(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hilaren 20ra arte eman daiteke izena That’s English! online bidezko ingeles-ikastaroetan osteguna, 2015.eko urtarrilak 15


Oinarrizkoa eta erdi-mailako ikastaroak ematen dira, eta titulu ofiziala eskuratzeko azterketak ekainean eta irailean egin daitezke


Nafarroako Urruneko Hizkuntzen Eskola Ofizialak (EOIDNA) That´s English! online bidezko ingeles-ikastaroetan izena emateko epe berezia zabaldu du.

Interesa duten guztiek matrikula datorren asteartera arte, urtarrilak 20, egin dezakete EOIDNAren egoitzan (Kale Nagusia 65, Iruña) eta baita Internetez ere. 182 euro ordaindu behar da, tasak aparte (ikasle berriek 260,90 euro).

Ikastaroak oinarrizko mailan (A1 eta A2) eta erdi-mailakoan (B1) eskaintzen dira, bai eta aurreratuaren lehen zatia ere (B2). Azterketak ekainean eta irailean egin ahalko dira oinarrizko eta erdi-mailako ziurtagiri ofiziala lortzeko.

Ikastaroak iragan urrian hasi ziren, eta, beraz, matrikulatu nahi dutenek jakin behar dute jadanik hasitako ikastaro batean parte hartuko dutela.

Matrikulak honako hau estaltzen du: ikastaroko materiala; online plataforma erabiltzea azalpenak ematen dituen materialarekin; tutore baten laguntza; astean zehar aurrez aurreko eskoletara joateko aukera; azken azterketatara aurkezteko aukera.

Aurrez aurreko eskolak hautazkoak dira. Astero egingo dira, eta ordubete iraungo dute. Ondorengo lekuetan emango dira: Iruña, Tutera, Lizarra, Tafalla, Zangoza, Corella, Azkoien eta Donezteben.

Oinarrizko maila eta erdi-mailakoa (A1, A2 eta B1) udalerri guztietan eskaintzen da; aurreratuaren lehen zatia, berriz (B2.1), Iruña, Tutera, Tafalla eta Donezteben.

Gogoratu behar da, That’s English! Hezkuntza Ministerioak sortutako urruneko programa bat dela, helduek Internet erabiliz ingelesa ikas dezaten (16 urtetik gorakoentzat, oro har).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa