiko, nekazari bakoitzaren hektarea bakoitzeko laguntzen batez besteko balioetara hurbiltzen joango da progresiboki, 2020. urtera arte; horrela, eskualdeko batez besteko balioaren gainetiko eskubideak lortzen dituzten nekazariek jaitsi egingo dituzte balio horiek eta azpitik daudenek, berriz, igo. Hortaz, eskubideen balioak urtero aldatuko dira, bakoitza kokatuta dagoen eskualdearen batez bestekoarekin parekatu arte.

 

-Nekazari gazteentzako laguntza: Lehenengoz, nekazari gazteentzako (eskabidea aurkezten dutenean 41 urte baino gutxiago dutenak) ordainketa zuzeneko berariazko laguntza ezarri da; laguntza hori, jardueraren lehendabiziko bost urteetarako da. Laguntzak atzeraeraginkortasuna dauka eta eskubideen balioaren % 25eko gehikuntza gisa ezartzen da, gehienez ere, 90era arte. Gainera, laguntza berri horri gehitu behar zaio, Erreserba Nazionalaren eskubideen esleipena egiterakoan, jarduerari lehenengoz ekiten dioten nekazari gazteei lehentasuna ematen zaiola. Gaur egunera arte, gazteentzako laguntzak landa garapeneko Programan jasotako datetara mugatuta zeuden; laguntza horiei ere eutsiko zaie.

-Sistema sinplifikatua: Urtean 1.250 euro baino gutxiagoko laguntza jasotzen dutenentzako, borondatezko laguntzen araubide sinplifikatua ezartzen da. Araubide horretaz baliatzen diren eskatzaileek ez dute nekazari aktiboaren eskakizunik bete beharko eta ez dute berdetzeari eta baldintzak aplikatzeari dagozkion eskakizunak betetzeko obligaziorik izango. 2013ko datuen arabera, Nafarroan sistema horretaz balia litezkeen 6.570 titular daude; tramitatutako eskabideen % 42 ordezkatzen dituzte eta ordaindutako zenbatekoen % 4 baino gutxiago.

-Laguntza osagarriak: Landa Garapeneko Departamentuak nekazaritzako erakundeekin, 2013ko uztailean, adostutako puntu garrantzitsuenetako bat zera izan zen: aurrekontuaren ahalik eta zatirik handiena bideratzea esnetarako behien sektorerako eta abeltzaintza estentsiborako berariazko laguntzetara edo laguntza osagarrietara; izan ere, abeltzaintza estentsiboa bereziki egoera larrian dago eta, esnetarako behien sektoreari dagokionez, berriz, bateratze-prozesuan laguntzak galtzeko arriskuan dago. Laguntza osagarri berriei esker, Nafarroan, honako igoerak gertatuko direla kalkulatzen da: haragitarako abelgorrien kasuan, urteko 0,9 milioi euro gehiago; ardi-ahuntz arloan, 4,1 milioi euro eta esnetarako behienean, berriz, 2,4 milioi; guztira, beraz, urteko 7,4 milioi euro gehiago. Laborantzari dagokionez, nekazari nafarrek urteko 1,2 milioi euroko laguntza jasoko dute proteaginoso, oleaginoso, arroz, tomate eta oskoldun fruituetarako.

-Erreserba Nazionala: Eskubideen erreserba nazionala sortuko da eta, batez ere, nekazari gazteei eta nekazaritza-jarduerari ekiten dioten beste batzuei eskubideak esleitzeko erabiliko da.

-Eskubideen transferentzia: Eskubideak zigorrik ordaindu beharrik gabe eskualdatu ahal izango dira, baldin eta lurrarekin batera eskualdatzen badira eta, lurrik gabeko eskubideen salmenten edo errendamenduen kasuan, eskubide bakoitzaren balioaren % 20ko atxikipenarekin (300 euro baino gutxiagoko oinarrizko ordainketaren onuradunek egindako lagapenen kasuan izan ezik, haien eskubide guztiak lagatzen badituzte).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa