(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2014an 63 organo-transplante egin dira Nafarroan, haietatik 40 giltzurrunekoak, 19 gibelekoak eta 4 bihotzekoak ostirala, 2015.eko urtarrilak 16

Organoak emateko ezezko erantzunen tasa % 6an jarraitzen du, Espainia guztiko % 15aren oso azpitik

Transcripción textual del video

Nafarroan 63 organo-transplante egin dira 2014an, eta kopuru horretatik 40 giltzurrunetakoak izan dira (2 kasutan, bizirik dauden pertsonek emandako organoak), 18 gibelekoak (3 kasutan, bizirik dauden pertsonek emandako organoak) eta 4 bihotzekoak. Hala adierazi dute gaur goizean, Osasuneko zuzendari nagusi Isabel Ansak eta Nafarroako Ospitaleguneko transplanteetako koordinatzaile José Elizaldek aurkeztutako balantzean.

Organoak emateari dagokionez, emaileak izan daitezkeen 36 pertsona hauteman dira. Haietatik bost baztertu egin ziren medikuen aginduei jarraiki eta familiako bi ezezko ere jaso ziren; beraz, benetan 29 organo-emaile izan dira. Alde horretatik, aipagarria da ezezkoen tasak % 6 horretan jarraitzen duela, Estatuko batez bestekoaren oso azpitik (% 15). Horrek adierazten du Nafarroako gizartea zer solidarioa den, eta baita profesionalen lan-kalitatea nahiz haiek familiei ematen dieten arreta; horri esker, organo-emaileak izan daitezkeenak benetako emaile bihurtzen dira eta, horren ondorioz, organoa eman eta jarraian transplantea egin daiteke.

Aipatu behar da, 2014an, asistolia kontrolatutako lehen organo-ematea izan dela (bihotz- eta arnas-gelditzea)

Dohaintza horiei esker, 50 giltzurrun, 27 gibel, 5 bihotz, 6 birika, 2 pankrea, 44 kornea eta 244 hezur lortu ziren. Haietan guztietan igoera izan da aurreko urtearekin alderatuz, 2014an zirkulazio-istripuz hildakoen kopuruak gora egin duelako bereziki. Nafarroako organo-emaileen tasa 453,3 da milioi bat biztanleko; Espainiakoa, berriz, 36koa.

Gainera, 2014an, hezur-muineko emaileen kopurua % 8,2 igo da (10.216); 2013an, 9.441 ziren. Kasu horretan ere, biztanle bakoitzeko tasa Estatukoaren gainetik dago (15,9 mila biztanleko; Espainian, 3,6koa). Hezur-muineko 3 dohaintza izan ziren; bi kasutan hartzaileak Estatuko pazienteak, eta bestean, atzerritarra.

Bestalde, abenduaren 31n, Nafarroan 66 pertsona zeuden giltzurruneko transplantea egiteko zain, zortzi gibelekoa egiteko eta beste lau, bihotzekorako. Aurreko urteko zifrak baino zertxobait altuagoak dira.

2015erako helburuak

2015erako jarduera-ildoei dagokienez, transplanteen beharrak asetzen utziko duten jarduera berriak sustatu eta finkatuko dira. Tradizioz Espainiako dohaintza eta transplantearen ereduan oinarritutako funtsezko hiru jarduerei eutsiko zaie, gainera (gizartearen kontzientziazioa, organo-emaileak izan daitezkeenak detektatzea eta familien ezezkoak murriztea).

Lehenik eta behin, Nafarroako Ospitaleguneko organo-emaileak detektatzeko eredua Lizarra eta Tuterako ospitaleetara zabaldu nahi da. Haren helburua heriotza entzefalikoen pazienteen dohaintzak areagotzea da.

Gainera, bizirik dauden pertsonen organo-ematea sustatuko da, honako hauen motibazioa eta kontzientziazio areagotuz: herritarrena nahiz pazienteen tratamenduan eta transplanteetan inplikatutako osasun-profesionalena.

Azkenik, 2014an Nafarroako Ospitalegunean ezarritako asistoliako dohaintzak finkatuko direla aurreikusten da.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa