(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pirinioetako Lan Elkartea Partzuergoak zuzendari lanpostua betetzeko deialdia egin du asteazkena, 2014.eko abenduak 31


2015eko urtarrilaren 31n amaitzen da hautagaitzak aurkezteko epea


Pirinioetako Lan Elkartea (PLE) Partzuergoak zuzendari lanpostua betetzeko deialdia egin du. Kontratu mugagabea eskaintzan da, sei hilabeteko frogaldiarekin eta urteko 60.000 €-ko ordainsari gordinarekin.

Lan-jarduera Partzuergoaren egoitzan gauzatuko da, Jacan (Aragoi); Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzako 2014-2020 aldirako Programa Operatiboaren baitan, mugaz haraindiko lankidetza-proiektuak proposatzea eta dinamizatzea izango da zuzendariaren eginkizuna; baita PLE Partzuergoaren mendeko beste erakunde batzuen baitan ere, hala nola, Klima-aldaketaren Pirinioetako Behatokia, arloko batzordeak, etab. Izangaiak gaztelera eta frantsesa menderatu behar ditu eta erraztasunez hitz egiteko gai izan behar da; horrez gain, goi-mailako ikasketen titulua eduki eta esperientzia izan behar du europar funtsen, lankidetza konplexuen eta proiektu publiko edo mistoen kudeaketan.

 

Interesdunek erakundearen lehendakariari, Andorrako Printzerriko Atzerri Gaietarako ministroari, bidali behar diote hautagaitza, pere_roquet@govern.ad helbide elektronikora, 2015eko urtarrilaren 31 baino lehen.

Eskabideaz gain, hautagaiek honakoak aurkeztu behar dituzte: motibazio-gutuna – gazteleraz eta frantsesez idatzita –, curriculum vitaea europar formatuan eta Nortasun Agiri Nazionalaren, pasaportearen edo agiri nazional baliokidearen kopia soila.

Gogorarazi behar da Pirinioetako Lan Elkartea 1983an sortu zela Europako Kontseiluak bultzatuta, eta mendigunearen alde bietako zortzi eskualdek osatzen dutela:

espainiar lau eskualdek (Aragoi, Katalunia, Nafarroa eta Euskadi), frantziar hiruk (Akitania, Languedoc-Roussillon eta Midi-Pyrénées) eta Andorrako Printzerriak.

Jacan du egoitza eta, gaur egun, 12 langile eta 1,5 milioi € inguruko urteko aurrekontua dauka.

Eskualde guztietako ordezkariz osatutako exekuzio batzordeak zuzentzen du erakundea eta lehendakaritza txandakakoa da; 2013. urtetik 2015. urtera, Andorrari egokitu zaio.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa