(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Atzerriko hogei bat unibertsitariok ingelesezko hitzaldiak eman dizkiete DBH eta Batxilergoko ikasleei asteazkena, 2015.eko urtarrilak 7


Boluntarioek egindako jarduera horri esker, gazte nafarrek beste kultura batzuk ezagutu eta hizkuntzari buruz dituzten ezagutzak hobetu ditzakete


Hitzaldia

Europako Foroko ikasle batek Paz de Ziganda ikastolan emandako hitzaldia. ( irudia handitu )

Beste herrialde batzuetako hogei bat unibertsitariok parte hartu dute ikasturte honetako lehen lauhilekoan Borders Down programan (Mugak kendu). Programa horren bidez, irakaskuntzako goi-mailako atzerriko ikasleak inplikatzen dira DBH eta Batxilergokoko ikasleei hizkuntzak erakusteko, horretarako ikastetxeetan hitzaldiak emanez.

Aldi horretan, dozena bat herrialdetako hogei ikaslek guztira hogeita lau hitzaldi eman dituzte hamar zentro publiko eta itunpekoetan; ikasle horiek beren borondatez egin dute bat proiektuarekin.

Programa Hezkuntza Departamentuak sustatu du Nafarroako unibertsitate publiko eta pribatuekin nahiz Europako Foroko negozio-eskolarekin lankidetzan, eta ikasturte honetan hirugarren edizio betetzen du.

Ekimen honen bidez, programarekin bat egiten duten ikastetxeetan hitzaldiak ematen dira, eta bertan Foru Komunitateko goi-mailako ikasketak egiten dituzten beste herrialde batzuetako ikasleek, alde batetik, beren jatorrizko herrialdeetako kultur alderdi garrantzitsuen berri ematen dute, eta bestetik, Nafarroan zer esperientzia duten azaltzen dute, horretarako ikasleek ikasten duten atzerriko hizkuntza erabiliz, ingelesa normalean, baina baita frantsesa eta alemana ere.

Horrenbestez, beste kultura batzuk hobeto ezagut daitezke eta, aldi berean, beste hizkuntza baten ikasketan aurrera egin eta gazteen arteko boluntariotza-balioa sustatzen da.

Zentroen araberako datuak

Programan parte hartutako hogei ikasleetatik, bederatzik Nafarroako Unibertsitate Publikoan, zortzik Nafarroako Unibertsitatean eta hiruk Europako Foroan ikasten dute.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko bederatzi ikasleek guztira hamahiru hitzaldi eman dituzte zortzi ikastetxetan; Nafarroako Unibertsitateko zortzi ikasleek zazpi eman dituzte bost ikastetxetan, eta Europako Foroko hirurek, beste lau hiru ikastetxetan.

Unibertsitateko ikasleak honako herrialde hauetakoak dira: Alemania, Australia, Kanada, Kolonbia, AEB, Filipinak, Moldavia, Nikaragua, Portugal, Suitza eta Turkia.

Bestalde, abendura arte parte hartutako ikastetxeak ondorengoak izan dira: Askatasuna BHI, Biurdana BHI, Ibaialde BHI, Julio Caro Baroja BHI, Plaza de la Cruz BHI, Santa Teresa ikastetxea, Miravalles-El Redín ikastetxea, Salestarren ikastetxea, Paz de Ziganda ikastola eta Monjardín Lizeoa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa