(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Datorren astelehenean, urtarrilak 12, EGAko azterketarako matrikulatzeko epea irekiko da ostirala, 2015.eko urtarrilak 9


Lehen proba otsailaren amaieran egingo da


Datorren astelehenean, urtarrilak 12, 2015eko Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) lehen deialdirako matrikula irekiko da. Izena emateko epea hilaren 23a bitarte zabalik izango da, eta lehen proba otsailaren amaieran egingo da.

Matrikula orokorraren tasa 26 euro da, eta 13 euro lehen mailako familia ugarien kideentzat; bigarren mailakoentzako eta terrorismoaren biktimentzako matrikula, berriz, doan da.

Matrikularen inprimakia, ordainagiriarekin eta eskatutako gainerako dokumentazioarekin batera, Nafarroako Gobernuko erregistroren batean aurkeztu beharko da,30/1992 Legearen, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruzkoaren, 38.4 artikuluan ezarritako beste edozein bulegotan edo, Internet bidez, Foru Gobernuko zerbitzuen katalogoan.

Azterketa 2014ko abenduaren 31 bitarte 16 urte bete dituzten pertsona orok egin dezake. Nolanahi ere, kanpoan geratuko dira beste erakunderen batek aurtengorako deitutako EGAko azterketetan matrikulatutakoak ere.

Proben xehetasunak

Azterketa hiru probek osatuko dute: atarikoa, idatzia eta ahozkoa.

Atariko lehen proban test-erako 90 galdera sartuko dira, eta hautagaiek hizkuntzari buruz zer ezagutza duten ebaluatzeko balio dute gramatikako gaien nahiz normalean erabilitako hizkuntz baliabideen bidez; atariko proba, ahozko ulermeneko eta irakurmeneko probak osatzen dute.

Bestalde, idatzizko probak bi zati ditu: idatzi labur bat (gutxienez 150 hitzeko gutun, ohar edo antzekoren bat), eta zabalagoa den beste idatzi bat (gutxienez 250 hitzeko testu bat), epaimahaiak proposatutako gai edo egoera baten gainean.

Azkenik, ahozko proban bi zati daude: lehenengoan, bost minutu inguruko ahozko azalpena egingo da epaimahaiak proposatutako testu baten gainean azalpenak emanez; bigarrengoan, hautagaien artean, aurrez azaldutako gaiei buruzko eztabaida bat egingo da hamar minutuz.

Titulua eskuratzeko, hiru probak gainditu beharko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa