(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Julio Caro Baroja museo etnologikoak José Miguel de Barandiaráni buruzko irakurketa-gida bat argitaratu du ostirala, 2015.eko urtarrilak 9


Hala, EAEn eta Nafarroan egindako ikerketa arkeologiko nahiz etnografiko gehienen egilearen jaiotzaren 125. urteurrena ospatzen du


José Miguel de Barandiaran. ( irudia handitu )

"Julio Caro Baroja" Nafarroako museo etnologikoak José Miguel de Barandiarani buruzko irakurketa-gida berri bat argitaratu du haren jaiotzaren 125. urteurrena dela-eta (1889ko abenduak 31).

José Miguel de Barandiarán apaiz, antropologo, etnologo eta arkeologo espainiar ezaguna izan zen, eta EAEn nahiz Nafarroan egindako ikerketa arkeologiko, etnografiko gehienen egilea.

Gida hori urrian Antxon Aguirre Sorondo eta azaroan Julio Caro Barojari buruz (haren jaiotzaren mendeurrenean) jadanik argitaratutakoen jarraipena da, eta 2014ko oroitzapenezko irakurketa-giden sortari amaiera ematen dio. Honako esteka honetan bisita daiteke.

Biografia

Gipuzkoako Ataun herrian jaio zen 1889ko abenduaren 31n. Ikasketa etnografiko eta historiaurreko ikasketei buruzko zaletasunak bultzatuta, Telesforo Aranzadiren jarraitzaile distiratsuena bihurtu zen. Harekin eta Enrique Egurenekin batera egin zituen EAEn eta Nafarroan egin den ikerketa arkeologiko eta etnografiko gehienak.

Apaiz bihurtzeko ikasketak Gasteizen eta Burgosen egin zituen. Aguirre de Vitoria mintegiko errektorea izan zen eta Kontzilio mintegiko errektoreorde eta irakaslea. Sortu zenetik, 1918an, Eusko Ikaskuntzako Batzorde Iraunkorreko partaide izan zen. 1921ean, "Euskal Folklorearen Urtekaria"  sortu zuen Gasteizen, ondoren etnologiako laborategi oparoa bihurtuko zena. Euskaltzaindian eta Real Academia de la Lengua Españolan sartu zen. Atzerriko hainbat tokitan egin zituen ikasketak: Brusela, Amberes, Munich, Kolonia, Innsbruck, Zurich, Berna, Viena, Geneva, Erroma, Parisen…

Haren ikerketa-obra handiari jarraiki, Estatuko eta atzerriko hainbat erakundeetako kide izatera heldu zen: Real Sociedad Española de Antropología, Etnografía y Prehistoria; Asociación Catalana de Antropología, Etnografía y Prehistoria; Asociación Española para el Progreso de las Ciencias; Real Sociedad Española de Historia Natural; Sociedad Ibérica de Ciencias Naturales; Société Française d'Etnographie; Folklore Society; Consejo Permanente del Congreso Internacional de Ciencias Antropológicas y Etnológicas.

Pixka bat geroago, Enciclopedia Espasarekin kolaboratzen hasi zen. 1917an, Aranzadik eta Egurenek osatutako lehen ikerketa-taldearen barnean izango da, eta haiekin ariko da lanean hogei bat urtez. 1936tik aurrera, Lapurdiko Saran bizitzen jarri zen, erbestean, harik eta urte batzuk geroago bere jaioterrira, Ataunera, itzuli zen arte. Han, San Gregorio auzoko Sara-Enea etxe berrian bizitzen jarri zen. Aranzadi Zientzia Elkarteko elementu aipagarrienetako bat izan zen.

Haren bibliografia oso zabala da. Liburuak, liburuxkak eta artikuluak aintzat hartuta, guztira 248 titulu konta daitezke, eta haien artean honako hauek azpimarratu behar dira: Auñamendi Bildumako "El Mundo en la Mente Popular Vasca" (1924) sortan bilduma bikainak hartzen dituen 12, 18, 27 eta 49. liburukiak; Mitología Vasca, Minotauro, 1960; Mari o el Genio de las Montañas , Donostia, 1923; Breve historia del hombre primitivo , Gasteiz, 1931; Paletnografía Vasca, Donostia, 1921; Nacimiento y expansión de los fenómenos sociales, Gasteiz, 1924; La Etnología y las Misiones , Gasteiz, 1935; Antropología de la población vasca, Sara, 1947; Cuestionario para un estudio etnográfico del pueblo Vasco, Sara, 1949; eta Aspectos sociológicos de la población del Pirineo Vasco, Baiona, 1953-57, besteak beste.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa