(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

520 gaztek eta gazte-eragilek parte hartu dute 2014an Gazterientzako Ekintzen Nafarroako Eskolako ikastaroetan asteazkena, 2015.eko urtarrilak 7


Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuak 30.000 eurorekin finantzatutako 32 prestakuntza-ekintza egin dira


520 gaztek eta gazte-eragilek (gazteria-teknikariak, aisialdiko begiraleak, gazte-informatzaileak…) parte hartu dute Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuak, Gazterientzako Ekintzen Nafarroako Eskolaren bidez, iaz egindako 32 ikastaroetan.

Nafarroako Gobernuak 30.245 eurorekin finantzatu ditu prestakuntza-ekintza horiek, eta haiek hainbat gairi buruzkoak izan dira, esaterako: hezkuntza ez formala eta aisialdiko ekintzaren antolaketa; enpleguaren bilaketa, nutrizioa edo emakumeenganako indarkeriaren prebentzioa. Beste zenbait honako hauen gainekoak izan dira: gutxiengo etnikoak, ekintza boluntarioa, gatazken bitartekotza, gazte-elkarteen kudeaketa eta elikagaien manipulazioa.

Ikastaro horien antolaketan lagundu dute, besteak beste: Nafarroako Familia eta Berdintasunerako Institutuak, Nafarroako aisialdiko eskolek, Altsasu, Aranguren, Burlata, Corella, Lizarra, Huarte, Iruña, Tutera, Eguesibar eta Atarrabiako udalek, bai eta Erriberri inguruko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioak ere.

Gazterientzako Ekintzen Nafarroako Eskola Gazteriako Zuzendaritzaordetza Nagusiaren mende dago, 1999. urtean sortu zen eta, haren helburua formala ez den hezkuntza-arloan gazteak egoki presta daitezen da.

Haren funtzioen artean daude: gazte nahiz teknikari eta espezialistentzako ikastaroak antolatzea gazteria-arloan; gazteriaren beraren ekintzei lotutako titulazioen prestakuntza-programak egitea; tituluak eta diplomak ematea, edo aisialdiko eskolei aitortza ofiziala ematea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa