(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Acción Impulso Emprendedor” programako zortzi parte-hartzaileek beren proiektu berritzaileak aurkeztu dituzte ostirala, 2015.eko urtarrilak 16


Goicoechea lehendakariordeak ekintzaileei laguntzeko programa publiko-pribatu honen hirugarren edizioa iragarri du


Goicoechea lehendakariordea parte-hartzaileekin, programaren itxiera-ekitaldian. ( irudia handitu )

Lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilari Lourdes Goicoecheak "Acción Impulso Emprendedor" bigarren edizioari amaiera eman dio gaur goizean Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzako Europako Zentroko instalazioetan (CEIN). Ekimen horretako zortzi proiektu berritzailek enpresa berri bihurtzeko aholkularitza eta finantzaketa jaso dute.

Ekitaldian, iazko programako garapena ezagutarazi da, eta zortzi ekintzaileek (FdB Editions, Exovite, InnoUp Health, Pentabiol, Technidrone, Gogotick, Morlaco Beer eta Bioeder Technology) beren ekimenei buruzko azalpenak eman dituzte;  zer mugarri nagusi eta etorkizunerako zer aurreikuspen dituzten ere azaldu dute eta, horrekin batera, programa honetan parte hartzea zer-nolako esperientzia izan den.

Berrogeita hamar bat pertsona bildu dituen jardunaldian, Sodenako zuzendari-gerente eta CEINeko arduradun Carlos Fernándezek eta aurtengo edizioko enpresa-babesleetako ordezkariek ere parte hartu dute: Caja Rural de Navarra, Cinfa, Correos, Mondragon Korporazioa, Jofemar, Mtorres, Mutua Navarra eta Viscofán.

Lourdes Goicoecheak, bere agerraldian, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak finantzatutako "Impulso Emprendedor" hirugarren edizioko hurrengo deialdia iragarri du. Ekimen honen helburua, negozio-ideia berritzailea duten ekintzaileak babestea da, hazteko ahala dutenak eta gure Foru Komunitatean enpresa bat sortu nahi dutenak.

Acción Impulso Emprendedor 2014

Irailetik aurrera, "Acción Impulso Emprendedor" ekimenari esker, parte hartutako zortzi proiektuek bizkortzeko berariazko programa bat izan dute. CEINek emandako programa bat da, eta beren negozio-eredua garatzeko eta egiaztatzeko metodologian oinarrituta dago.

Bizkortze-programa hori osatu da: komunikazio eta giza harremanen garapenarekin, salmenta-prozesuarekin, finantza eta marketin digitalarekin, bai eta banakako tutoretzekin ere.

Gainera, ekimen bakoitzak bere enpresa-babeslearen laguntza jaso du, azken horrek sustatzaileak bideratu ditu bere esperientzian nahiz ezagutzan oinarrituz, eta 8.000 euro eman dio.

Hala, "Acción Impulso Emprendedor" 16 astez egin da, eta tarte horretan ekintzaileek aurrez aurreko 19 lan-saiotan parte hartu dute. Horrekin batera, tutoretza (CEINeko langileekin) nahiz aholkularitzako banakako bilkurak (beren enpresa-babesleekin) antolatu dira.

Acción Impulso Emprendedor 2014 ekimenaren proiektuak

Aholkularitza-programako bigarren edizio honetako parte-hartzaileen zortzi proiektuak, honako hauek dira:

Nafarroako Caja Ruralek babestutako FdB Editions, jaiotzetan, eskulangintzan eta bildumagintzan espezializatutako argitaletxe bat da. Bildumagile pribatuen jaiotzen piezei buruzko beren lehen liburua Espainian ez ezik, Europako sei herrialdeetan ere saldu da. Bere eskaintza eskuliburuekin eta gai horri buruzko beste argitalpen batzuekin zabaltzea aurreikusten du.

Cinfak eta Mutua Navarrak babestutako Exovitek ferula pertsonalizatuak diseinatzen ditu 3Dan inprimatuta. Haiei esker, traumatismoak dituzten pazienteek beren indarberritze eta erosotasuna hobetzen dute. Gainera, aplikazio mugikor bat garatu du, eta harekin, muskuluen errehabilitazioa egin daiteke etxetik mugitu gabe. Proiektu hori Tel-Aviv-eko (Israel) Microsoften azeleratzailean ere parte hartzen ari da.

Cinfak eta Mutua Navarrak babesten dute ere InnoUp Health. Azken horren helburua, osasun-produktu berritzaileak garatzea da. InnoUp Farma enpresak sortutako proiektua da, eta berrikuntza nanoteknologikoan aritzen da botika seguruagoak, eraginkorragoak eta hartzeko erosoagoak garatzeko.

Pentabiol izenekoak Mondragon Korporazioaren babesa jaso du. Pentsu-formatuan aurkeztutako elikagai-gehigarri bat egiten nahiz merkaturatzen du. Pentsu hori harrotuta dago, izaera sinbiotikoa du, efektu probiotikoa eta prebiotikoa ditu, eta animalien osasuna hobetzen laguntzen du, bai eta haien errendimendu produktiboa hobetzen ere.

Technidrone Correosek babestu du. Enpresa berri horrek dronetan inplementatzen dituen aplikazio teknologikoak garatzen ditu, eta ingeniaritza, ingurumen, baso-kudeaketa edo nekazaritzako profesionalentzat da. San Valero Taldearen eta Caja Inmaculada Gizarte Ekintzaren Ekintzaileen Haztegiko azken edizioko proiektu irabazleetako bat izan zen, gainera.

Jofemar enpresak babestu du Gogotick proiektua. Start-up honen sustatzaileek mugikorretan deskarga daitekeen software bat prestatu eta garatu dute; haren bidez, irudi nahiz bideoak ikusi eta partekatu daitezke. Aplikazio honen berrikuntza da, datuen transferentzia Interneteko konexiorik gabe egin daitekeela, modu seguruan eta pribatutasuna gordez.

Morlaco Beer Mtorresek babestu du, eta proiektu horrek artisautzako garagardo pertsonalizatua egin nahiz banatzen du. Nafarroako hiru saltoki handitan, hamabost denda espezializatutan eta 30 taberna baino gehiagotan saltzen duten bost garagardo-mota dituzte. Iragan azaroan, jendearen bigarren saria jaso zuten Valladolideko La Blanca azokan.

Viscofánek babestu du Bioeder Technology. Enpresa hori proteina bioaktiboak ateratzeaz, bereizteaz eta purifikatzeaz arduratzen da, horretarako hainbat baliabide erabiliz (gaztagintzako laktoseruma, adibidez) gizakientzako elikagai-produktuetan sartzeko (haur-formulak, nutrizioko gehigarriak, esnekiak…), beren nutrizio-balioa areagotzeko asmoz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa