(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Koloneko minbiziari buruzko kanpaina, Espainia guztiko komunikazio-estrategia onenetariko bat

astelehena, 2015.eko urtarrilak 12


IPMARK aldizkari espezializatuak `Elige 90´ kanpaina sartu du 2014ko aipagarrienen artean


IPMARK aldizkaria, Elige 90 kanpainari buruzko atalarekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak koloneko minbiziaren detekzio goiztiarreko programa zabaltzeko abiarazitako sentsibilizazio-kanpaina 2014an Espainian egindako komunikazio-estrategia onenetako bat izan da, IPMARK aldizkari espezializatuak abenduko zenbakian jasotzen duenez.

50-69 urte arteko Nafarroako herritarrentzat programa 2013ko azaroan ezartzearekin batera (programaren helburua kolon eta ondesteko tumoreak hasierako faseetan detektatu eta kasuen % 90 sendatzea da), Foru Gobernuak zabalkunde eta sentsibilizazioko kanpaina bati ekin zion eta, haren xedea, atxikimendu- nahiz partaidetza-maila handiena lortzea zen.

Prebentziozko helburua erdiesteko (% 90eko sendatze-tasa), funtsezkotzat jotzen da biztanleria-jomugaren % 60aren partaidetza gutxienez; alde horretatik, eta programa zabaltzeko lehen urtearen ondoren, partaidetza-maila % 65,13 da prozesua jadanik osatu den guneetan, Espainiako eta Europako handienetako bat, hain zuzen. Gogora ekarri behar da, Iruñeko Etxabakoizko fase pilotuan, % 54ra heldu zela.

Kanpainaren ekintzak

Ipmark-entzat 2014ko 60 bat publizitate-ekintzatan barneratutako komunikazio-kanpaina Gap´s publizitate-agentziak prestatu zuen. `Elige 90´ logo eta leloarekin, estrategiaren barnean iragarki orokorrak eta programaren hasierakoak sartu ziren hainbat gunetan, eta eskualdeko prentsan, online nahiz toki-aldizkarietan argitaratu ziren; iragarkiak emititu ziren, mikroespazioak eta programa berezi bat eskualdeko irrati-etxe guztietan; kanpo-publizitatea hiribusetan eta markesinetan; Elige90.es webgunearen sorrera; informazioko standak eta kartelak nahiz informazio-liburuxkak argitaratu ziren, eta haiek enpresetara bidali lantokietan zabaltzeko. Aipatu beharra dago, ehun bat enpresak dagoeneko kanpainarekin bat egin dutela, eta, hala, beren langileen artean programa hedatzen lagundu dute.

Gainera, beste ekintza zehatzago batzuk egin dira, eta haiek burutzeko funtsezkoa izan da enpresa, entitate, erakunde eta hedabideen arteko lankidetza. Hala, 2013ko abenduan, SER, COPE, Onda Cero eta RNE irrati-etxeek irrari-saio bat emititu zuten elkarrekin koloneko minbiziaren prebentzioaren gainean, programako arduradunek parte hartu zuten bertan, eta pazienteen testigantzak ere entzun ahal izan ziren. Beste ekimen batean, gizonezkoak kontzientziatzeko ekintza berezi bat egin zen, eta ekintza horretan Osasuna futbol-taldeak esku hartu zuen: publizitate-spot baten bidez, Patxi Puñal jokalariak ikusleei Koloneko Minbiziaren Nazioarteko Egunarekin bat egiten zuen partidarako deia egiten zien. Deialdia sare sozialetan eta eskualdeko telebistan zabaldu zen, eta sarrerak zozketatu ziren irrati-lehiaketetan. Partidaren egunean, jokalariak Elige 90 leloa jartzen zuen elastikoekin zelairatu ziren eta, ondoren, elastiko horien zozketa egin zen.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa