(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Turisten kopurua % 9 igo da Nafarroan iragan azaroa bitarte asteartea, 2015.eko urtarrilak 13


Espainian izandako igoera handiena da, Madrilgo Komunitatearen atzetik bakarrik


Nafarroako turismoaren % 60k hoteletan hartu zuen ostatu eta % 8,5k, landetxetan.

Nafarroako Turismo Kontseiluaren gaur goizeko bilkuran ezagutarazi denez, Nafarroako araututako establezimenduetako bisitarien kopurua, azaroa bitarte, 2013ko aldi berekoa baino % 8,9 gehiago izan da. Espainian izandako igoera handiena da, Madrilgo Komunitatearen atzetik bakarrik, % 11,1 igo dena 2014ko azaroa bitarte. Herrialde guztian, berriz, metatutako igoera % 4,5ekoa izan da.

Estatistikako Institutu Nazionalak eta Nafarroako Estatistika Institutuak 2014ko azaroa bitarte emandako datuekin, 1.135.829 bisitari izan dira, guztira. % 60 hoteletan izan zen, % 15,2 hostal eta pentsioetan, % 11,8 kanpinetan, % 8,5 landetxetan eta % 4,6 turismoko apartamentuetan.

Hoteletako egonaldiak % 7,2 igo dira azarora arte eta kanpinetakoak, % 6,5; landetxetan, igoera % 22,9koa izan da, eta % 21,6koa apartamentuetan.

Gaualdiei dagokienez, araututako ostatu guztiak aintzat hartuta, 2.355.989 gaualdi izan dira azaroa bitarte, 2013an baino % 6,7 gehiago (Espainiako batez bestekoa baino % 3,1 gehiago). Hoteletako gaualdien kopuruak % 8,8 egin du gora, % 7,8 landetxetan, % 3,9 apartamentuetan eta kanpinetan, -% 0,8. Azaroko metatua ere Espainiako urte arteko altuenetako bat izan da ere gaualdietan, Madrilgo Komunitatearen atzetik bakarrik, oraingoan ere.

Batez besteko egonaldia, ordea, murriztu egin da (-% 2 2013aren aldean), eta 2,1 gauekoa da orain. Hotelak hautatu dituzten bidaiariek 1,8 gaueko egonaldiak egin dituzte, batez beste; landetxetan, 2,6koa da; kanpinetan, 2,8koa eta apartamentuetan, 3,1ekoa.

Merkatuak

EIN eta NEIren datuek adierazten dutenez, Foru Komunitatea bisitatutako turisten % 74 Espainian bizi zen, eta % 26, atzerrian. Nafarroak Espainiako hazkunde handienetako bat ere du Estatuko eta atzerriko bisitariak hartzeari dagokionez. Hala, Estatuko turismoa % 7,6 igo da, eta % 12,9 nazioartekoa.

Azarora arte, arautako establezimenduetan ostatu hartutako bisitarien % 18,3 EEEko herrialdeetatik zetorren; % 15,5 euskal herritarrak ziren; % 12,4 katalanak; % 11,7 madrildarrak eta % 9,3, nafarrak. Estatuko gainerako lekuetatik etorritakoek % 25,5 osatzen dute. 2014ko eskaera handitu egin da merkatu guztietan, Nafarroakoan salbu, 2013koa baino -% 1,8 gutxiago baita.

Kataluniako bezero-kopurua 2013koa baino % 13,1 igo da, Madrilgoa % 8,8 egin du gora, % 7,2 EAEkoa, % 10 Europar Batasunekoa, % 18,5 Europako gainerako herrialdeetakoa eta % 20,9 munduko gainerako lekuetakoak.

Hoteletako eskaintza, prezioak eta errentagarritasuna

Azaroa bitarte, Nafarroak 962 establezimendu eta 29.794 pertsonentzako lekua eskaini du hilero. Establezimenduen arabera aztertuta, eskaintza honako era honetan banatzen da: hotelak, %29; landetxeak, % 63; apartamentuak, % 6 eta kanpinak, % 2.

Plaza-kopuruari erreparatzen badiogu, banaketa ondorengoa da: % 42, hotelak; % 15, landa-turismoa; % 7, apartamentuak eta % 37, kanpinak.

Bestalde, Nafarroako azaroa bitarteko hoteletako prezioen indizea 81,1 puntuko batez bestekoa izan da (2013an baino % 1,2 gutxiago) eta 10,7 puntukoa Espainiako batez bestekoaren azpitik, % 1,2 igo zena.

Erabilgarri dagoen hoteleko gela batean egunero lortutako diru-sarreren batez bestekoa (RevPar) 25,25 € da batez beste hilean, 2013an baino % 7,2 gehiago. Espainiako batez besteko RevPar delakoa, 43,21 € da, eta % 7 igo zen.

Horrez gain, okupatutako hoteleko gelan egunero lortutako batez besteko diru-sarrera (ADR) 59,68 € izan da, 2013an baino % 1 gutxiago, eta Espainiako batez bestekoa baino 13,49 € gutxiago (73,17 €, eta % 3,2 igo da).

Enplegua

Ostatu, otordu eta edari, bidaia-agentzia eta turismo-operadoreen zerbitzuetan 15.742 pertsonek ematen dute alta urtarriletik azaroa bitarte, hau da, iazko batez bestekoa baino % 2,7 gehiago.

Gizarte Segurantzan alta emandakoen kopurua igo egin da autonomia erkidego guztietan, Kanarietan, Valentziako Komunitatean eta Andaluzian, bereziki. Sektorean hilero alta emandakoen hazkundearen batez bestekoa, % 3,9 da.

Webgune ofizialera eta turismo-bulegoetara egindako bisitak

Azaroa bitarte, Nafarroako Gobernuko turismoko webgune ofizialak 1.967.407 bisita jaso zituen; 2013an baino % 11,8 gehiago eta 2012an baino % 26 gehiago.

Turismo-bulegoetan, 333.604 pertsonek aurrez aurreko turismo-informazioa jaso dute, iaz baino % 16,5k baino gehiagok. Iruña, Erriberri eta Lizarran pilatzen dira kontsultak (kopuru guztiaren % 25,2, % 12,1 eta % 10,4, hurrenez hurren).

Ibiltariak eta baliabideak

Azarora arte, Orreagan 65.26 ibiltarik zigilatu dute beren egiaztagiria, 2013an baino % 2,6 gehiagok eta 2012an baino % 13,9 gehiagok.

Erromesen % 33 inguru Espainian bizi da eta % 67 atzerritik dator. Estatutik datozenak % 2,9 jaitsi dira 2013arekin alderatuz; beste herrialde batzuetatik etorritakoak, berriz, % 5,6 igo da.

Azkenik, monitorizatutako bisiten baliabideek 432.617 bisitatu hartu dituzte azaroa bitarte, 2013an baino % 6,8 gehiago. Bisita guztien % 33 Erriberrin pilatzen da, % 17,1 Bertizko Jaurerrian, % 15,6 Xabierko Gazteluan eta % 14,5 Iruñeko Katedralean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa