(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 1,4 milioi erabiliko du 2015ean prebentzioa eta osasuna sustatzeko programetarako

astelehena, 2015.eko urtarrilak 5


Laguntzak toki-entitate, erakunde, fundazio eta irabazi-asmorik gabeko elkarteetarako da, eta eskaera egiteko epea urtarrilaren 30ean amaituko da


Nafarroako Gobernuak laguntza-deialdi bat abian jarri du 2015ean prebentzioa eta osasuna sustatzeko programetarako, eta programa horietarako 1.425.479 euro erabiliko da. Herritarren partaidetza, autolaguntza-taldeak sustatu edo lan-arriskuei buruzko jarduerak egiten dituzten toki-entitate, erakunde, fundazio eta irabazi-asmorik gabeko elkarteetarako dira laguntzak.

Eskaerak aurkezteko epea urtarrilaren 30ean amaituko da, eta deialdiaren baldintza guztiak eta informazioa Nafarroako Aldizkari Ofizialean kontsulta daiteke (2015eko urtarrilaren 2ko NAO), eta baita www.navarra.es  webgunean ere, zerbitzuen katalogoko fitxan.

Zehazki, laguntzak honako arlo hauetarako izango dira:

1.-Osasun-programetarako laguntzak (301.000 euro): osasun-arazoak dituzten pertsonentzako proiektuak, prestakuntza edota autolaguntzako programei arreta berezia emanez eta Paziente Kronikoei eta Patologia Anitzeko Pazienteei Arreta Emateko Nafarroako Estrategian jasota daudenak.

2-Drogazaletasunaren aurkako udal-planetarako diru-laguntzak (382.500 euro): droga-kontsumoen ondoriozko prebentzio komunitariorako programak, udalerriek eta mankomunitateek egindako programak.

3.-Entitateetarako diru-laguntzak prebentzio komunitarioko programetarako (163.800): gobernuz kanpoko erakundeen eta antzekoen droga-kontsumoen ondoriozko prebentzio komunitariorako programak

4.- Hitzarmenak GKEekin (170.797 euro): GIB-HIESAren infekzioari lotutako programa komunitarioak.

5.-Hitzarmenak prebentzioa eta taldeko nahiz komunitateko osasuna sustatzeko programetarako (136.950 euro): bere zonaldeko zerbitzu nahiz baliabideekin lankidetzan egindakoak, tabakoari lotutakoak barne, eta drogazaletasun eta HIESaren prebentzioari lotutakoak kanpoan geratuz.

6.-Hitzarmenak gutxiengo etnikoen programetarako (130.284 euro): ijitoen gutxiengo etnikoentzako osasun-bitartekotzako programetarako.

7.-Lehenetsi beharreko lan-arriskuen gaineko proiektuak (140.148 euro): langileak diren herritarren osasunerako arrisku eta kalteei buruzko azterketak eta ikerketa-lanak.

Laguntzak erabiliko dira aurkeztutako proiektu edo programari lotutako erakunde onuradunaren jarduera, material suntsikor eta langileen gastuak ordaintzeko, eta baita funtzionamenduko gastu orokorrak ordaintzeko ere, % 25raino gehienez; muga hori ez da indarrean egongo HIESa duten gaixoentzako eta gutxiengo etnikoen harrera-programetan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa