(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 2.2 milioi euroko ekarpena egin du Izaba, Garde, Erronkari eta Urzainkiko ur-hornikuntzarako

ostirala, 2015.eko urtarrilak 2


Esparza kontseilariak gaur goizean izan da obra horiek eta Izabako udaletxea eraberritzeko obrak bisitatzen


Nafarroako Gobernuak 2,2 milioi eurorekin finantzatu ditu Izaba, Garde, Erronkari eta Urzainkiko ur-hornikuntzarako obrak; guztira, 1.021 biztanle dituzte udalerriok.

Jose Javier Esparza Lan Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria gaur goizean izan da proiektu horren laugarren faseko obrak bisitatzen, Toki Administrazioko zuzendari nagusi Francisco Perez Arregui Jaunarekin batera; dagoeneko amaituta daude obrak eta, horiei esker, Ibon-Artikomendia iturburuko ura hartzeko modua hobetu da eta ur-araztegirainoko eta tratatutako uraren biltegirainoko altako hoditeria berritu da.

Foru Gobernuak 562.384 euroko laguntza bideratu du jarduketa horretarako (601.244 euroko inbertsiorako); 2.353 metro hoditeria, 5 hustubide eta funtzio hirukoitzeko 7 bentosa egikaritu dira.

Horrez gain, dagoen ur-araztegian hobekuntzak eta lan osagarriak egiteko aprobetxatu dira lanak (mikro-hareak dosifikatzea, malutaziorako, eta lohien tratamendua, deshidratazio bidez). Arroyo-Esarte SL eraikuntza-enpresak egikaritu ditu obrak eta LKS Ingeniaritza, Kooperatiba Elkartea arduratu da lanok zuzentzeaz.

 

Ibon-Artikomendia eta Txorimilo iturburuetako ura

Sistemaren burua kokatzen den zonan (Ibon-Artikomendia eta Txorimilo iturburuak) dauden baliabideak aprobetxatzea, eta aprobetxamendu hori Izabako zentral elektrikoko elikadura-bidetik tarteka ura hartuz osatzea aurreikusten zuen lau udalerrion hornikuntzarako proiektu osoak.

Horretarako, laugarren fase honen aurretik, beste hiru egikaritu dira eta 1,65 milioi euroko ekarpena egin du Gobernuak (2,1 milioi euroko inbertsiorako); aurreko faseetan, tratatutako uraren 1.000 metro kubikoko biltegi orokorra eta segundoko 15 litro ur arazteko gaitasuna (beharren arabera, segundoko 30 litro araztera ere irits daiteke) daukan ur-araztegia eraiki ziren. Araztegi horretatik, udalerri bakoitzeko biltegi erregulatzaileetara banatzen da ura, burdinurtu nodularrezko 6.500 metro hodiren bitartez.

Lau fase horiek amaitu ondoren, Toki Azpiegituren Planean aurreikusita dagoen Txorimilo iturburutiko hoditeria berritzea, Izabako zentral elektrikotik ura hartzeko sistema eta Garderako hornikuntza-adarra geratzen dira egiteko.

Horrekin batera, eta azkeneko bi urteotako eurite torrentzialen ondorioz, harri-lubetazko horma eraiki behar izan da biltegi orokorraren eta ur-araztegiaren sostengu-mazelan gertatutako luiziak konpontzeko; luiziok zentral elektrikoaren elikadura-bideari ere eragiten zioten. Jarduketa horretarako 60.198 euroko diru-laguntza aurreikusten da.

Izabako udaletxearen eraberritze-lanak

Aipatutako obrez gain, Esparza kontseilaria Izabako udaletxearen eraberritze-lanak bisitatzen ere izan da; azkeneko bi urteotan egikaritu dituzte lan horiek. Igogailua jarri dute udaletxean eta beheko solairutik goiko bi solairuetarako eta teilatupeko solairurako eskailera berria jarri dute.

Proiektu horretara 124.463 euro bideratu dira; horietatik, 91.963 euro Nafarroako Gobernuak jarri ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa